| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

P

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 1 month ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

PageRank. (Internet) Algoritmo sorta bat da, eta Google bilatzaileak erabiltzen du erabakitzeko web orri bat zenbateraino den esanguratsua. Sistema horren arabera, zenbat eta jende gehiagok lotura egin web orri batera, orri horren esangura handiagoa izango da. Algoritmoa Larry Page eta Sergey Brin Google enpresako sortzaileek asmatu zuten 1998an, Stanford Unibertsitatean zebiltzala.

 

palinpsesto. (palimpsesto, palimpseste, palimpsest)  (Dok.) Pergaminozko eskuizkribu zaharra, testua ezabatzeko eta berriro bertan idazteko karraskatu egin delarik, lehenbiziko testuaren arrastoak dituena.

 

panel. (Ik-entz.) Audientzia-ikerketa jarraitua egiteko sortzen den jende-multzo bat, zeinari buruz medio-kontsumoaren gaineko informazio-bilketa egingo den maiztasun handiz. Batzuetan, panelkideak idatziz erantzun behar izaten dio galdetegiari, eta bestetan, aldiz, bere kontsumo-portaera modu automatizatuan jasoko da audimetroa etxean edo soinean eramanez.

 

panoramika bertikal. (Ik-entz.)

 

panoramika horizontal. (Ik-entz.)

 

pantaila-irudi. (Inform.) Argazki bat da, eta jasotzen du une jakin batean zer agertzen den ordenagailuaren pantaila osoan edo zati batean.

 

Pantone. (Dis.) Koloreak modu fidagarrian erreproduzitzeko gida. Koloreak zenbakiz izendatzen dira.

 

paparazzi. (Ik-entz.) Argazkilari mota bati esaten zaio, ospetsuen atzetik ibiltzen denari.

 

paragrafo. (Kom.) Prosazko testu baten ataletako bakoitza, letra larriz hasi eta puntu eta bereiz eginda bukatzen dena.

 

pauta. (Ik-entz.) Irratsaio baten jarraibidea ezartzen duen lehenengo hezurdura da. Irratsaio orokorrai dagokion eskema. Bi motako pauta daude: a) Pauta finko: pauta berdina erabiltzen da irratsaio guztietan, eta edukiak aldatzen dira soilik (adib. albistegietako pauta); b) Pauta ireki edo aske: eguneroko edukien arabera moldatzen dena. Pauta irekiak magazinetan erabiltzen dira maiz.

 

Pay Per View. (PPV)  (Ik-entz.) Ikus Ordainpeko program.

 

pay television. (Ik-entz.) Ikus Ordainpeko telebistagintza.

 

PC Magazine. (Inform.) Aldizkari honek informatikaz dihardu. 1982an ikusi zuen argia AEBetan, Ziff-Davis Publishing enpresak argitaratua, baina gaur egun dozena bat hizkuntzatan kaleratzen da.. 2009ko urtarriletik aurrera, berriz, on line soilik argitaratuko da, eta bere edukiak ordainpekoak izango dira.

 

PDF. (Portable Document Format) (Internet) Adobe enpresak sortutako formatu bat, erabiltzen da edozein dokumenturen kopia digitala egiteko, itxura berarekin. PDF bat ikusteko Adobe Reader behar da, programa bat datorrena ia nabigatzaile gehienetan, eta doan jaits daitekeena Adoberen webgunetik.

 

Peer to Peer komunikazio. (Internet) (P2P) Sareko sistema bat da, non artxiboak ordenagailuetan dauden, eta, beraz, jaso ere ordenagailuetatik jasotzen diren, zerbitzari zentral batetik jaso ordez. Napster musika zerbitzu irekia izan zen p2p zerbitzu bat.

 

pen drive. (Inform.) Gailu eramangarri txiki bat da, flash memoria duena, eta erabiltzen da datuak gordetzeko. Konekta daiteke USB irteera bat duten aparailuetan.

 

people meter. (Ik-entz.) Telebistan zer sintonizatzen zen kontrolatzeaz gain, aurrez aurre zituen ikus-entzuleei buruzko informazioa jasotzen eta plazaratzen zuen audimetria-sistema garatuagoa.

 

personality show. (Ik-entz.) Telebistako saio mota bat.

 

phishing. (Internet) Posta elektronikoaren bidez eginiko iruzurrak, lapurtzeko bankuko kodeak eskuratuta.

 

Photoshop. (Inform.) Irudiak editatzeko programa bat da, Adobe Systems enpresak sortua, eta estandar bihurtu dena irudien edizioan. Adoberen programarik inportanteena da, eta Creative Suite bildumaren barruan dago.

 

Picasa. (Internet) Googlen aplikazio bat da, argazkiak antolatu eta editatzeko. Doakoa da, hainbat sistema eragiletan dabil, eta, denborarekin, beste hainbat aplikazio txiki garatu ditu, hala nola Picasa Web Albums, aplikazio bat argazkiak sarean partekatzeko, Flickr eta Zooomr-en tankera.

