| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions. Connect your Gmail, DriveDropbox, and Slack accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize all your file attachments. Learn more and claim your free account.

View
 

S

This version was saved 11 years, 11 months ago View current version     Page history
Saved by Arantza Gutierrez
on November 26, 2008 at 6:36:42 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

Salesforce.com (Internet) Enpresa bat da, Marc Benioff-ek 1999an sortua AEBetan, eta saltzen ditu enpresarako aplikazioak, hodei informatikoa erabilita. Bezeroak aukeratzen ditu Salesforce-ren hainbat aplikazio sarean, behar dituenak, eta erabilitakoaren arabera ordaintzen du. Gaur egun 15 hizkuntzatan aurki daitezke bere zerbitzuak. 43.000 bezero ditu, eta 1.000.000 harpidedun.

 

sarbidedun. (pasado/conectado, passed, connecté/cerclé/racordable) (Ik-entz.) Kablearen kasurako, etxeraino kablea jarri eta gero, hala nahi izanez gero, harpidetu eta telebista, telefonoa zein bestelako telekomunikazio-zerbitzuak jasotzeko prest dagoena. Sarbidedunen eta harpidedunen arteko erlazioari hedadura deitzen zaio.

 

Sarelari. (internauta, internaute, web user) (Internet) Internet sarearen erabiltzailea. Anjel Lertxundik sortu zuen hitz hau. Ikus: Internauta.

 

sarean. (Internet) Sarean konektatuta edo sarean aurki daitekeena.

 

Sarean.com (Internet) Euskarazko lehen blog pertsonala. Jabi Zabalak sortu zuen, 2003ko martxoan. Bertan aurki daitezke, gainera, Jabik Euskaldunon Egunkarian (1997-2003) eta Berrian (2003-2005) Interneti buruz argitaratutako artikuluak

 

sare informatiko. (grid computing, grille informatique) (Internet) Aldi berean ordenagailu independente askoren baliabideak erabiltzea sarean, arazo konplexu bat konpontzeko.

 

sareta. (grid, rejilla edo retícula) (Dis.) Orriaren espazioa era proportzionalean banatzen duen estruktura. Espazioa zutabetan eta lerrotan banatzen da, ondoren, moduluaren neurria eta modulu kopurua zehazteko. Saretak irudiak eta testuak modu ordenatuan kokatzeka errazten du.

 

scam. (Internet) Negozio mota bat, iruzurra egiteko sortua. Phising da scam adibiderik zabalduena.

 

scketch. (Ik-entz.) Antzezlan, musika-pieza edo irrati-telebistaren saio baten zatitxo bat, sarritan komikoa edo satirikoa.

 

script. 1. (Ik-entz.) Gidoia. 2. (Ik-entz.) Teknikari bat, lan egiten duena gidoia bete dadin.

 

SDK. (Software Development Kit) (Inform.) Programatzeko erreminta kaxa bat da, eta horren bidez programatzaileek sor ditzakete aplikazio txiki berriak, aplikazio handiago baten osagarri. Windows, iPhone, G1 eta beste sistema askok SDK erreminta kaxak dituzte.

 

sekuentzia. (Ik-entz.) Eszena segida bat, narrazio unitate beraren parte direnak. Aldera daiteke eleberri baten kapituluarekin.

 

semantika. (Kom.) Hizkuntzalaritzako atal bat, aztertzen dituena hitz, perpaus eta esaldien esanahiari loturiko arazoak.

 

set. (Ik-entz.) Platoa, agertokia, zineman eta telebistan grabatzeko.

 

set meter. (Ik-entz.) Lehen belaunaldiko audimetro honek soil-soilik etxebizitzaren audientzia neurtzen zuen. Set meter-ak ez zuen bertan ziren pertsonei buruzko informazio sozio-demografikorik eskaintzen.

 

set-top box. (Ik-entz.) Transmisio-sistema desberdinen bidez zetozen telebistaseinaleak jaso eta etxebizitzan ikusi ahal izateko beharrezkoak ziren kodeketa-lanak egiten zituen gailua izatetik, multimedia terminalaren papera jokatzen ari da gero eta gehiago, eta interneterako koneksioa, programak grabatzeko disko gogorra (PVR) eta bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu. Beraz, Set-top box hutsa izatetik Home Media Center izateko bidean da.

 

shareware. (Inform.) Software mota bat da, egile eskubideak ditu, baina jaits daiteke eta aldi batez doan erabili. Horren ondoren, egileak diru apur bat eska diezaioke erabiltzeari, edo borondatea. Ikus freeware.

 

SHU. (CDU, UDC) (Dok.) Sailkapen Hamartar Unibertsala, zientzia eta jakintza guztiak sailkatzeko sistema bat da. Funtsean, Mevil Deweyk sortua (1876), bere aukera guztiak agortuz gero 160.000 sarrera egin daitezke eta une honetan, munduan gehien erabiltzen den sailkapen-sistema da. Esaterako, Berriako dokumentazio zerbitzuak eta Inguma datu-baseak SHU moldatua erabiltzen dute materiala eta erreferentziak sailkatzeko.

 

simulcast. (Ik-entz.)Teknologia desberdina erabiliz, aldi berean eginiko emisioa. Adibide modura, irratiaren kasuan, programazioa maiztasun modulatuan eta uhin ertainean edota uhinez eta internetez zabaltzea. Telebistan, seinalea analogikoan eta digitalean aldi berean aireratzea, esaterako.

 

sinkronizatu. (Ik-entz.) Hots banda eta irudi banda zehatz-mehatz bat etorraraztea.

 

sinopsi. (Ik-entz.) Gaiaren edo gertakizunaren laburpena edo eskema, eta bertan sartzen dira protagonisten ezaugarri nagusiak.

