| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Zelan erabili glosategia ikasleekin

This version was saved 15 years, 4 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on November 15, 2008 at 9:24:29 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Orri hau irakasleentzat sortu dugu, eta bertan hainbat ariketa proposatuko dugu, irakasleek glosategia erabil dezaten ikasleekin.

 

Ariketak glosategia ezagutzeko

Zenbait ariketa egokiak izan daitezke ikasleak lehen aldiz sartzen direnean glosategian, berauen bidez, ohitu egingo dira-eta glosategian nabigatzen eta berau ezagutzen.

 

Uztartu definizioak eta kontzeptuak

Kasu honetan irakasleak emango die ikasleei taula bat. Alde batean agertuko dira hainbat definizio, eta besteak, baina ez hurrenkera berean, kontzeptuak, aurreko definizioei dagozkienak. Ikasleak parekatu egin beharko ditu definizioak eta kontzeptuak. Adibide bat:

 

Definizioak                                                                          Kontzeptuak


off the record                                                                       Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.


royalty                                                                                  Sistema eragile bat Linux-en oinarritua.


Ubuntu                                                                                 Bideo formatu bat da, Windowserako.


AVI                                                                                       Platoa, agertokia, zineman eta telebistan grabatzeko.


set                                                                                       Modu ez-ofizialean.


 

 

Hautatu definizioarik egokiena

Kasu honetan, ikasleak erabaki behar du hiru definizioetatik zein dagokion azalpenari. Horra zenbait adibide:

Baliabide narratibo bat da, eta bere bitartez kontatzen dira gertatutako istorioak. Jauzi bat da atzera, denboran barrena.

  • Adobe Flash.
  • flashback.
  • flashforword.

Euskarazko lehen blog pertsonala. Jabi Zabalak sortu zuen, 2003ko martxoan. Bertan aurki daitezke, gainera, Jabik Euskaldunon Egunkarian (1997-2003) eta Berrian (2003-2005) Interneti buruz argitaratutako artikuluak.

  • Sustatu.
  • Sarean.com
  • Ingelesen Hilerria.

Diagrama bat da (alegia, irudikapen grafiko bat), eta erabiltzen da irudikatzeko hitzak, ideiak, egitekoak edo beste kontzeptu batzuk, denak lotuta eta modu erradialean kokatuta ideia nagusi baten inguruan.

  • eguraldiaren mapa.
  • kontzeptu mapa.
  • adimen mapa.

Ortografi ikurra, balio dute hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak txertatzeko, edo hitz bereziak markatzeko.

  • bi puntu.
  • aipu marka.
  • dieresi.

Webgune berezi bat da, bertako edukia edozeinek gehitu, moztu edo aldatu baitezake.

  • wiki.
  • blog.
  • Twitter.

 

 

Egia ala gezurra?

Esan ondoko esaldiak egia ala gezurra diren:

  Egia Gezurra
Amazon da ordenagailu egilerik handiena munduan.
Banda zabala deritzo Interneterako konexio lasterrari.
Gaur egun ordenagailu guztiak analogikoak dira.
URL da sistema bat identifikatzeko eta idazteko webguneen helbide elektronikoak
PageRank gida bat da, identifikatzeko koloreak modu fidagarrian.
 
 
Osatu esaldiok

Osa itzazu esaldiotako hutsuneak, bakoitzari dagokion hitz hauetako bat idatzita: zaharrago, gidoi, perpaus, interferentziak, Suitzan, inprimagailua, zeinu, atzealdea, teklatuetan, lotzeko

  1. CERN. Ikerkuntza gune handi bat, ..................... dagoena, Genevan.
  2. Remake. Film ................... baten bertsio berria; gidoi bera jasotzen du, beste aktore batzuekin eta bestelako eszenaratze batekin.
  3. marratxo. Hitzak-eta .................. erabiltzen da, esaldi honetan bertan bezala.
  4. zarata. Komunikazioan, traba edo oztopo oro (soinua, irrati-telebistetako .........................., kaligrafia zabarra…), eragozten duena mezua hartzea.
  5. QWERTY. Diseinurik ohikoena ........................, bai idazmakinetan, ordenagailuetan eta baita sakelako telefono zenbaitetan ere. Berauetan, lehen sei letrak dira q, w, e, r, t eta y.
  6. background. Agertoki edo dekoratu baten .................
  7. egokitzapen. ............... bat, literatura lan batean oinarritua.
  8. letra. ................. grafikoa, erabiltzen da idatziz irudikatzeko hizkuntza baten hotsak.
  9. semantika. Hizkuntzalaritzako atal bat, aztertzen dituena hitz, ..................... eta esaldien esanahiari loturiko arazoak.
  10. hardware. Aparatuak: ordenagailua, ..................., pantaila...

