| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Get control of your email attachments. Connect all your Gmail accounts and in less than 2 minutes, Dokkio will automatically organize your file attachments. You can also connect Dokkio to Drive, Dropbox, and Slack. Sign up for free.

View
 

S

This version was saved 11 years, 8 months ago View current version     Page history
Saved by Joxe Aranzabal
on November 4, 2008 at 8:36:35 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Salesforce.com (Internet) Enpresa bat da, Marc Benioff-ek 1999an sortua AEBetan, eta saltzen ditu enpresarako aplikazioak, hodei informatikoa erabilita. Bezeroak aukeratzen ditu Salesforce-ren hainbat aplikazio sarean, behar dituenak, eta erabilitakoaren arabera ordaintzen du. Gaur egun 15 hizkuntzatan aurki daitezke bere zerbitzuak. 43.000 bezero ditu, eta 1.000.000 harpidedun.

 

sarean. (Internet) Sarean konektatuta edo sarean aurki daitekeena.

 

Sarean.com (Internet) Euskarazko lehen blog pertsonala. Jabi Zabalak sortu zuen, 2003ko martxoan. Bertan aurki daitezke, gainera, Jabik Euskaldunon Egunkarian (1997-2003) eta Berrian (2003-2005) Interneti buruz argitaratutako artikuluak

 

sare informatiko. (grid computing, grille informatique) (Internet) Aldi berean ordenagailu independente askoren baliabideak erabiltzea sarean, arazo konplexu bat konpontzeko.

 

sareta. (grid, rejilla edo retícula) (Dis.) Orriaren espazioa era proportzionalean banatzen duen estruktura. Espazioa zutabetan eta lerrotan banatzen da, ondoren, moduluaren neurria eta modulu kopurua zehazteko. Saretak irudiak eta testuak modu ordenatuan kokatzeka errazten du.

 

scam. (Internet) Negozio mota bat, iruzurra egiteko sortua. Phising da scam adibiderik zabalduena.

 

script. 1. (Ik-entz.) Gidoia. 2. (Ik-entz.) Teknikari bat, lan egiten duena gidoia bete dadin.

 

SDK. (Software Development Kit) (Inform.) Programatzeko erreminta kaxa bat da, eta horren bidez programatzaileek sor ditzakete aplikazio txiki berriak, aplikazio handiago baten osagarri. Windows, iPhone, G1 eta beste sistema askok SDK erreminta kaxak dituzte.

 

sekuentzia. (Ik-entz.) Eszena segida bat, narrazio unitate beraren parte direnak. Aldera daiteke eleberri baten kapituluarekin.

 

semantika. (Kom.) Hizkuntzalaritzako atal bat, aztertzen dituena hitz, perpaus eta esaldien esanahiari loturiko arazoak.

 

set. (Ik-entz.) Platoa, agertokia, zineman eta telebistan grabatzeko.

 

shareware. (Inform.) Software mota bat da, egile eskubideak ditu, baina jaits daiteke eta aldi batez doan erabili. Horren ondoren, egileak diru apur bat eska diezaioke erabiltzeari, edo borondatea. Ikus freeware.

 

SHU. (CDU, UDC) (Dok.) Sailkapen Hamartar Unibertsala, zientzia eta jakintza guztiak sailkatzeko sistema bat da. Funtsean, Mevil Deweyk sortua (1876), bere aukera guztiak agortuz gero 160.000 sarrera egin daitezke eta une honetan, munduan gehien erabiltzen den sailkapen-sistema da. Esaterako, Berriako dokumentazio zerbitzuak eta Inguma datu-baseak SHU moldatua erabiltzen dute materiala eta erreferentziak sailkatzeko.

 

sinkronizatu. (Ik-entz.) Hots banda eta irudi banda zehatz-mehatz bat etorraraztea.

 

sinopsi. (Ik-entz.) Gaiaren edo gertakizunaren laburpena edo eskema, eta bertan sartzen dira protagonisten ezaugarri nagusiak.

 

sintesi aditibo. (Dis. Ik-entz.) Argi koloreak erabiltzen dira. Gizakion begiez gain, ordenadore, telebista eta pantaila guztiak sintesi honekin egiten dute lan. Oinarrizko RGB koloreak erabiltzen dira. Zenbat eta argi-kolore gehiago gehitu, argiago izango da emaitza. Azkenera, kolore zuria lortzen da.

 

sintesi sustraktibo. (Dis.) Pigmentu koloreak erabiltzen dira. Pigmentuak argien filtro moduan funtzionatzen dute. Kolore gehitze bakoitzarekin argia kentzen zaio zuriari; azken emaitza, beltza da. Ikus, kuatrikromia. Ikus, CMYK.

 

sistema eragile. (Internet) Software bat da, ordenagailu batek behar duena kudeatzeko bere oinarrizko funtzioak eta erabiltzeko beste programa batzuk. Hainbat daude merkatuan: Unix, Windows, Linux, Mac OS, etab.

 

smartphone. (Inform.) Eskuko telefono bat da, eta, ahots zerbitzuaz gain, eskaintzen ditu beste hainbat zerbitzu ere, hala nola, posta elektronikoa, Internet, ofimatika, produktibitate eta multimedia aplikazioak. Palm Treo, Blackberry eta iPhone, adibidez, smartphone kategoria horretan sartzen dira.

 

snuff movie. (Ik-entz.) Zinemako azpigeneroa, eta erabiltzen ditu egiazko krimenen irudiak.

 

software. (Inform,) Programak.

 

soinu fidelitate. (Ik-entz.)

 

solaskide. (Kom.) Solas edo testu bateko igorlea zein hartzailea.

 

Space Invaders. (Bid. jok.) Bideo joko mitiko bat da, Taito enpresa japoniarrak plazaratu zuena 1978an. Sekulako arrakasta lortu zuen mundu osoan, nahiz eta orduan armairu baten tamainako altzari batzuk behar ziren horretara jokatzeko. Gaur egun, berriz, edozein nabigatzailerekin joka daiteke, Internetera baldin badago konektatuta, Flash aplikazio arrunt bati esker.

 

spaghetti western. (Ik-entz.) Zinema generoa, AEBetako Mendebaldean girotua.

 

spam. (Internet) Mezu elektronikoa, ematen du erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa.

 

spyware. (Internet) Software gaiztoa, erabiltzen da jakiteko zeintzuk diren erabiltzailearen gustuak-eta.

 

startup. (Internet) Enpresa hasi berria, oraindik ere garatzen ari dena. Sarri kudeaketa estilo berritzailea izaten du, garapen ziklo bizkorra eta produktu bakarra.

 

steady cam. (Ik-entz.) Teknika bat da, eta horren bidez, kamera eramaten da gorputzari lotuta. Horrela hartutako irudiek irudikatzen dute pertsonaia baten ikuspegi subjektiboa.

 

story Board. (Ik-entz.) Komiki bat da, eta bertan agertzen da filmaren historia marraztuta, planoz plano azalduta, seinalatuz bakoitzak zer enkuadre izango duen, eta hori guztia historiari dagozkion testu eta elkarrizketez lagunduta.

 

Sustatu. (Internet) Euskarazko lehen bloga, 2001eko azaroan sortu zen, CodeSyntax enpresak eta Goiena Komunikazio Taldeak bultzatuta. Bi helburu zituen: informazioa sortzea eta hedatzea era eraginkorrean, eta profesional euskaldunengana iristea. Hainbat urtez, euskal blogarien eskola izan zen, jende askok idazten baitzuen bertan. Bosgarren urteurrenean, bideo bat kaleratu zuen, bere historia kontatzeko.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.