| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

S

This version was saved 15 years, 5 months ago View current version     Page history
Saved by goioarana@gmail.com
on October 4, 2008 at 6:07:22 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Sarean. (Internet) Sarean konektatuta edo sarean aurki daitekeena.

 

Sare informatiko. (grid computing, grille informatique) (Internet) Aldi berean ordenagailu independente askoren baliabideak erabiltzea sarean, arazo konplexu bat konpontzeko.

 

Scam. (Internet) Negozio mota bat, iruzurra egiteko sortua. Phising da scam adibiderik zabalduena.

 

Script. 1. (Ik-entz.) Gidoia. 2. (Ik-entz.) Teknikari bat, lan egiten duena gidoia bete dadin.

 

Sekuentzia. (Ik-entz.) Eszena segida bat, narrazio unitate beraren parte direnak. Aldera daiteke eleberri baten kapituluarekin.

 

Semantika. (Kom.) Hizkuntzalaritzako atal bat, aztertzen dituena hitz, perpaus eta esaldien esanahiari loturiko arazoak.

 

Set. (Ik-entz.) Platoa, agertokia, zineman eta telebistan grabatzeko.

 

Sinkronizatu. (Ik-entz.) Hots banda eta irudi banda zehatz-mehatz bat etorraraztea.

 

Sinopsi. (Ik-entz.) Gaiaren edo gertakizunaren laburpena edo eskema, eta bertan sartzen dira protagonisten ezaugarri nagusiak.

 

Sintesi aditibo. (Dis. Ik-entz.) Argi-koloreak ere deituak. Gizakion begiez gain, ordenadore, telebista eta pantaila guztiak sintesi honekin egiten dute lan. Oinarrizko RGB koloreak erabiltzen dira. Zenbat eta argi-kolore gehiago gehitu, argiago izango da emaitza. Azkenera, kolore zuria lortzen da.

 

Sintesi sustraktibo. (Dis.) Pigmentu-koloreak dira. Pigmentuak argien filtro moduan funtzionatzen dute. Kolore gehitze bakoitzarekin argia kentzen zaio zuriari; azken emaitza, beltza da. Ikus, kuatrikromia. Ikus, CMYK.

 

Sistema eragile. (Internet) Software bat da, ordenagailu batek behar duena kudeatzeko bere oinarrizko funtzioak eta erabiltzeko beste programa batzuk. Hainbat daude merkatuan: Unix, Windows, Linux, Mac OS, etab.

 

Snuff movie. (Ik-entz.) Zinemako azpigeneroa, eta erabiltzen ditu egiazko krimenen irudiak.

 

Software. (Inform,) Programak.

 

Soinu fidelitate. (Ik-entz.)

 

Solaskide. (Kom.) Solas edo testu bateko igorlea zein hartzailea.

 

Spaghetti western. (Ik-entz.) Zinema generoa, AEBetako Mendebaldean girotua.

 

Spam. (Internet) Mezu elektronikoa, ematen du erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa.

 

Spyware. (Internet) Software gaiztoa, erabiltzen da jakiteko zeintzuk diren erabiltzailearen gustuak-eta.

 

Steady cam. (Ik-entz.) Teknika bat da, eta horren bidez, kamera eramaten da gorputzari lotuta. Horrela hartutako irudiek irudikatzen dute pertsonaia baten ikuspegi subjektiboa.

 

Story Board. (Ik-entz.) Komiki bat da, eta bertan agertzen da filmaren historia marraztuta, planoz plano azalduta, seinalatuz bakoitzak zer enkuadre izango duen, eta hori guztia historiari dagozkion testu eta elkarrizketez lagunduta.

 

Sustatu. (Internet) Euskarazko lehen bloga, 2001eko azaroan sortu zen, CodeSyntax enpresak eta Goiena Komunikazio Taldeak bultzatuta. Bi helburu zituen: informazioa sortzea eta hedatzea era eraginkorrean, eta profesional euskaldunengana iristea. Hainbat urtez, euskal blogarien eskola izan zen, jende askok idazten baitzuen bertan. Bosgarren urteurrenean, bideo bat kaleratu zuen, bere historia kontatzeko.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.