 

picture matching (Ik-entz.)Telebistagintza digitalaren garaian, kanal bakoitzaren audientzia neurtzeko audimetrian erabiltzen den teknika. Telebista-kanal bakoitzak eskaintzen dituen irudien —kuadro baten puntu gutxi batzuen lagina erabiliz— eta azterketa-eremu horretan ikus daitezkeen kanal guztiak jasotzen dituen kontrolgelaren arteko alderaketa egiten duen teknika da. Etxebizitzakoak eta kontrolgelako irudiak ezkontzen direla ala ez ziurtatzen duen audimetria-sistema hau oso erabilgarria da digitalizazioaren eraginez, edota telebistaren seinalearen transmi-sio-euskarriak (zuntza, satelitea...) asko ugaritu diren tokietan.

 

pigmentu. (Ik-entz.) Oso hauts fina, material bati erantsita kolorea emateko edo opako bihurtzeko erabiltzen dena. Adibidez, pintura eta material plastikoetan.

 

pigmentu kolore. (Dis. Ik-entz). Ikus, Sintesi sustraktiboa.

 

pirata. (pirata, pirate) (Internet) Adierazten du pertsona bat kopiatzen duena literatura, musika, ikus-entzunezkoak edo softwarea, egilearen baimen barik edo legezko baimenik gabe.

 

planet. (Internet) Internet planet edo planeta terminoak izendatzen ditu batzaile tematiko edo lokalak. Espainian daude Planeta Canarias edo Planet Granada, adibidez. Aurki.com euskarazko planet bat da, eta atalka sailkatua dago.

 

plano amerikar. (Ik-entz.) Pertsonaren belaunetik gora hartutako planoa. Plano hau sortu zen erantzuteko western generoko pelikulen beharrei, ezinbestekoa baitzen pistolak erakustea pertsonaien arteko borroka edo dueluetan.

 

plano ertain. (Ik-entz.) Gerritik gora hartutako planoa.

 

plano ertain-labur. (Ik-entz.) Bular gainetik gora hartutako planoa.

 

plano ertain-luze. (Ik-entz.) Bular azpitik gora hartutako planoa.

 

plano kontrapikatu. (Ik-entz.) Behetik gora hartutako planoa, pertsona edo objektuaren azpitik hartutakoa.

 

plano orokor. (Ik-entz.)

 

plano orokor handi. (Ik-entz.)

 

plano oso. (Ik-entz.) Pertsona bere osotasunean hartzen duen planoa.

 

plano pikatu. (Ik-entz.) Goitik behera hartutako planoa, pertsona edo objektuaren gainetik hartutakoa.

 

plano zenital. (Ik-entz.) Plano horretan, telebista, zine edo argazki kameraren optika bertikal dago lurrari dagokionez, eta horrek eskaintzen du irudi bat goitik beherakoa. Hitz hori asko erabiltzen da errealizazioan, bai telebistan, bai zine zuzendaritzan eta baita argazkigintzan ere.

 

plataforma. (plataforma, distribution platform, bouquet) (Ik-entz.) Izen komertziala, beraz, telebista-kanalen multzo handi bat eskaintzen duen operadorea. Orain arte, gehienbat, Canal Satelite Digital, Via Digital, TPS edota Canal Satellite operadoreak izendatzeko erabili bada ere, aplikagarria da baita ere, kable bidez zein TDTz zabaltzen diren kanal nahiz bestelako zerbitzuen eskaintza-multzoetan.

 

playback. (Ik-entz.) Aurrez grabatutako musika.

 

Plone. (Internet) Edukiak kudeatzeko sistema bat da, software libreaz egina eta doakoa, eta oso hedatua nazioartean administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko. Eraikita dago Zope aplikazio zerbitzariaren gainean. Euskal Herrian CodeSyntax enpresak egiten du lan Plonerekin. Mondragon Unibertsitatearen webgunea eta Goiena.net., bestalde, Plonerekin eginda daude.

 

plug-in. (Internet) Aplikazio bat nabigatzaile batean txertatua edo erantsia, elkar eragiteko artxibo berezi batekin (bideoa, audioa, word dokumentua...).

 

podcast. (Internet) Artxibo multimedia bat da (audioa, testua eta argazkiak izan ditzake), eta doan banatzen da Internet bidez, RSSri esker. iPod-etan ez ezik, entzun daiteke ordenagailuetan, zenbait eskuko telefonotan edo zenbait bideo kontsolatan. Audacity eta Garageband dira aplikaziorik ezagunenak podcastak egiteko.

 

Pong. (Bid. jok.) Lehen belaunaldiko bideo joko bat da, 1972an Nolan Bushnell-ek sortua eta Atari enpresak kaleratua. Askok jotzen dute Pong lehen bideo joko modernotzat, bera izan baitzen lehena sekulako arrakasta lortzen, bai joko aretoetan eta baita etxeko kontsolen artean.

