| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

Q

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

QuarkXPress. (Inform.) Software bat autoediziorako, Quark konpainiak sortua, eta oso erabilia egunkari, liburu eta aldizkarien industrian. Baita diseinu eta publizitate agentzia askotan ere.

 

query. (Inform.) Datu-baseetan informazioa kaleratzeko kontsultak ahalbidetzen dituen sistema da. Kontsulta egituratuen lengoaian galdera egiteko aukera da.

 

QuickTime. (Internet) Arkitektura multimedia estandarra, Apple enpresak garatua; hainbat biblioteka ditu, eta erreproduzitzaile multimedia bat (QuickTime player). 7. bertsioan, bateragarria da MPEG-4 estandarrarekin. Badu Pro bertsio bat, eta horrek aukera ematen du bideoa editatu eta hainbat formatutan kodetzeko, hala nola AVI, MOV eta MP4.

 

quiz show. (Ik-entz.) Lehiaketa-programa mota jakiturian, memorian edo logikan oinarritutako erantzunak emanez edo mentalki kalkuluak ahalik eta arinen eginez burututakoa . Norgehiagoka abilezia fisikoetan oinarritzen denean, Game show deitzen zaio.

 

QWERTY. (Tipogr.) Diseinurik ohikoena teklatuetan, bai idazmakinetan, ordenagailuetan eta baita sakelako telefono zenbaitetan ere. Berauetan, lehen sei letrak dira q, w, e, r, t eta y.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.