Casting. Hautaproba. Proba bat aktoreak eta modeloak bilatzeko eta hautatzeko, film batean parte har dezaten.
CodeSyntax. Enpresa bat, Eibarren sortua 2000. urtean. Web aplikazioak egiten ditu. Bere produkturik ezagunena nazioartean Tagzania da, aplikazio bat sareko mapak sailkatzeko. Euskal Herrian, berriz, Sustatu izango da beren kumerik ezagunena, blog bat 2001eko azaroan sortua, Goiena Komunikazio Taldearekin batera.
Cracker. Besteren informatika sistemetan sartzen dena, lapurtzeko edo kalte egiteko.
CSS. (Cascading Style Sheets / Estilo Orriak Kaskadan). Hizkuntza bat da, eta zehazten du HTML dokumentu bat zelan formateatu beharko litzatekeen.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.