 

sintesi aditibo. (Dis. Ik-entz.) Argi koloreak erabiltzen dira. Gizakion begiez gain, ordenadore, telebista eta pantaila guztiak sintesi honekin egiten dute lan. Oinarrizko RGB koloreak erabiltzen dira. Zenbat eta argi-kolore gehiago gehitu, argiago izango da emaitza. Azkenera, kolore zuria lortzen da.

 

sintesi sustraktibo. (Dis.) Pigmentu koloreak erabiltzen dira. Pigmentuak argien filtro moduan funtzionatzen dute. Kolore gehitze bakoitzarekin argia kentzen zaio zuriari; azken emaitza, beltza da. Ikus, kuatrikromia. Ikus, CMYK.

 

sistema eragile. (Internet) Software bat da, ordenagailu batek behar duena kudeatzeko bere oinarrizko funtzioak eta erabiltzeko beste programa batzuk. Hainbat daude merkatuan: Unix, Windows, Linux, Mac OS, etab.

 

sitcom. (Ik-entz.) Ikus telekomedia.

 

smartphone. (Inform.) Eskuko telefono bat da, telefono adimenduna, zeinak ahots zerbitzuaz gain, eskaintzen baititu beste hainbat zerbitzu ere, hala nola, posta elektronikoa, Internet, ofimatika, produktibitate eta multimedia aplikazioak. Palm Treo, Blackberry eta iPhone, adibidez, smartphone kategoria horretan sartzen dira.

 

SMS. (Internet) Short Message Service. Testu mezu bat da, laburra, bidal daitekeena eskuko telefono batera. Esames ere esaten zaio euskaraz.

 

snuff movie. (Ik-entz.) Zinemako azpigeneroa, eta erabiltzen ditu egiazko krimenen irudiak.

 

soap opera. (Ik-entz.) Ikus telenobela/folletoia

 

software. (Inform,) Programak.

 

soinu. (Ik-entz) Bide elastikoen bidez igorri eta espazioan zehar hedatzen diren bibrazio-mugimenduek gizakiengan sorturiko sentsazioa. Soinua egon dadin bi elementu dira behar-beharrezkoak: bibratzen duen gorputza eta honek sorturiko energia hedatuko duen bide elastikoa, eskuarki, airea.

 

soinu fidelitate. (Ik-entz.)

 

soinu-teknikari. (Ik-entz.) Irratsaioa osatzen duten soinu-iturri guztiak gidoiak ezartzen den unean sar daitezen arduratzen den pertsona da.

 

solaskide. (Kom.) Solas edo testu bateko igorlea zein hartzailea.

 

Space Invaders. (Bid. jok.) Bideo joko mitiko bat da, Taito enpresa japoniarrak plazaratu zuena 1978an. Sekulako arrakasta lortu zuen mundu osoan, nahiz eta orduan armairu baten tamainako altzari batzuk behar ziren horretara jokatzeko. Gaur egun, berriz, edozein nabigatzailerekin joka daiteke, Internetera baldin badago konektatuta, Flash aplikazio arrunt bati esker.

 

spaghetti western. (Ik-entz.) Zinema generoa, AEBetako Mendebaldean girotua.

 

spam. (Internet) Mezu elektronikoa, ematen du erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa.

 

spot.(anuncio/mensaje publicitario, spot, spot/message publicitaire): Telebistako iragarki-mota arruntena, 20” eta 30” bitartekoa. Programen hasieran eta amaieran edota horien baitako etenetan kokatuak izaten dira. Banaka edota ira-garki-multzoak osatuz.

 

spyware. (Internet) Software gaiztoa, erabiltzen da jakiteko zeintzuk diren erabiltzailearen gustuak-eta.

 

startup. (Internet) Enpresa hasi berria, oraindik ere garatzen ari dena. Sarri kudeaketa estilo berritzailea izaten du, garapen ziklo bizkorra eta produktu bakarra.

 

steady cam. (Ik-entz.) Teknika bat da, eta horren bidez, kamera eramaten da gorputzari lotuta. Horrela hartutako irudiek irudikatzen dute pertsonaia baten ikuspegi subjektiboa.

 

story Board. (Ik-entz.) Komiki bat da, eta bertan agertzen da filmaren historia marraztuta, planoz plano azalduta, seinalatuz bakoitzak zer enkuadre izango duen, eta hori guztia historiari dagozkion testu eta elkarrizketez lagunduta.

 

Sourround. (Ik-entz.)

 

Sustatu. (Internet) Euskarazko lehen bloga, 2001eko azaroan sortu zen, CodeSyntax enpresak eta Goiena Komunikazio Taldeak bultzatuta. Bi helburu zituen: informazioa sortzea eta hedatzea era eraginkorrean, eta profesional euskaldunengana iristea. Hainbat urtez, euskal blogarien eskola izan zen, jende askok idazten baitzuen bertan. Bosgarren urteurrenean, bideo bat kaleratu zuen, bere historia kontatzeko.

 

syndication. (Ik-entz.)AEBko merkatu txikietan aritzen diren telebista-kanalen ala irrati-estazioen arteko akordioa, programak (syndicated programme) erosteko eta emititzeko. Sindikazioa kanal independenteek erabili izan duten errekurtsoa den arren, aspaldi honetan, afiliatuak deituriko kanalek ere erosketa- edo koproduziomodu hau erabiltzen dute. Syndicator-a da banan-banakako harreman honetarako programaren eskubideen jabea. Estatu espainiarrari dagokionez, Forta delakoa litzateke sindikazio kontzeptutik hurbilen egon daitekeen antolaketa-sistema.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.