| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

O

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

OCR. (Optical Character Recognition) (Inform.) Software mota bat, ezagutu ditzakeena letrak modu optikoan. Behin testu bat eskaneatuta, OCR programak irudiak egiten ditu bitmap formatuan, eta bihurtzen ditu modu batera, non trata daitekeen edozein testu prozesadoretan.

 

off ahotsa. (Ik-entz.) Ahots bat da, agertokian ez dagoen batena, narratzailearena adibidez, edo baten baten pentsamendua.

 

off line. (Internet) On line sarean bada, off line da saretik kanpo egotea. Zenbait erabiltzailek nahiago dute mezuak off line idatzi, eta gero konektatu mezuok bidaltzeko posta elektroniko bidez.

 

off the record. (Kom.) Modu ez-ofizialean.

 

Office. (Inform.) Microstoft enpresaren software pakete bat, zeinak eskaintzen baititu testu prozesadore bat, kalkulu orri bat eta datu base bat. Windows sistema eragilearekin batera, horixe da Microsoften diru iturririk handiena, Office oso zabalduta baitago munduko enpresa askotan.

 

oinarrizko kolore. (color primario) (ik-entz.) Lehen mailako kolore ere esaten zaie. Magenta, zian eta horia dira.

 

olatu. (ola, wave/sweep, vague) (Ik-entz.) Inkesta bidezko kanpo-lana egiten duten ikerketa batzuek lagina bizpahiru zati handitan banatu eta urtean zehar zabaltzen dute, inkestaldi polietapikoa deiturikoa erabiliz. Zatikako inkestaldi bakoitzaren ostean, dagokion datu-emaitzari olatua deitzen zaio. EGMk hiru olatu plazaratzen ditu urtean zehar eta CIESek bi.

 

OLPC. (One Laptop Per Child) (Inform.) Egitasmo bat da, Ordenagailu eramangarri bat haur bakoitzeko, Nicholas Negroponte zientzialariak sortua MIT institutuan, eta helburua du ordenagailu eramangarri merkeak egitea bai herrialde garatuetan eta bai garatze bidean direneetan, eta munduko edozein haurren eskura jartzea. Ordenagailu horiek Linux sistema eragilea darabilte, eta energia oso gutxirekin dabiltza.

 

on line. (Internet) Ikus sarean.

 

on line hizkera. (Internet) Diskurtso-genero, hizkuntza-baliabide eta kortesiazko eta erretorika-forma bereziak, sarean erabiltzen direnak.

 

on line hiztegi. (Internet) Sareko hiztegiak dira, eta formatu digitalean daude.

 

ontza. (pulgada, inch) (Tipogr.) Neurri mota bat da, sei dozena puntuz osatua.

 

oparizko ekonomia. (gift economy) (Internet) Adierazten du ekonomia mota bat, Interneten zabaltzen ari dena, non jende askok ez baitu dirurik kobratzen egindako lanagatik. YouTubek, adibidez, xemeikorik ere ez die ordaintzen beren bideoak webgune horretan eskegitzen dituztenei. Horien produkzio kostuak erabiltzaileen bizkar doaz; eurak dira zuzendariak, ekoizleak, idazleak eta aktoreak. Bideo horiek igotzen dituztenean YouTubera, oparitu egiten diete beren lana webguneko jabeei.

 

Open Directory Project. (Internet) Ezaguna da Dmoz.org izenez, edukien direktorio eleaniztun eta ireki bat, Time Warnerena, baina boluntarioek eraikia eta elikatua. Aurki.com bilatzailea proiektu horren euskal ispilua izan zen.

 

OpenOffice. (Inform.) Bulegotika-suit bat da, kode irekian egina. Garatzaile eta erabiltzaile komunitate handia du atzean, zuzenketak eta hobekuntzak egiten. Hainbat modulu ditu: testu prozesadorea (Writer), kalkulu-orria (Calc), aurkezpen programa (Impress), datu basea (Base), marrazteko programa (Draw) eta tresna bat formula matematikoak sortzeko (Math).

 

Open Source Mugimendu. (Inform.) Eragin handiko mugimendu bat, proposatzen duena softwarearen programazio kodea irekia izan beharko litzatekeela, era horretan erabiltzaileek hobetu egingo bailituzkete programak, denen mesederako. Inon baino gehiago Linux sistema eragilean gauzatu da filosofia hori.

 

Open Street Map. (Internet) Lankidetza proiektua da munduko mapa doako eta editagarri bat egiteko. Mapak egiteko erabiltzen da informazio geografikoa, GPS ibiltariek harrapatutakoa, eta baita espaziotik hartutako argazkiak eta beste informazio iturri libreak. Hortik ateratako mapak eta datu bektorialetatik ateratako irudiak banatzen dira Creative Commons Attribution-ShareAlike 2.0 lizentziapean.

