| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

V

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 5 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

vamp. (Ik.entz.)Filmetan, emakume rol bat, "femme fatale"-ren tankerakoa.

 

vaporware. (Kom.) Saltzaile batek kea saltzen duenean esaten zaio, eta hori gertatzen da saltzaileak behin eta berriro agintzen duenean produktu bat berehala merkaturatuko dela, baina neurri gabe atzeratzen denean.

 

vaudeville. (Ik.entz.) Ikuskizun mota bat. Komedia arina, bere edukian gatza eta piperra, intriga, gaizki ulertuak eta sorpresa erakusten dituena. Beti ere, aktuazioak eta musikatarteak edukitzen ditu.

 

vlog. (Internet) Bideo bloga ere esaten zaio, eta blogintza mota bat da, bideoan oinarritua. Vblog batean, bideoak txertatuta agertzen dira blogaren mezuetan, edo lotura bidez.

 

VoIP. (Voice over Internet Protocol) (Internet) Ahotsa Internet Protokoloaren Gainean, baliabide sorta bat da, eta horren bidez ahotsak Internetez bidaia dezake IP protokolo bat erabilita, Internet Protokolo bat. Horrek esan nahi du ahotsaren seinalea bidaltzen dela era digitalean, paketetan, bidali beharrean zirkuituen bitartez, telefonoarentzat bakarrik egindakoak. Protokolo asko daude VoIP barruan, baina ezagunena da Skype.

 

vox populi. (Kom.) Ia guztientzat ezagun dena.

 

voyeur. (Ik.entz.) Ezkutuan begiratu zalea ikuskizun edo eszena erotikoei.

 

VRAM. (Inform.) RAM memoria mota bat da (Video Random Access Memory), eta erabiltzen da zenbait bideo egokigailutan, irudiak azkarrago ager daitezen pantailan.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.