| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

R

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

raccord. (Ik-entz.) Plano baten lotura beste batekin. Zineak jarraitutasun ilusio bat sortzen du: plano batek hasi behar du aurrekoa amaitzen denean eta bukatu behar du hurrengoa hasen denean. Planoan agertzen diren elementuek ere errespetatu beharra dute jarraitutasun hori. Adibidez, aktore batek ezin du plano batean kapela eraman, eta hurrengoan ez.

 

rating. (Ik-entz.) Ikus Batez besteko audientzia.

 

ratio. (Ik-entz.) Fotograma baten zabalera eta garaieraren arteko erlazioa.

 

ReadMe. (Inform.) Artxibo bat da, jeneralean testu hutsez sortua, jasotzen dena software berria jasotzerakoan, eta argibideak ematen ditu zelan instalatu eta erabili programa.

 

rĂ©gie publicitaire. (Ik-entz.)  (esklusibista) (Ik-entz.) Euskarri baten edo gehiagoren publizitatea komertzializa-tzen duen enpresa. Publizitate euskarriaren barneko sail gisa eratuta ala ester-nalizatua egon daiteke.

 

retweet. (Internet) Horrela esaten zaio (baita RT ere) inoren twitter mezua norberaren jarraitzaileei berbidaltzeari. Hiru eratan egin daiteke: 1) RT@jatorrizkobidaltzailea: jatorrizko mezua 2) retweet@jatorrizkobidaltzailea: jatorrizko mezua 3) retweeting@jatorrizkobidaltzailea: jatorrizko mezua.

 

R/O Web. (Read Only Web) (Internet) Adierazten du World Wide Web sarearen aldi bat, 2004ra artekoa, non edukiak jartzen baitziren erabiltzaileek kontsumitzeko, haiei bat ere aukerarik eman gabe bertan ezer sortzeko. Web 1.0 ere esaten zaio. Lawrence Lessig-en arabera, horren adibide bat litzateke iTunes musika denda birtuala. Ikus R/W Web.

 

RDS. (Radio Data System) (Ik-entz.) EBUk 1984an FMko irrati-seinaleari informazio digitala atxikitzeko sistema. RDS entzuten ez den maiztasunean informazio digitalaen oinarrituta dagoen sistema da.

 

reality show. (Ik-entz.) Telebistako saio mota.

remix. 1. (Ik-entz.) Abesti edo hots banda baten bertsio alternatiboa da, desberdina originaletik, nahastu egiten baita beste musika zati batzuekin. 2. (Internet) Ikus-entzunezko produktuen bertsio alternatiboa da. Erabiltzaileak bere ordenagailura jaitsi eta manipulatu ondoren, sarean jartzen du, besteek ikus dezaten. Lawrence Lessig adituaren iritziz, berrirabiatze modu hau da natibo digitalen ezaugarri nabarmenetako bat.

 

RFID (Radio Frequency IDentification) (Kom.) Irrati frekuentzia bidezko identifikazioa. RFID etiketa batean datuak gorde eta urrunetik berreskuratzea ahalbidetzen du.

 

RFP. (Request For Proporsal) (Internet) Domeinuen onarpenaren eskaera-dokumentua da. Dokumentua bideratu ondoren hiru hilabeteko epea izaten du eskaera egin duen erakundeak eskarian azaltzen diren atal guztiak betetzeko.

 

RGB. (Dis. Ik-entz.) Ingelesezko Red, Green eta Blue, hots, gorria, berdea eta urdinaren siglak. Ordenadore, telebista eta pantaila guztiak hiru oinarrizko kolore horiek erabilita lortzen dituzte beste kolore guztiak. RGBarena, sintesi aditiboan oinaritutako sistema da.

 

remake. (Ik-entz.) Film zaharrago baten bertsio berria; gidoi bera jasotzen du, beste aktore batzuekin eta bestelako eszenaratze batekin.

 

representatives/reps. (Ik-entz. Network-ena baino emisio-eremu txikiagoa duten kanalen publizitate-denbora AEB osoan komerzializatzeaz arduratzen diren profesionalak. Ordezkari komertzial edo Reps delakoek iragarle handien kanpaina lokalak bideratzeko balio izaten dute eta, beraz, kanal txikientzako AEB osora zabalduko den ordezkaritza merkeagoa edukitzeko modua eskaini. Gainera, askotan, kanalentzako audientzia-, programazio-, marketing- eta komerzializazio-lanetan aholku-lari-lana egiten dute.

 

road movie. (Ik-entz.) Zinema generoa.

 

robot. (Internet) Programa batzuk dira, web osoa zeharkatzen dutenak informazio bila, bilaketa tresna batean indexatzeko edo webguneetan erroreak aurkitzeko.

 

Rocketboom. (Ik-entz.) Bideo blog bat da --eguneroko albistegi bat, hiruzpalau minutukoa, adar soinuan egina batzuetan--, Andrew Baron-ek ekoiztua. 2004ko urriaren 26an pantailaratu zen lehen aldiz, Amanda Congdon kazetariak aurkeztua. Arrakasta handia izan zuen. Amanda joan zenetik, 2006ko uztailean, Joanne Colan kazetariak aurkezten du.

 

router. (Internet) Aparailu bat, lotzen dituena hainbat sare, eta bideratzen duena euren arteko informazio trafikoa.

 

royalty. (Kom.) Diru bat, kobratzen dena egile eskubideengatik.

 

RSS. (Really Simple Syndication) (Internet) XML familiako fitxategi formatu bat da, eta erabiltzen da edukiak partekatzeko webguneen artean (albisteen izenburuak, audio eta bideo artxiboak). RSSri esker, erabiltzailea harpidetu egin daiteke eduki jakin batzuetara, eta, ondorioz, eduki horiek berritzen diren aldiko, jasoko ditu bere batzailean eskatutako edukiak. Horri sindikazioa deritzo.

 

RTF. (Rich Text Format) (Inform.) Formatu bat da, dokumentu idatziak gordetzeko. Microsoft-ek garatu zuen 1987an, dokumentuak trukatu ahal izateko plataformen artean, alegia, Windows, Mac, Unix eta Linux artean. Testu prozesadore gehienek irakurtzen dituzte RFT dokumentuak.

 

rush. (Ik-entz.) Horrela esaten zaie harraldi bakoitzaren zatiei.

 

R/W Web. (Read and Write Web) (Internet) Adierazten du World Wide Web sarearen aldi bat, 2004tik aurrerakoa, non erabiltzaileak aukera baitu edukiak sortu eta partekatzeko beste erabiltzaile batzuekin. Web 2.0 ere esaten zaio. Flickr eta Second Life lirateke horren adibide.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.