 

populazio. (Ik-entz.) Ikus biztanleria

 

portable meter. (audimetro eramangarria) (Ik-entz.) Soinean eramateko moduko tramankuluak aplikatzen dituen audimetria. Azken denboraldian, erloju (radiowatch eta radiocontrol modeloak) zein kreditu-txartel itxura (PPM) duten audimetro eramangarriak erabiltzen hasi dira, telebistaz gain irratiaren ikus-entzuleen kopurua eta izaera sozio-demografikoa nolakoa den jakiteko.

 

posizionamendu. (posicionamiento) (Internet) Bilatzaileen bilaketa emaitzetan webgune batek duen kokalekua edo agerpen hurrenkera.

 

posta zerrenda (mailing list) (Internet) Jende multzo bat da, elkartzen dena gai baten inguruan hitz egiteko, posta elektronikoa erabilita. Euskal Herrian posta zerrendarik zaharrena Eibartarrak izenekoa da, 1998an Eibar.org elkarteak sortua.

 

PostScript. (Tipogr.) Hizkuntza grafiko bat da, eta erabiltzen da ordenagailuetan, inprimatzeko letrakera eta grafiko konplexuak.

 

prentsa arrosa. (prensa rosa/del corazón, gossip TV/chata TV; ) (Ik-entz.) Famatuen intimitateari edo behintzat bizitza sozialari buruzko saioak.

 

prime-time. (Urrezko orduak/ordutegia) (Ik-entz.) Audientzia-kopuru handiena duen ordu-multzoa, Estatu espainiarrean 20:30-24:00 eta frantziarrean 19:00-22:00. Euskal Herrian prime-timea bien artekoan kokatzen dela dirudi, 20:00-23:30 bitartekoan.

 

programa. 1. (Software) (Dok.) Sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar diren programa eta errutinen multzoa. Hitz honek sistema eragilea edo oinarrizko softwarea eta helburu jakin bat betetzeko sortutako aplikazio-programak hartzen ditu barne (hardware kontzeptuari kontrajartzen zaio). 2. (programa, programme, programme) (Ik-entz.) Irratien edo telebisten emanaldietan identifika daitezkeen eduki-unitate autonomo eta definitu bakoitza. Eduki, tratamendu, luzera zein osagarri tekniko-espresiboz oso desberdinak izan daitezke programak. Bestalde, digitalizazioaren garaian, beste esangura bat ere hartu du programa hitzak, lehengo “telebista-kanalarena” edo “irratiarena”. Jakina denez, teknologia analogokioaren aroan, irrati ala telebista baten “nortasun-agiria” eta izaera betetzen zuen frekuentziak ematen zion; gaur egun, aldiz, frekuentzia horietan emanaldi bat baino gehiago koka daitezkeenez, eskaintzaren atal horietariko bakoitzari programa izena ematen zaio.

 

programatika. (Ik-entz.) Telebista zein irrati baten helburuak, epeak, baliabideak eta pausoak definitzen duen egitasmo iraunkorra; estrategia hitzaren sinonimo gisa uler daiteke. Kontrara, programatiba, epe laburreko ikuspegiaz programen kudeaketa edota programazio-taulen eraikuntza definitzen duen plangintza taktikoagoa eta, beraz, egoeren arabera moldakorragoa. Ikus Estrategia.

 

programa gaizto. (Inform.) Programa mota bati esaten zaio, kalte egiteko sortua.

 

programazio-taula. (parrilla/rejilla de programación, programme schedule, grille de programmes) (Ik-entz.) Taula edo eskema da, irrati eta telebistan programak antolatzeko erabiltzen dena. Erabakitzen da programa bakoitza zein ordutan eta zein egunetan aireratuko den.

 

prozesu dokumental. (Dok.) Dokumentuen ezaugarriak adierazteko, berreskuratzeko eta erabiltzeko helburuaz enplegatzen diren tresnak eta prozesu multzoak.

 

publierreportaje. (infomercial, publirepotaje) (Ik-entz.)Produktuaren zein zerbitzuaren kontsumora deitzea baino areago, beraren gaineko informazioa zabaltzea helburu modura duen iragarki-mota. Erreportaje baten itxura izaten du eta bi mintutik gorako iraupena.

 

puntu. (Tipogr.) Didot puntua ere esaten zaio. Bera da oinarrizko neurria tipografian.

 

PVR. (Ik-entz.) (Personal Video Recorder) eta baita ere Personal TV Recorder (PTR) eta Personal Digital Recorder (PDR) izenekoak, bideo-grabagailu sofistikatuak dira, eta telebistara heltzen diren seinale desberdinak (satelitea, zuntza, interneta eta lurrekoak) disko gogor batean eta kalitate digitalez grabatzeko aukera eskaintzen dute. Ikus Home Media Center.

 

Python. (Inform.) Programazio hizkuntza bat da, Guido van Rossum-ek sortua 1991n. Gaur egun kode irekian lantzen da, Python Software Fundazioak kudeatuta.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.