| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

M

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years ago

 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Mac OS. (Inform.) Sistema eragile bat da, eta Apple enpresak darabil bere ordenagailu, musika jogailu eta telefonoetan. Mac OS X 1999an plazaratu zen, Unix sisteman oinarritua, eta askoz ere malguagoa da.

 

magazine. (Kom.) 1. Aldizkari irudiduna, askotariko gaiak lantzen dituena. 2. (Ik-entz.) Telesaioa, irratsaioa, askotariko gaiak lantzen dituena.

magneto optikoa (floptical) (Inform.)

 

mahaigain. (escritorio, bureau, desktop) (Inform.) Pantailan ikusten den eremua, ordenagailua piztutakoan. Ikonoak ditu, non erabiltzaileak egin baitezake klik, programak sartu edo artxiboak irekitzeko. Behe aldean barra bat izaten du, eta hor agertzen dira sarri erabilitako programak edo irekita daudenak.

 

mailing. (Internet) Posta bidez propaganda edo bestelako mezuak bidaltzea.

 

maiuskula. (Tipogr.) Letra larria.

 

maiuskula txiki. (Tipogr.) Ikus Letra larri motz

 

maiztasun. (Kom.) Soinuari dagokionez, denbora-unitateko ziklo-kopurua da maiztasuna. Uhinak segundo bakoitzeko egiten dituen ziklo osoen kopuruak definitzen du maiztasuna. Hertziotan (Hz.) neurtzen da.

 

majors. (Ik-entz.) AEBko, eta neurri handian Hollywood-eko, fikzio-ekoiztetxe eta banatzaile erraldoiak. Alegia: MGM/UA, 20th Century Fox, Sony Pictures, Xarner Bros, Paramount Pictures, Universal eta Disney.

 

making of. (Ik-entz.) Muntatze labur bat da, eta egiten da ikus ditzagun film baten barneko kontuak. Bertan, filmaketan parte hartzeko pribilegioa dugu, taldeko kide bat gehiago bagina legez. Horrekin batera, bertan agertzen dira aktoreak, zuzendaria eta gidoilaria, eta kontatzen digute beren iritziak eta anekdotak, filmatu bitartean bizi izandakoak.

 

malware. (Internet) Ikus programa gaizto.

 

mantxa. (Dis.) Behin orriari marjinak kenduta inprimatzeko moduan geratzen den espazioa. 

 

marka. (Dis.) Marka identifikatzaile baten alde idatzia da, letratipo bat edo gehiagorekin. Adibidez, Coca-Cola. Ikus ikurra. 2. (Kom. korp.) Enpresa baten marka, identifikatzen duena erakundea.

 

marketin biral. (marketing viral, marketing viral, viral marketing) (Internet) Sare sozialak erabiliz, giza taldeen eta norbanakoaren indarraz baliatzen den publizitate mota da. Interneten bidez, produktu, ekimen edo ikuskizun bat sustatzea helburu duen mezua ahalik eta gehien zabaltzea da xedea. Azkar hazi den teknika da eta ahoz ahoko teknika du oinarrian.

 

marra. (Tipogr.) Erabiltzen da akotazioak egiteko. Marratxoa baino luzeagoa da (—).

 

marra ikusezin. (Dis.) Elementu grafikoen kokapenak iradokitzen duten ibilbidea.

 

marratxo. (Tipogr.) Hitzak-eta lotzeko erabiltzen da, esaldi honetan bertan bezala.

 

mashup. (Internet) Web aplikazio hibrido bat da, uztartzen dituena hainbat web aplikazio, zerbitzu erabat berria sortzeko. Adibide bat: ChicagoCrime, zeinak uztartzen baititu Google Maps eta Chicagoko polizia departamenduaren hilketen webgunea, halako moldez non eskaintzen baitu mapa bat non agertzen baitira Chicagon gertatutako hilketak.

 

MediaWiki. (Internet) Horrela deritzo Wikipediak berak eta Wikimedia Fundazioak bere proiektu guztietan darabilten softwareari. Behin frogatuta bere sendotasuna, hainbat enpresa ere hasi dira berau erabiltzen barne ezagutza kudeatzeko, Novell esate baterako.

 

Megapixel. (Ik.-entz.) Adierazten du irudi baten bereizmena milioi bat pixelekoa dela. Zenbat eta pixel gehiago izan irudi batek, bereizmen handiagoa izango du, eta kalitate hobea. Batez ere erabiltzen da argazki kamera digitaletan.

 

Menéame. (Internet) Digg bezala, Menéame da webgune bat, gaztelaniaz sortua eta oinarritua  komunitatearen partehartzean. 2005ean sortu zen eta bertan albisteak argitaratzen dira izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak. Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez, boto bidez goratu ditzakete albisteak webguneko azalera.

 

merkataritza elektroniko. (comercio electrónico, coomerce électronique, electronic commerce) (Internet)  Produktu edo zerbitzuen salerosketa da, bitarteko elektronikoak erabilita egiten denean, hala nola Interneten edo ordenagailuen arteko sareetan.

