| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

C

This version was saved 15 years, 5 months ago View current version     Page history
Saved by goioarana@gmail.com
on October 4, 2008 at 6:18:35 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Casting. (Ik-entz.) Hautaproba. Proba bat aktoreak eta modeloak bilatzeko eta hautatzeko, film batean parte har dezaten.

 

CD. (Compact disk). (Ik-entz.) Disko bat da, polikarbonatoz egina, metalezko geruza bat baino gehiagorekin batzuetan, gai direnak informazioa gordetzeko, formatu digitalean. Izugarri erabili dira musikan eta informatikan.

 

CERN. (Conseil Europeen pour le Recherche Nucleaire) (Internet) Ikerkuntza gune handi bat, Suitzan dagoena, Genevan. Bertako ikertzaileen arteko informazio-trukea areagotzeko, Tim Bernes-Lee ikertzaile britainiarrak HTML eta World Wide Web sarea asmatu zituen.

 

CodeSyntax. (Internet) Enpresa bat, Eibarren sortua 2000. urtean. Web aplikazioak egiten ditu. Bere produkturik ezagunena nazioartean Tagzania da, aplikazio bat sareko mapak sailkatzeko. Euskal Herrian, berriz, Sustatu izango da beren kumerik ezagunena, blog bat 2001eko azaroan sortua, Goiena Komunikazio Taldearekin batera.

 

CMYK. (Dis.) Cyan, Magenta, Yellow eta Black, alegia, zian, magenta, horia eta beltza koloreen siglak. Inprentako lanetan erabiltzen den kolore sistema da. Ikus, kuatrikromia.

 

Control tekla. (Ctrl) (Inform.) Windows sistema eragilean asko erabiltzen da tekla hori zenbait agindu tekla bidez emateko; kopiatzeko, adibidez (Ctrl + C).

 

Cookie. (Inform.) Informazio zati bat da, eta gordetzen da webgune bat bisitatu duen edonoren disko gogorrean, haren zerbitzariak eskatuta. Zerbitzariak berreskura dezake informazio hori geroan egindako bisitetan. Besteak beste, erabiltzen da gogoratzeko erabiltzailearen izen-deiturak eta pasahitzak.

 

Cracker. (Inform.) Besteren informatika sistemetan sartzen dena, lapurtzeko edo kalte egiteko.

 

CSS. (Cascading Style Sheets / (Inform.) Estilo Orriak Kaskadan). Hizkuntza bat da, eta zehazten du HTML dokumentu bat zelan formateatu beharko litzatekeen.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.