| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

T

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

TabletPC. (Inform.) Ordenagailu bat da, erdi eramangarria eta erdi PDA, eta bertan idatz daiteke ukipen pantaila erabilita. Erabiltzaileak erabil dezake estilo bat, arkatz artifizial modukoa, ordenagailuan lan egiteko, teklatuaren edo arratoiaren beharrik gabe. Garai batean Microsoftek eta beste ordenagailugilek aldarrikatu zuten TabletPCa.

 

tag. (Internet) Ikus, etiketa.

 

Tagzania. (Internet) Aplikazio horrek aukera ematen dio erabiltzaileari bere lekuak gorde, kudeatu eta partekatzeko, sareko mapak erabilita. Bertan puntuak sor daitezke, ibilbideak marraztu eta eremuak zedarritu. CodeSyntax enpresak sortu zuen Tagzania 2005eko uztailean. Gaur egun, berriz, Tagzania Services enpresak kudeatzen du, CodeSyntaxek berak sortutako enpresak.

 

takateko. (spaceband) (Tipogr.) Kolpe bat da, eta ordenagailuaren espazio barrari ematen zaio, hitzak bereizteko.

 

taktika. (táctica, tactic, tactique) (Ik-entz.) Irrati-telebistak definituak dituen ikuspegi orokorren barruan kokatuta, helburu zehatzagoak, epe laburragoak eta tresna eta politika mugatuagoak dituen egitasmoa.

 

taldearen plano. (Ik-entz.)

 

talk show. (Ik-entz.) Telesaio bat, nork bere bizipenak kontatzeko.

 

tapa. (Dok.) Liburuaren azala osatzen duten bi gainazal lauetako bakoitza.

 

tartekia. (Dis.) (Kazet.) Korpusaren testu barrenean jartzen diren titulu laburrak. Edukia antolatzeko eta arintzeko balio dute. Bizpahiru hitzek osatzen dute eta letratipoaren tamainaz edo kolorez nabarmentzen dira.

 

Taxonomia. (taxonomía, taxonomy) (Dok.) Biologian ohikoa den hitza, orokorrean sailkapenaren zientzia da. Sailkapen ordenatu eta hierarkikoa du oinarri. Ikus, folksonomia.

 

Technorati. (Internet) Blog bilatzailea da, eta horretan lehia bizian dabil Google eta Yahoo! bilatzaileekin. 2008ko ekainean, Teknoratik indexatu zituen 112,8 milioi blog munduan. David Siffryk sortu zuen, gogoan zituela teknologiako intelektualak (techno + iterati) aplikazioa izendatzeko orduan.

 

teknika. (técnica, technique, technique) (Ik-entz.) Irrati-telebistarako programaziotaulak eraikitzerakoan erabiltzen diren errekurtso praktikoak dira. Scheduling strategies deituriko hauek, besteak beste, audientzia erakartzeko, fideltasuna areagotzeko, konpetentziaren kontra jotzeko, eta abarretarako baliagarriak izaten dira. Horien artean daude ingelesezko hammoncking, stripping, counterprogramming, checkerboarding, head-to-head eta abar.

 

teleaginte. (mando a distancia, remote control, télécommande) (Ik-entz.) Telebistakanala urrutitik aldatzeko —edota bolumena, kolorea eta abar ajustatzeko— erabil daitekeen dispositiboa. Gainera, teleagintearen bidez aktiba daitezke bideoa, DVRa edo etxebizitzan egon daitezkeen bestelakoak.

 

telefilm. (Ik-entz.) Film bat telebistarako egina edo ematen dena medio horretan, eta moldatzen dena haren tekniketara, filmatzeko eta muntatzeko orduan. Aurrekontuz mugatuagoak, gidoia benetako gertaeretan eta gaurkotasun handikoetan oinarritua, antzezle ezezagunagoak erakutsiz, iraupen txikiagokoak, errealizazio propioa eta komertzializazioa bera telebistaren eremura mugatzen ditu.

 

telekomedia. (comedia, situation comedy/sitcom; de situación/telecomedia, télécomédie) (Ik-entz.) Egoera txokanteak eta elkarrizketa barregarriak oinarrian dituzten komedia laburrak. Aktore gutxi batzuk eta bizpahiru eszenatokietan lekututako telebista-saio hauek ordu erdi ingurukoak izaten dira eta, sarritan, urte luzez mantentzen dira programazio-tauletan.

 

telenobela/folletoi. (telenovela/culebrón, soap opera, feuilleton) (Ik-entz.) Telebistarako fikzio seriatua, emisio-maiztasun altukoa eta kapitulu asko dituena. AEBko hitza bada ere —garbikari-saltzaileek babesten zituzten programak izendatzeko—, gure artean folletoi edo telenobela arrakastatsuenak latinoamerikarrak izan dira.

