| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

W

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

WC3. (World Wide Web Consortium) (Internet) Nazioarteko erakundea da, eta estandarrak arautzen ditu World Wide Web delakoa gobernatzeko. Partzuergo moduan antolatuta dago, eta bertan erakunde partehartzaileek langile kopuru jakinak dituzte: 2008ko otsailean, 434 langile. 1994an Tim Bernes-Lee zientzialariak sortu zuenetik —URL, HTTP eta HTML estandarren asmatzailea—, MIT institutuan du egoitza, Bostonen, AEBetan.

 

Web 1.0 (Internet) Hitz hori retronimoa da, alegia, sortu zen Web 2.0 sortu ondoren, azaltzeko zelakoa zen sarea Web 2.0 agertu aurretik. Garai hartan, sarea erabiltzen zen soilik irakurtzeko, erabiltzaileak ezin baitzuen eragin orri baten edukian (ez iruzkinik, ez eta erantzun edo aipamenik ere), hori webmasterraren ardura baitzen.

 

Web 2.0. (Internet) Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen eta partekatzen. Horietako bat da Flickr, eta laguntzen du argazkiak partekatzen. Beste bat, del.icio.us, eta balio du irakurgaiak partekatzeko. Adierazten du World Wide Web amaraunaren bigarren aldi bat, garatuagoa eta malguagoa.

 

Web 3.0 (Internet) Hitz hori sortu zen adierazteko zer bilakaera izan lezakeen Web 2.0 fenomemoak. Jeneralean, hainbat kontzepturekin batera erabiltzen da: adimen artifiziala, web semantikoa, web geoespaziala edo Web 3D.

 

web TV. (Inform.-Ik-entz.) Telebista-hargailuaren bitartez interneten nabigatzeko, e-posta jasotzeko/bidaltzeko edota txatetan parte hartzeko aukera eskaintzen duen sistema.

 

webcam. (Inform.) Kamera txikia, ordenagailuari lotua, edo ordenagailuan bertan txertatua.

 

Webcasting. (Inform.-Ik-entz.) World Wide Web erabiliz, ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko erabiltzen duen sistema.

 

webgune. (Internet)  Web orri bilduma bat da, helbide bakarrean batuta, Interneten. www.euskaltzaindia.net, adibidez, webgunea da.

 

webinar: (Internet) Online mintegia edo mintegi birtuala, zeina egin baitaiteke audioa eta bideoa erabilita.

 

webmaster. (Internet)  Webgune baten kudeatzailea, emakume nahiz gizon.

 

web orri. (Internet) Webgune bateko dokumentua da. www.euskaltzaindia.net webgunearen barruan, web orriak daude: argitalpenak, organigrama, agerkariak…

 

Western. (Ik.entz.) Film mota bat, Far West edo Mendebalde Urrunean girotua.

 

widget. (Inform.) Fitxategi txikietan egokituak dauden aplikazio txikitxoak dira. Widget-ak tramankulu edo traste bezala definitzen dira eta widget engine motor batek exekutatzen ditu. Bistaratze informazioa eskaintzen dute eta sarritan erabiltzen ditugun tresnen erabilpena errazten dute: esaterako, mahaigainaren aplikazioak.

 

widget engine. (Inform.) Widget edo mahaigainaren aplikazio txikiak kudeatzeko softwarea. Ikus, mahaigain.

 

Wi-fi. (Inform.) Teknologia haririk gabea sare informatikoetarako.

 

wiki. (Internet)  Webgune berezi bat da, bertako edukia edozeinek gehitu, moztu edo aldatu baitezake. Wiki hitzak “bizkor” esan nahi du hawaieraz.

 

Wikimedia Fundazio. (Internet) Fundazio bat da, eta bere lana da Wikipedia sareko entziklopedia askea kudeatzea.

 

Wikipedia. (Internet)  Sareko entziklopedia bat da, 2001ean sortua, boluntarioek editatzen dute auzolanean, eta hainbat hizkuntzatan idazten da. Bertsiorik osoarena ingelesez dago, eta egunero gehitzen zaizkio edukiak.

 

Wikipedia Academies. (Internet) Wikimedia Fundazioaren proiektua da, eta horren bidez mintegiak antolatuko dira erakusteko jendeari Wikipedia zelan erabili eta bertan edukiak zelan editatu.

 

Wikispaces. (Internet) Horrela deritzo wiki ostatatze zerbitzu honi. 2005ean sortu zen, eta lehia bizian dabil PBWiki, Wetpaint eta Google Sites-ekin. Wikispaces-ek oinarrizko wikiak eskaintzen ditu, doan, WYSIWYG edizio sistemarekin.

 

Windows Azure. (Internet) Microsoft enpresak sortutako sistema eragilea da, hodei informatikoan lan egiteko. Ray Ozziek aurkeztu zuen 2008ko urriaren 27an. Oraindik pre-beta fasean dago.

 

Windows Live Spaces. (Internet) Microsoften plataforma da, blogak eta sare sozialak sortzeko. 2004an sortu zen, MSN Spaces izenarekin, lehia egiteko beste sare sozialekin.

 

WordPress. (Internet) Blogak sortzeko aplikazioa da, eta kode irekian dago oinarritua. Matt Mullenweb garatzaileak sortu zuen, eta gaur egun oso zabalduta dago munduan.

 

World Wide Web. (Internet) Hipertestuko dokumentu elkar loturikoen sistema da, eta Internet bidez eskura daiteke. Web nabigatzaile baten bidez, erabiltzaileak bistara ditzake web orriak —zeinek eduki baititzakete testua, irudiak, bideoak edo bestelako edukiak—, eta nabiga dezake berauen artean hiperestekak erabilita. Tim Berners-Lee eta Robert Cailliau zientzialariek sortu zuten Web delakoa 1989an, biak lanean ari zirela CERN institutuan, Genevan, Suitzan.

 

WYSIWYG. (Inform.) Akronimo bat da, What You See Is What You Get (ingelesez, “kusten duzuna jasotzen duzu”), eta aplikatzen zaie testu prozesadoreei eta bestelako testu editoreei, aukera ematen dutelako, idatzi ahala, ikusteko zelan geratuko den lana inprimatzerakoan.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.