| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

R

This version was saved 15 years, 6 months ago View current version     Page history
Saved by goioarana@gmail.com
on October 4, 2008 at 7:17:07 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Raccord. (Ik-entz.) Plano baten lotura beste batekin. Zineak jarraitutasun ilusio bat sortzen du: plano batek hasi behar du aurrekoa amaitzen denean eta bukatu behar du hurrengoa hasen denean. Planoan agertzen diren elementuek ere errespetatu beharra dute jarraitutasun hori. Adibidez, aktore batek ezin du plano batean kapela eraman, eta hurrengoan ez.

 

Ratio. (Ik-entz.) Fotograma baten zabalera eta garaieraren arteko erlazioa.

 

Reality show. (Ik-entz.) Telebistako saio mota.

 

RGB. (Dis. Ik-entz.) Ingelesezko Red, Green eta Blue, hots, gorria, berdea eta urdinaren siglak. Ordenadore, telebista eta pantaila guztiak hiru oinarrizko kolore hauek erabilita lortzen dituzten beste kolore guztiak. RGBarena, sintesi aditiboan oinaritutako sistema da.

 

Remake. (Ik-entz.) Film zaharrago baten bertsio berria; gidoi bera jasotzen du, beste aktore batzuekin eta bestelako eszenaratze batekin.

 

Road movie. (Ik-entz.) Zinema generoa.

 

Rocketboom. (Ik-entz.) Bideo blog bat da --eguneroko albistegi bat, hiruzpalau minutukoa, adar soinuan egina batzuetan--, Andrew Baron-ek ekoiztua. 2004ko urriaren 26an pantailaratu zen lehen aldiz, Amanda Congdon kazetariak aurkeztua. Arrakasta handia izan zuen. Amanda joan zenetik, 2006ko uztailean, Joanne Colan kazetariak aurkezten du.

 

Royalty. (Kom.) Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.

 

RSS. (Really Simple Syndication) (Internet) XML familiako fitxategi formatu bat da, eta prestatuta dago sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzat. Horri esker, posible da informazioa banatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea. Horri sindikazioa deritzo.

 

Rush. (Ik-entz.) Horrela deitzen zaie harraldi bakoitzaren zatiei.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.