| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |
Orri hau irakasleentzat sortu dugu, eta bertan hainbat ariketa proposatuko dugu, irakasleek glosategia erabil dezaten ikasleekin.
Ariketak glosategia ezagutzeko
Zenbait ariketa egokiak izan daitezke ikasleak lehen aldiz sartzen direnean glosategian, berauen bidez, ohitu egingo dira-eta glosategian nabigatzen eta berau ezagutzen.
Uztartu definizioak eta kontzeptuak
Kasu honetan irakasleak emango die ikasleei taula bat. Alde batean agertuko dira hainbat definizio, eta besteak, baina ez hurrenkera berean, kontzeptuak, aurreko definizioei dagozkienak. Ikasleak parekatu egin beharko ditu definizioak eta kontzeptuak. Adibide bat:
Definizioak Kontzeptuak
off the record Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.
royalty Sistema eragile bat Linux-en oinarritua.
Ubuntu Bideo formatu bat da, Windowserako.
AVI Platoa, agertokia, zineman eta telebistan grabatzeko.
set Modu ez-ofizialean.
Hautatu definizioarik egokiena
Kasu honetan, ikasleak erabaki behar du hiru definizioetatik zein dagokion azalpenari. Horra zenbait adibide:
Baliabide narratibo bat da, eta bere bitartez kontatzen dira gertatutako istorioak. Jauzi bat da atzera, denboran barrena.
- Adobe Flash.
- flashback.
- flashforword.
Euskarazko lehen blog pertsonala. Jabi Zabalak sortu zuen, 2003ko martxoan. Bertan aurki daitezke, gainera, Jabik Euskaldunon Egunkarian (1997-2003) eta Berrian (2003-2005) Interneti buruz argitaratutako artikuluak.
- Sustatu.
- Sarean.com
- Ingelesen Hilerria.
Diagrama bat da (alegia, irudikapen grafiko bat), eta erabiltzen da irudikatzeko hitzak, ideiak, egitekoak edo beste kontzeptu batzuk, denak lotuta eta modu erradialean kokatuta ideia nagusi baten inguruan.
- eguraldiaren mapa.
- kontzeptu mapa.
- adimen mapa.
Ortografi ikurra, balio dute hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak txertatzeko, edo hitz bereziak markatzeko.
- bi puntu.
- aipu marka.
- dieresi.
Webgune berezi bat da, bertako edukia edozeinek gehitu, moztu edo aldatu baitezake.
Egia ala gezurra?
Esan ondoko esaldiak egia ala gezurra diren:
|
Egia |
Gezurra |
Amazon da ordenagailu egilerik handiena munduan. |
|
|
Banda zabala da konexio lasterra Internetera. |
|
|
Gaur egun ordenagailu guztiak analogikoak dira. |
|
|
URL da sistema bat identifikatzeko eta idazteko webguneen helbide elektronikoak |
|
|
PageRank gida bat da, identifikatzeko koloreak modu fidagarrian. |
|
|
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.