| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Z

This version was saved 15 years, 6 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on October 3, 2008 at 10:52:40 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Zabaldu.com. (Internet) Digg eta Menéame bezala, Zabaldu.com da webgune bat, euskaraz sortua eta oinarritua  komunitatearen partehartzean. 2006an sortu zen eta bertan albisteak argitaratzen dira izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak. Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez, boto bidez goratu ditzakete albisteak webguneko azalera.

 

Zarata. (Kom.) Komunikazioan, traba edo oztopo oro (soinua, irrati-telebistetako interferentziak, kaligrafia zabarra…), eragozten duena mezua hartzea.

 

Zero fokalizazio. (Ik-entz.) Horrelako kontakizun batek ez du jasotzen ezein pertsonaiaren ikuspegirik. Jeneralean, eskaintzen du ikuspegi irekiago eta osoagoa.

 

Zineklub. (Ik-entz.) Erakunde independente bat da, eta arduratzen da ikus-entzunezko produktuak proiektatzen, aztertzen eta eztabaidatzen. Asmo hezitzailea izan dezake.

 

Zinemaskope. (Ik-entz.) Film formatu berezi bat, pantaila zabalekoa, erabili zena 1953 eta 1967 artean.

 

Zizero. (cícero) (Tipogr.) Neurri unitate bat, antzina oso erabilia. Hamabi puntu zituen: 4,23 milimetro.

 

Zoho. (Internet) Sareko aplikazio-bilduma bat bulegorako, eta dauzka honako erremintak: testu prozesadorea, kalkulu orriak, aurkezpenak, datu baseak, oharrak, wikiak, CRM, proiektu kudeaketa, etab. 18 erreminta guztira, gehienak doakoak.

 

Zoom. (Ik-entz.) Kameraren objektibo mota bati esaten zaio, zeinak posible egiten baitu, kamera mugitu gabe, plano zabal batetik lehen plano batera pasatzea. Era horretako plano mugimenduari berari ere horrela deritzo.

 

Zorutik hartutako plano. (Ik-entz.)

 

Zurtz. (orphan) (Tipogr.) Paragrafo bateko azken lerroa, bakarrik geratzen denean hurrengo zutabearen goialdean, edo paragrafo bateko lehen lerroari, bakarrik zutabe baten hondoan. Akats bat da, konpondu beharrekoa.

 

Zuzeneko hots. (sonido directo) (Ik-entz.) Elkarrizketak eta hotsak filmazioarekin batera grabatzea; emaitza naturalagoa da, baina ahotsak argitasuna galtzen du.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.