| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

U

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

Ubuntu. (Inform.) Sistema eragile bat Linux-en oinarritua.

 

Ubuntu Eee. (Inform.) Ubuntu sistema eragilearen interfaze berezia da, eta ordenagailu ultraeramangarrien pantailara egokitzen da.

 

uhin-luzera. (Ik-entz.) Jarraian doazen bi zikloetako puntu berdinen arteko distantzia da. Metrotan neurtzen da.

 

ukipen pantaila. (pantalla táctil, touchscreen) (Inform.) Pantaila mota bat da, zenbait ordenagailu eta smartphonetan erabilia, eta beronen bidez erabiltzaileak aukera du aparailuari aginduak emateko, pantailaren zenbait tokitan ukituta.

 

ultraeramangarri. (ultraportátil, ultraportable, subnotebook) (Inform.) Ordenagailu mota hau, eramangarria baino txikiagoa da, eta, hau bezala, erabiltzen du batetik bestera dabilen jendeak.

 

unibertso. (universo, universe, univers) (Ik-entz.) Ikerketa baterako definitzen den jende multzoa. Ikus baita ere Biztanleria.

 

Unix. (Inform.) Sistema eragilerik malgu eta ahaltsuenetako bat, eramangarria baita, erabilera askotakoa eta diseinatua aldi berean jende askok erabiltzeko. 1969an sortu zen AT&T enpresaren Bell laborategietan, eta laster zabaldu zen unibertsitate eta enpresetara. Hasieran diseinatu zen mainframe handietan erabiltzeko, ordenagailu bakar bat jende askok partekatzen zuenean. Zenbaiten ustez, ordea, ez omen da egokia ordenagailu pertsonaletan erabiltzeko, memoria  eta baliabide asko jaten dituelako.

 

URL (Universal Resource Locator) (Inform.) Sistema bat da identifikatzeko eta idazteko webguneen helbide elektronikoak. Hiru zati izaten ditu: protokolo bat (jeneralean http), domeinuaren izena (adibidez, www.dk.com) eta direktorioa edo artxiboaren izena (cat edo artxiboarenizena.htm)

 

urrats. (ritmo) (Ik-entz.) Mugimendua, muntatzearen bidez film baten kontakizunari ezartzen zaiona, plano bakoitzaren iraupena eta soinuak uztartuta. Filma urrats bizian gertatzen da.

 

urtaro. (season, estación, saison) (Ik-entz.) Ikasturtea antolatzeko modu bat da, “telebistako urtaro” horietariko bakoitzak berezitasunak dituelako eta egokitu beharra duelako telebistagintzaren produkzio-, komertzializazio- eta kontsumo-portaeretara.

AEBn oso erabilia izan ohi da. Telebista-ikasturteak hainbat zati izaten ditu: irailean hasi eta gabonak arteko hamairu asteak, Aste Santura artekoak, handik aurrera beste 13 eta udako hiru hilabeteak izaten ditu bere baitan.

 

urte metatu. (año movil, cumul Annuel) (Ik-entz.) Olatuka egin eta plazaratutako ikerketetan urte oso bateko ikuspegia ere edukitzeko eratzen den hamabi hilabeteko datu-multzoa. Esaterako, EGMren bigarren olatua, hain zuzen ere udaberrikoa, kaleratzen denean, iazko udaberritik aurtengoa bitarteko hamabi hilabetekoen emaitzak gehitzen zaizkio, naturala ez den urte osoko marko orokorragoa emanez (urte mugikorra).

 

urtze. (fundido) (Ik-entz.)

 

Usamonitor. (Ik-entz.) Amerikako Estatu Batuetako telebistagintzaren egoera eta etorkizuneko joera nagusienak aztertzeko 1997an sortu zen ikerketa-behategi iraunkorra da. Euromonitor delakoaren sorreran zeuden hainbat ikertzaile eta helburu berberak aurki daitezke Usamonitor-en ere.

 

USB. (Universal Serial Bus) (Inform.) Sarbide estandar bat da, zeinari esker posible baita konektatzea ordenagailuari kanpoko aparailuak, hala nola argazki edo bideo kamerak, eskanerrak, teklatuak edo arratoia.

 

USB giltza. (memoria USB, clé USB, USB flash drive) (Inform.) Ikus, pendrive

 

Usenet. (Internet) Internet berri taldeak. Taldekako posta elektronikoaren forma zaharrenetako bat.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.