| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

R

This version was saved 15 years, 6 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on October 13, 2008 at 12:32:56 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Raccord. (Ik-entz.) Plano baten lotura beste batekin. Zineak jarraitutasun ilusio bat sortzen du: plano batek hasi behar du aurrekoa amaitzen denean eta bukatu behar du hurrengoa hasen denean. Planoan agertzen diren elementuek ere errespetatu beharra dute jarraitutasun hori. Adibidez, aktore batek ezin du plano batean kapela eraman, eta hurrengoan ez.

 

Ratio. (Ik-entz.) Fotograma baten zabalera eta garaieraren arteko erlazioa.

 

Reality show. (Ik-entz.) Telebistako saio mota.

 

RGB. (Dis. Ik-entz.) Ingelesezko Red, Green eta Blue, hots, gorria, berdea eta urdinaren siglak. Ordenadore, telebista eta pantaila guztiak hiru oinarrizko kolore horiek erabilita lortzen dituzte beste kolore guztiak. RGBarena, sintesi aditiboan oinaritutako sistema da.

 

Remake. (Ik-entz.) Film zaharrago baten bertsio berria; gidoi bera jasotzen du, beste aktore batzuekin eta bestelako eszenaratze batekin.

 

Road movie. (Ik-entz.) Zinema generoa.

 

Rocketboom. (Ik-entz.) Bideo blog bat da --eguneroko albistegi bat, hiruzpalau minutukoa, adar soinuan egina batzuetan--, Andrew Baron-ek ekoiztua. 2004ko urriaren 26an pantailaratu zen lehen aldiz, Amanda Congdon kazetariak aurkeztua. Arrakasta handia izan zuen. Amanda joan zenetik, 2006ko uztailean, Joanne Colan kazetariak aurkezten du.

 

Router. (Internet) Aparailu bat, lotzen dituena hainbat sare, eta bideratzen duena euren arteko informazio trafikoa.

 

Royalty. (Kom.) Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.

 

RSS. (Really Simple Syndication) (Internet) XML familiako fitxategi formatu bat da, eta erabiltzen da edukiak partekatzeko webguneen artean (albisteen izenburuak, audio eta bideo artxiboak). RSSri esker, erabiltzailea harpidetu egin daiteke eduki jakin batzuetara, eta, ondorioz, eduki horiek berritzen diren aldiko, jasoko ditu bere batzailean eskatutako edukiak. Horri sindikazioa deritzo.

 

Rush. (Ik-entz.) Horrela deitzen zaie harraldi bakoitzaren zatiei.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.