 

Téléreport. (Ik-entz.) Médiamétrie-k audimetriaren bidez lorturiko datuen kudeaketa egiteko daukan programa informatikoa. Sofres AM-renak Infosys TV izena du.

 

telesail. (serie, teleserie, téléserie). (Ik-entz.) Fikziozko produktu seriatua, ordu beteko emanaldia osatzeko jaioa (publizitatea barne), platoan zein kanpoan eginiko irudiez kontatzen den istorioa. Urte luzez AEBko produktuak nagusitu badira ere, azken denboraldian tokian tokiko serieak agertzen hasi dira, eta ikus-entzuleen erantzun ona jasoz, gainera. Episodic series: kapitulu bakoitzean kontatzen den istorioa hasi eta amaitu egiten duen telesaila. Aldiz, sequential series delakoetan epilogo moduko batez hurrengoko kapitulurako utziko du elementu deigarriren baten erresoluzioa. Continuous serials delakoetan beren artean kateatuta eta amaierarik ez duten istorioak kontatzen dira. Azkenik, episodic serial deiturikoetan kapitulu-multzo baten bueltan istorioaren parte bati amaiera ematen zaio.

 

Tennis for Two. (Bid. jok.) Historiako lehen bideo jokoa izan zen. William Higinbotham fisikari amerikarrak sortu zuen 1958an, osziloskopio bat erabilita. Inportantea da bideo jokoen historian, lehena izan zelako pantaila grafiko bat erabiltzen.

 

Tesauro. (tesauro, thesaurus) (Dok.) Indexatzeko lengoai dokumental garatuenetarikoa. Katalogo itxurakoa da eta termino bakoitzak beste termino batzuekin duen zerikusiari buruzko informazioa eskaintzen du. Ikus, indexatu.

 

testu. (Kom.) Komunikazio unitate bat, testuinguru jakin batean idatziz nahiz ahoz osatua.

 

testu prozesadore. (procesador de textos, logiciel de traitement de texte, word processor) (Inform.) Aplikazio bat da testu idatziak sortu edo aldatzeko, ordenagailua erabilita. Garai bateko idazmakinak ordezkatu ditu, haiek baino askoz ere ahaltsuagoa eta malguagoa baita.

 

testuinguru. (Kom.) Inguru bat, biltzen dituena komunikazio ekintzan parte hartzen duten elementuak. Testuinguru jakin batetik kanpo, askotan testuak ez dira ondo ulertzen.

 

TextEdit. (Inform.) Testu editore bat, software librearekin egina. Lehendabizi NeXT ordenagailuetan erabili zen, eta gaur egun Mac ordenagailuetan erabiltzen da, Mac OS X sistema eragilearekin batera baitator. Simple Text ordezkatu du, testu prozesadore bat Mac 0S 9rekin zetorrena, eta gordetzen ditu dokumentuak RTF formatuan.

 

text-only. (Inform.) Dokumentu bat gordetzen denean text-only formatuan, edozein testu prozesadorek edo maketazio programak irakur dezake. ASCII ere esaten zaio.

 

TF1. (Ik-entz.) Frantziako telebista katerik zaharrena (lehen, Television Française 1). Pribatua da 1987az geroztik.

 

thriller. (Ik-entz.) Zinema genero bat.

 

Thunderbird. (Inform.) Aplikazio bat Mozilla Fundazioak sortua, posta elektronikoa kudeatzeko. Software librearekin eginda dago.

 

tipografia. (Tipogr.) Arte edo prozesu bat da sorkuntza lanak egiteko, irar-letrak edo kaligrafia erabilita. Halaber, izen hori erabiltzen da izendatzeko zer itxura duen inprimaturiko lan batek: "diseinatzaile horrek oso tipografia dinamikoa erabiltzen du".

 

TLD. (Internet) Goi-mailako domeinu izena da. Interneteko helbideetan azkeneko puntuaren ondoren datorren zatia da eta bi multzo nagusi bereiztu daitezke: estatu kodeak (herrialdeei dagozkien domeinuak: .it, .fr, .es) eta orokorrak (historikoak: .org, .net, .com; babestuak: .museum, .aero, .cat eta ez-babestuak: .name, .pro, .biz)

 

tonu. (Dis. Ik-entz.) 1. Kolore batek duen frekuentzia nagusia da.Kolore bat bestetik desberdintzen duena. Kolorearen izen generikoa, adibidez, gorria, berdea, horia… 2. Soinuari dagokionez, uhinen maiztasunak ezartzen duen magnitudea da; soinu zorrotz eta grabeak bereizten dituen ezaugarria da.