 

Opentrad. (Internet) Itzultzaile automatiko bat da, 2006an aurkeztu zen Bartzelonan, eta beronen bidez, testuak itzul daitezke hizkuntza hauen artean: gaztelania, katalana, galiziera eta euskara.

 

ordainpeko programa (pago por visión/pago por programa, pay per view, paiment à la séance) (Ik-entz.) Diru truk ikus-entzun daitezkeen programak; normalean zuzeneko ekitaldiak (kirolak, lehiaketak, gertera bereziak...) edota filmak izaten dira eskaintzen diren programa-generoak.

 

ordainpeko telebistagintza (televisión de pago, pay television, télévision à péage) (Ik-entz.) Telebista jaso ahal izateko ordaintzea beharrezkoa duten kate zein ikusentzunezko zerbitzuen izen generikoa. Ordainpekoen artean daude, besteak beste, zuntz zein satelite bidezkoak, baina, baita ere, Pay per View, Near Video On Demand eta Video On Demand delako produktu zehatzagoak.

 

ordenagailu. (ordenador, ordinateur, computer) (Inform.) Makina bat da, datuak manipulatzen dituena, agindu zerrenda baten arabera. Tamaina gorabehera, ordenagailuek hiru urratsetan egiten dute lan: (1) informazioa jaso, (2) jasotako informazioa prozesatu, aurrez erabakitako arauen arabera (programak), eta (3) emaitza bat eskaini. Gaur egungo ordenagailuak oinarrituta daude zirkuitu integratuetan, eta dira garai batekoak baino askoz ere ahaltsuagoak eta bizkorragoak.

 

ordenagailu eramangarri. (ordenador portátil, ordinateur portable, laptop) (Inform.) Ordenagailu pertsonal eramangarri bat da, eta, neurriz, norberaren altzoan jartzeko modukoa. Ordenagailu eramangari batek ditu mahai gaineko batek dituen osagai gehienak: pantaila, teklatua, erakuslea, eta bateria bat.

 

ordu-multzo (franja/banda/bloque horario, daypart, tranche horaire) (Ik-entz.) Programazio-eskaintzaren eta kontsumoaren arabera eguna antolatzeko definitzen diren zatiak; Estatu espainiarrean, TNSek: goiza (02:30-14:00), bazkalostea (14:00-1700), arratsaldea (17:00-20:30), gaua (prime-time: 20:30-24:00) eta ordu txikiak (late night: 24:00-26:30).

 

ordu-tarte (espacio horario, slot) (Ik-entz.) Telebista- ala irrati-programa batek pro-gramazio-taulan betetzen duen zatia.

 

Orkut. (Internet) Googlen zerbitzu bat da sare sozialak sortzeko. Bertan erabiltzaileak azal dezake berari buruzko informazio bai pertsonala eta baita profesionala ere, harremanak lan ditzake bere lagunekin, eta parte har dezake bere intereseko komunitateetan. 2006a ezkero, edozeinek eman dezake izena bertan, gonbitaren beharrik gabe.

 

orotariko irratigintza (talk radio/talk&news radio, radio généraliste) (Ik-entz.) Genero eta eduki aldetik eskaintza zabala duen irrati-eredu honek populazioaren zatirik ahalik eta handienetara heltzea du xede. Irratigintza konbentzionala ere deituriko honek bere baitan azpieredu batzuk ditu: mosaikoa, multzokakoa eta kontinuitatezkoa.

 

orotariko kanal (radio generalista/canal generalista/convencional, generalist channel, chaîne généraliste) Konbentzionala ere deitu izandako kanal-mota honek genero desberdinetako programak kokatzen ditu bere emisio-orduetan.

 

orri. (hoja, feuille, sheet) (Dok.) Plegua eratzeko papera tolestu ondoren ateratzen diren zati berdinetako bakoitza, zenbakidunak nahiz zenbakirik gabeak

 

orri solte. (hoja suelta, feuille mobile) (Dok.) Bost orri baino gutxiago duen edozein inprimaki.

 

orrialde. (página, page, page) (Dok.) Orri baten alderdietako bakoitza, baldin eta biak zenbakidunak badira edota, zenbakirik ez dutelarik, bi aldeetatik inprimatuta badaude.

 

 

orrialdekatze. (Dok.)  a)  (paginar, paginer, paginate) Liburuen orriei zenbakiak jartzea. b) (paginación, pagination, pagination) Liburuen orri zenbakidunen seriea.

 

OX ordenagailu eramangarri. (Inform.) Ordenagailu txiki, merke eta praktikoa da, MIT erakundeak propio diseinatua herrialde pobreetako eskola umeentzat, OLPC proiektuaren bidez.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.