| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

Z

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Zabaldu.com. (Internet) Digg eta Menéame bezala, Zabaldu.com da webgune bat, euskaraz sortua eta oinarritua  komunitatearen partehartzean. 2006an sortu zen eta bertan albisteak argitaratzen dira izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak. Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez, boto bidez goratu ditzakete albisteak webguneko azalera.

 

Zabor. (Ik.-entz.) Zenbait telebista zaio izendatzeko erabiltzen da hitz hori, kalitate negargarria eskaintzen dutelako.

 

zapping. (zapeo/zapeak, evitement publicitaire) (Ik-entz.) Publizitatetik ihesi edota gustuko programa bila ari denak teleagintearen bidez kanal batetik bestera egiten duen joan-etorria.

 

zarata. (Kom.) Komunikazioan, traba edo oztopo oro (soinua, irrati-telebistetako interferentziak, kaligrafia zabarra…), eragozten duena mezua hartzea.

 

zatidura (Dis.) (Kazet.) Testu nagusiaren ondoan jartzen den testu osagarria. Laburrak izan ohi dira eta era askotakoak izan daitezke, hala nola kronologiak, soslaiak eta analisiak.

 

zenbaki. (número, numéro, number) (Dok.) Argitalpen seriatuen liburuki, faszikulu edo koaderno zenbakidunetako bakoitza.

 

Zerberri.com. (Internet) Euskarazko albisteen bilatzaile bat da, Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak sortua 2008ko urrian. Ehun bat albiste iturri arakatzen ditu, baina soilik eskaintzen ditu aldez aurretik hautatutako informazio iturri euskaldunen emaitzak.

 

zerbitzari. (Inform.) Ordenagailuz osatutako sistema informatikoa da eta zerbitzuak eta baliabideak (komunikaziozkoak, aplikazioak, fitxategiak, ...) eskaintzen dizkie hari konektatuta dauden beste ordenagailu batzuei.

 

zero fokalizazio. (Ik-entz.) Horrelako kontakizun batek ez du jasotzen ezein pertsonaiaren ikuspegirik. Jeneralean, eskaintzen du ikuspegi irekiago eta osoagoa.

 

ziberkazetaritza. (Kazet.) Interneten egiten den kazetaritza, blog, webgune eta wikietan adibidez. Ikus kazetaritza digital.

 

ziberkondria. (Internet) Adierazten du zenbait jenderen portaera, modu obsesiboan jotzen baitute Internetera informazio bila, beraiek edo beren hurbilekoek edozein osasun arazo duten bakoitzean. Zenbaiten ustez, hipokondriaren antzeko gehiegikerietara eraman dezake jende hori.

 

zilarrezko surflari. (silver surfer). (Internet) Pertsona adinekoa da, jeneralean 50 urte baino gehiago ditu, eta ordu asko igarotzen ditu Interneten nabigatzen. Izatez, Silver surfer —hortik baitator izena— komikietako heroia zen, ahalmen handikoa, eta unibertsoa zeharkatzen zuen bere oholaren gainean.

 

zineklub. (Ik-entz.) Erakunde independente bat da, eta arduratzen da ikus-entzunezko produktuak proiektatzen, aztertzen eta eztabaidatzen. Asmo hezitzailea izan dezake.

 

zinemaskope. (Ik-entz.) Film formatu berezi bat, pantaila zabalekoa, erabili zena 1953 eta 1967 artean.

 

ZIP. (Inform.) 1. Formatu bat da, datuak konprimitzeko. Horren arabera konprimatutako fitxategiei ZIP fitxategiak esaten zaie eta .zip luzapena izaten dute. 2. Disko unitate bat da, Iomega enpresak garatutakoa, maneiatzeko edukiera handiko disko malguak. ZIP diskoak deskete arruntak baino handiagoak eta lodiagoak dira, eta 100-250 MBeko edukiera izaten dute.

 

zizero. (cícero) (Tipogr.) Neurri unitate bat, antzina oso erabilia. Hamabi puntu zituen: 4,23 milimetro.

 

Zoho. (Internet) Sareko aplikazio-bilduma bat bulegorako, eta dauzka honako erremintak: testu prozesadorea, kalkulu orriak, aurkezpenak, datu baseak, oharrak, wikiak, CRM, proiektu kudeaketa, etab. 18 erreminta guztira, gehienak doakoak.

 

zoom. (Ik-entz.) Kameraren objektibo mota bati esaten zaio, zeinak posible egiten baitu, kamera mugitu gabe, plano zabal batetik lehen plano batera pasatzea. Era horretako plano mugimenduari berari ere horrela deritzo.

 

Zope. (Inform.) Aplikazio zerbitzari bat da, kode irekikoa eta objektuetara bideratua, eta idatzita dago Python programzio hizkuntzan. Erabiltzen da eraikitzeko Edukiak Kudeatzeko Sistemak, Plone adibidez.

 

zorizko lagin. (Ik-entz.) (muestra aleatoria, random sample, echantillon aléatoire/ tirage aléatoire) Probabilitate-lege hutsen arabera antolaturiko lagina. Aleatorioa, erabat.

 

zorro. (Dok.)  Dokumentu baten edo dokumentu-multzo baten estalkia, dokumentutik bereizi daitekeena. Dokumentuarekin batera argitaratu ohi da.

 

zorutik hartutako plano. (Ik-entz.)

 

zurtz. (orphan) (Tipogr.) Paragrafo bateko azken lerroa, bakarrik geratzen denean hurrengo zutabearen goialdean, edo paragrafo bateko lehen lerroari, bakarrik zutabe baten hondoan. Akats bat da, konpondu beharrekoa.

 

zuzeneko hots. (sonido directo) (Ik-entz.) Elkarrizketak eta hotsak filmazioarekin batera grabatzea; emaitza naturalagoa da, baina ahotsak argitasuna galtzen du.

 

zuzentzaile ortografiko. (corrector ortográfico, correcteur orthographique, spellchecker) (Inform.) Aplikazio bat da, eta helburua du antzematea eta zuzentzea akats tipografikoak zein ortografikoak testu batean. Zenbait kasutan txertatuta dator testu prozesadoreetan, baina sarean ere aurki daiteke. Xuxen, adibidez, zuzentzaile ortografikoa da.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.