 

trailer. (Ik-entz.) Film baten aurrerapena, egiten da publizitatea lortzeko, eta helburua du ikusleak harrapatzea geroago zinean emango den azken bertsiorako. Zenbait zuzendarik egindako trailerrak, hala nola Orson Wellesek, gaur egun arte lantzat jotzen dira.

 

tracking. (Tipogr.) Hizkien arteko espazioa. Bloke tripografikoari dagokio. Ikus, kerning.

 

transkripzio. (transcripción, transcription, transcript) (Dok.) a) Kopia. b) Batzuetan transliterazioaren baliokidea da. c) Musikan jatorriz instrumentu jakin baterako idatzita dagoen lan bat beste instrumentu baterako egokitzea, edota orkestrarako idatzitako lan bat instrumentu bakarrerako egokitzea (murrizketa).

 

transliterazio. (transliteración, translittération, transliteration) (Dok.)  Hizkuntza bateko soinuak beste hizkuntza bateko zeinuen bidez adieraztea.

 

travelling. (Ik-entz.) Teknika hau zinean erabiltzen da, kamera errailen edo beste sistema baten gainean jarraitu behar zaionean objektu bati.

 

troll. (Internet) Pertsona horrek idazten ditu mezu eztabaidatuak, haserre eragileak edo harira ez datozenak, eta horretarako erabiltzen ditu on line komunitateak, hala nola foroak edo blogak, eta bere asmoa da besteak probokatzea eta haiengan eragitea neurriz kanpoko erantzunak, edo, besterik barik, zapuztea eztabaida.

 

truke. (barter) (Ik-entz.) Telebista-kanalaren eta programa hornitzailearen (ekoiztetxea, iragarlea zein programa baten emisio-eskubideak dituen agentzia –syndicate-) arteko harreman-akordioa. Lehenak emisiorako tartea eta publizitatea kokatzeko (beretzako zein erosten duenarentzako) denbora eskaintzen dio eta, bigarrenak, trukean, aireratzeko moduan dagoen programa eskaintzen dio.

 

Tuenti. (Internet) Sare sozial birtuala da, eta Espainiako gazteei zuzenduta dago. Aukera ematen die erabiltzaileei beren profila sortu, argazkiak eta bideoak igo eta lagunekin harremanetan jartzeko. Halaber, aukera ematen du ebentoak sortu eta lagunak etiketatzeko argazkietan. Batez beste, gazte espainiar batek ordu bat eta hamar mintutu eskaintzen dio egunean. Estatubatuar batek, Zaryn Dentzel, sortu zuen 2006an, eta Espainiako webgunerik bisitatuenetakoa da.

 

tumblelog. (Internet) Blogaren aldaera bat, eta hobesten ditu mezu oso laburrak, iruzkin oso motzekin.

 

Twitter. (Internet) Doako sare soziala da, mikroblogaren adibiderik ezagunena, aukera ematen baitie erabiltzaileei bidaltzeko eta jasotzeko mezu laburrak --gehienez jota, 140 karakterekoak--, Twitter webgunea erabilita. Hondamendi handietan (Mumbaiko erasoan edo Hudson ibaiko hegazkin istripuan) izugarri erabili izan da. Baita eguneroko jarduera normaletan ere.

 

twitteskunde. (Internet) Hauteskundeen jarraipena Twitter mikroblogean. Badirudi Gorka Julio Teketen blogari euskaldunak erabili zuela hitz hori lehen aldiz 2009ko martxoaren 1eko hauteskunde bezperan.

 

txandakako muntatze. (Ik-entz.)

 

txaplata.  (tejuelo, étiquette, spine label) (Dok.) a) Liburuaren bizkarrean itsatsitako etiketa, liburuaren inguruko edozein argibide azaltzen duena. b) Liburuaren bizkarreko inskripzioa, liburuaren gaineko datuak azaltzen dituena.

 

txat. (Internet) Posta elektroniko moduko bat, baina denbora errealean. Hainbat lagun aldi berean elkarri idazten Interneten. Horretarako, bat-bateko mezularitza erabiltzen da, Messenger adibidez.

 

txateatu. (chatear, chat) (Internet) Beste lagun batzuekin komunikatzea, bat-bateko mezularitza erabilita.

 

txip. (circuito integrado, puce, chip) (Inform.) Siliziozko pieza txiki bat, bere azaleran zirkuitu integratu bat duena. Txipak egiten du ordenagailua. Robin Williams-ek dioenez, “txip txiki bat da gizakiak lurrean egindako magia zatirik handienetako bat”.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.