 

 

Bilatu sarrera-hitzak

Bila itzazu definizio hauei dagozkien sarrera-hitzak:

  1. Film bat, irauten duena 60 minutu baino gehiago. “Luzea” ere esaten zaio. (..............................)
  2. Kolpe bat da, eta ordenagailuaren espazio barrari ematen zaio, hitzak bereizteko. (..............................)
  3. Pertsona bat bere egiten duena luditen filosofia Interneti buruz. Luditak langile ingelesak izan ziren, eta XIX. mendean apurtu egiten zituzten beren lantegietako makinak, beldur baitziren makina haiek arriskuan jarriko zituztela beren lanpostuak. (..............................)
  4. @ ikurra da, a baten itxurakoa eta hiru laurdenak zirkulu batean bilduta duena. Erabiltzen da helbide elektronikoetan, erabiltzailearen izena eta domeinuaren artean. (..............................)
  5. Gai nagusia, film, opera edo literatura lan batean kontatzen dena. (..............................)
  6. Lerroen saihetsak antolatzea, goitik behera datorren ezkutuko marra baten arabera. Lau eratara lerroka daiteke testu bat: ezkerrean, eskuinean, erdian edo ezker-eskuin. (..............................)
  7. Software edo hardware mota bat da, oraindik probatan dagoenean. Enpresa askok beta moduan plazaratzen dituzte aplikazioak, jendeak probatu eta erabil ditzan, behin betiko bertsioa egin aurretik. (..............................)
  8. Komunikazio ekintza batean, mezua bidaltzen duena. Gizaki bat izan daiteke, talde bat, animalia bat edo tresna bat. (..............................)
  9. Sistema eragile bat Linux-en oinarritua. (..............................)
  10. Argazkilari mota bati esaten zaio, ospetsuen atzetik ibiltzen denari. (..............................)

 

 

Talde matriza

Ariketa hau biko edo hiruko taldetan egin daiteke, lagunduko die-eta ikasleei hiru kontzeptu hauek bereizten: webguneak, blogak eta wikiak. Eman matriz hau seinaleak ipini barik, eta adostasunera irits daitezela ezkerreko ezaugarriak zer kontzepturi dagokien. Ondoren, emaitzak parte

 

Jar ezazu ikur bat adierazteko zer genero definitzen duen ezaugarri bakoitzak:

 

Ezaugarriak                                    Webguneak  Blogak       Wikiak     
Gaur egun ezagutzen ditugun moduan, 1994an sortu ziren, Tim Bernes-Lee ingeniari ingelesak asmatuta.      
Nahi duten guztiek edita ditzakete bertako edukiak.      
Bere edukiak antolatuta daude modu kronologikoan, berrienak goian eta zaharrenak behean.      
Lan egiteko modu bat ere adierazten du, eta eragin dezente izaten ari da ekonomian.      
Gehienak testuan oinarritzen dira, baina badira oinarritzen direnak argazkietan, bideoetan edo audioan.      
Jimmy Wales eta Larry Sanger programatzaileek sortu zuten horrelako bat, eta arrakasta itzela izan du.      
Zerbitzari batean hartzen du ostatu, eta bere baitan biltzen ditu web orriak, argazkiak eta beste baliabideak.      
Bitakorak ere esaten zaie.      
Hasieran estatikoak ziren, eta eskaparate huts gisa erabiltzen ziren.      
Berauek dira egokienak eginbeharrak elkarlanean egiteko.      
Asko eta asko on line egunkariak dira, pertsona baten bizipenak jasotzen baitituzte.      
Intranet moduan ere antola daitezke, halako eran non erakunde bateko partaideek bakarrik ikus baitezakete.      
Oso popularrak egin ziren txantilioietan zetozelako, eta ez zutelako eskatzen ezer programatzerik.      
Dinamikoak direnean, bertan egin daiteke: dirua kudeatu, salerosketak egin, on line ikasi, etab.      
Gehienek aukera ematen dute ikusteko bertan zer aldaketa egin diren, eta atzera egiteko.      

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.