| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

R

This version was saved 15 years, 5 months ago View current version     Page history
Saved by inguma@...
on October 28, 2008 at 4:34:30 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Raccord. (Ik-entz.) Plano baten lotura beste batekin. Zineak jarraitutasun ilusio bat sortzen du: plano batek hasi behar du aurrekoa amaitzen denean eta bukatu behar du hurrengoa hasen denean. Planoan agertzen diren elementuek ere errespetatu beharra dute jarraitutasun hori. Adibidez, aktore batek ezin du plano batean kapela eraman, eta hurrengoan ez.

 

Ratio. (Ik-entz.) Fotograma baten zabalera eta garaieraren arteko erlazioa.

 

ReadMe. (Inform.) Artxibo bat da, jeneralean testu hutsez sortua, jasotzen dena software berria jasotzerakoan, eta argibideak ematen ditu zelan instalatu eta erabili programa.

 

R/O Web. (Read Only Web) (Internet) Adierazten du World Wide Web sarearen aldi bat, 2004ra artekoa, non edukiak jartzen baitziren erabiltzaileek kontsumitzeko, haiei bat ere aukerarik eman gabe bertan ezer sortzeko. Web 1.0 ere esaten zaio. Lawrence Lessig-en arabera, horren adibide bat litzateke iTunes musika denda birtuala. Ikus R/W Web.

 

Reality show. (Ik-entz.) Telebistako saio mota.

 

RFID (Radio Frequency IDentification) (Kom.) Irrati frekuentzia bidezko identifikazioa. RFID etiketa batean datuak gorde eta urrunetik berreskuratzea ahalbidetzen du.

 

RFP. (Request For Proporsal) (Internet) Domeinuen onarpenaren eskaera-dokumentua da. Dokumentua bideratu ondoren hiru hilabeteko epea izaten du eskaera egin duen erakundeak eskarian azaltzen diren atal guztiak betetzeko.

 

RGB. (Dis. Ik-entz.) Ingelesezko Red, Green eta Blue, hots, gorria, berdea eta urdinaren siglak. Ordenadore, telebista eta pantaila guztiak hiru oinarrizko kolore horiek erabilita lortzen dituzte beste kolore guztiak. RGBarena, sintesi aditiboan oinaritutako sistema da.

 

Remake. (Ik-entz.) Film zaharrago baten bertsio berria; gidoi bera jasotzen du, beste aktore batzuekin eta bestelako eszenaratze batekin.

 

Road movie. (Ik-entz.) Zinema generoa.

 

Rocketboom. (Ik-entz.) Bideo blog bat da --eguneroko albistegi bat, hiruzpalau minutukoa, adar soinuan egina batzuetan--, Andrew Baron-ek ekoiztua. 2004ko urriaren 26an pantailaratu zen lehen aldiz, Amanda Congdon kazetariak aurkeztua. Arrakasta handia izan zuen. Amanda joan zenetik, 2006ko uztailean, Joanne Colan kazetariak aurkezten du.

 

Router. (Internet) Aparailu bat, lotzen dituena hainbat sare, eta bideratzen duena euren arteko informazio trafikoa.

 

Royalty. (Kom.) Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.

 

RSS. (Really Simple Syndication) (Internet) XML familiako fitxategi formatu bat da, eta erabiltzen da edukiak partekatzeko webguneen artean (albisteen izenburuak, audio eta bideo artxiboak). RSSri esker, erabiltzailea harpidetu egin daiteke eduki jakin batzuetara, eta, ondorioz, eduki horiek berritzen diren aldiko, jasoko ditu bere batzailean eskatutako edukiak. Horri sindikazioa deritzo.

 

RTF. (Rich Text Format) (Inform.) Formatu bat da, dokumentu idatziak gordetzeko. Microsoft-ek garatu zuen 1987an, dokumentuak trukatu ahal izateko plataformen artean, alegia, Windows, Mac, Unix eta Linux artean. Testu prozesadore gehienek irakurtzen dituzte RFT dokumentuak.

 

Rush. (Ik-entz.) Horrela esaten zaie harraldi bakoitzaren zatiei.

 

R/W Web. (Read and Write Web) (Internet) Adierazten du World Wide Web sarearen aldi bat, 2004tik aurrerakoa, non erabiltzaileak aukera baitu edukiak sortu eta partekatzeko beste erabiltzaile batzuekin. Web 2.0 ere esaten zaio. Flickr eta Second Life lirateke horren adibide.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.