| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

X

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

xake-taula. (tablero de ajedrez/tira de género, checkerboarding) (Ik-entz.) Genero bereko programa desberdinekin eraikitako telebista-programazio horizontala da. Fikzioaren kasurako, asteko egun bakoitzean programa desberdin bat kokatzea. Ikus-entzuleen fideltasuna eta kanalaren identifikazioa lortzea zailagoa eta luzeagoa izaten da. Gainera, saio bakoitzak arrakasta-maila desberdina lortzea arazo bilaka daiteke.

 

x altura. (x-height) (Tipogr.) Letra xehearen altura; x altura handiago, eta muturrak laburrago; letratipoak handiagoa dirudi. x altura txikiago, eta muturrak luzeago. Letratipoak txikiagoa dirudi.

 

Xbox. (Bid. Jok.) Seigarren belaunaldiko bideo jokoen kontsola bat da, Microsoft korporazioak egina. Enpresa horren lehen ahalegina izan zen joko kontsolen merkatuan, lehia zuzenean Sonyren PlayStation 2 eta Nintendoren GameCube-rekin. 2001ean kaleratu zen, baina 2006a ezkero ez da egiten. Xbox 360 kontsolaren aurrekoa da.

 

X-Men. (Ik-entz.) Fikziozko superheroi talde bat, lehen aldiz 1963an agertu zena Marvel Comics argitaletxean, Stan Leek eta Jack Kirbyk eginda. Mutanteak dira, eta eboluzioan gertatutako bat-bateko jauzi batek eraginda, jaio dira neurriz gaineko ahalmenekin, agertzen zaizkienak nerabezaroan. Charles Xavier irakasleak jaso ditu egoitza berezi batean.

 

xede-talde. (público objetivo, target group, publique objective/cible/po-pulation utile) (Ik-entz.) Jende multzo bat, helburu gisa hartzen dena publizitate kanpaina baterako edo bestelako emanaldietarako.

 

xehetasun plano. (Ik-entz.) 

 

Xing. (Internet) Plataforma honen bidez sare sozialak sor daitezke, batez ere profesionalak, Linkedin sarean bezala. Enpresa 2003an sortu zen, Alemanian, OpenBC izenarekin (Open Business Club).

 

XML. (Inform.) Extensible Markup Language-ren akronimoa da. Datuak formatu egituratuan biltzeko erabil daitekeen lengoaia da. Formatua testuan oinarritua dago eta erabiltzaileak definitua.

 

Xuxen. (Inform.) Zuzentzaile ortografiko bat da, IXA Taldeak egina, eta zuzentzen ditu euskarazko testuak. Nork bere ordenagailuan instala dezake, baina zuzenketak Xuxenen webgunean ere egin daitezke.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.