 

Messenger. (Internet) Bat-bateko mezularitzako aplikazioa da, Microsoft enpresak sortu zuen, eta Windows eta Mac sistema eragileetan dabil. Azken bertsioari Windows Live Messenger deritzo, eta honek aukera ematen du VoIP telefono deiak egiteko. Nerabeen artean izugarri erabiltzen da Messenger.

 

metabilatzaile. (metabuscador) (Internet) Kontsultak bilatzaile anitzetan ahalbidetzen dituzten zerbitzuak. Emaitzetan bilatzaile desberdinetako informazioa kaleratzen da batera.

 

metadatu. (metadato, metadata) (Dok.) Datu multzoak deskribatzeko sortutako terminoa. Datuak berreskuratzeko eta bilatzeko baligarriak diren ezaugarri, testuinguru eta kalitatearen inguruko informazio deskribatzailea. Ikus, etiketa.

 

metaetiketa. (metaetiqueta, metatag) (Internet) Webgune bat deskribatzeko erabiltzen diren hitz-gakoak edo etiketak. Ikus, etiketa.

 

metatestu. (Ik-entz.) Iruzkin edo testu bat (zentzu zabalean), zeinak hitz egiten baitu beste testu baten gainean.

 

mezenasgo. (Kom. korp) 1. Diru babesa eskaintzea artistei zein zientzialariei, beren lana egin dezaten, berehalako diru ordainik eskatu barik. 2. Enpresa edo erakunde batek eskaintzen duen (diru) laguntza gizartearen garapenerako edo ingurumena gordetzeko. Babesletzak ospea ematen die egiten duten erakundeei, eta kasu askotan bihurtu da ekintza bat gehiago harreman publikoen barruan. Jatorriz, mezenas bat zen pertsona bat aberats eta eskuzabala, laguntzen ziena artistei eta idazleei.

 

mezu. (Kom.) Komunikaldiko edukia, igorleak hartzaileari esaten diona.

 

mezu elektroniko. (mensaje electrónico, courrier électronique, e-mail) (Internet) Mezu bat da, posta elektronikoaren erabiltzaileak bidaltzen diona hartzaile bati edo gehiagori.

 

MHP. (Multimedia Home Platform) (Ik-entz.) Europar Batasunak garatu duen telebista deskodifikatzaile konpatible sistema estandarra; DVB industria-foroak bultzatua.

 

Microsoft Office. (Inform.) Bulegotika-suit bat da, Microsoft enpresak sortua Windows eta Mac OS sistema eragileetan erabiltzeko. Berau da bulegotika-suitik erabiliena munduan. Hainbat aplikazio eskaintzen ditu: testu prozesadorea (Word), kalkulu orria (Excel), informazio kudeatzaile eta posta elektronikoa (Outlook/Entourage), aurkezpen programa (PowerPoint), datu basea (Acces) eta beste hainbat, Windows sistemarako bakarrik.

 

mikroblog. (Internet) Blog bat da, onartzen dituena 140 karakterreko mezuak. Twitter da mikroblog adibiderik erabiliena, eta aukera ematen du blog mezuak idazteko, sakelako telefonoa erabilita.

 

milkrofilm. (microfilme, microfilm, microfilm) (Dok.) Film-zerrenda, oro har testu inprimatu nahiz eskuz idatzitako baten mikroirudiak dituena, sekuentzia linealean antolatuta.

 

mikrofono. (Ik-entz.) Seinal akustikoa energia elektriko bihurtzen duen transduktorea da.

 

mikrofono elektrostatiko. (Ik-entz.) Energia transduzitzeko voltaje-aldaketak -eta ez magnetikoak- erabiltzen dituen mikrofono-mota.

 

mikroforma. (microforma, microforme, microform) (Dok.) Mikroirudiak dituen edozein euskarri garden nahiz opaku adierazteko termino orokorra.

 

mikroformatu. (Dok.) Ik. mikroforma.

 

mikroopaku. (Dok.) Paperezko, kartoi mehezko edo gardena ez den zeinahi material, testu inprimatu nahiz eskuz idatzitako baten mikroirudiak dituena; irudiok neurri berekoak dira

 

mikrosaio. (micro programa/micro espacio; programme court) (Ik-entz.) Programa oso laburra (edo beste baten barruko tarte txiki bat), gehienetan informazioarekin, eguraldiarekin, karteldegiarekin zerikusia daukaten edukiak eskaintzen duena. Sarritan publizitatea sartzeko modu bat izaten da.

 

minidisko (minidisc) (Ik-entz.) Grabaketa- eta edizio-sistema digitala, Sony enpresak sorturikoa.

 

Miro. (Internet) Miro Interneteko aplikazio bat da, software librearekin egina, eta telebista eskaintzen du, RSS bidez. Hasieran Democracy Player zuen izena, eta Participatory Culture Fundazioak egiten du.

 

miszelanea. (miscelánea, miscelanious, miscellanées) (Ik-entz.) Fikzioa, Informazioa, Kirola edota Lehiaketak bezalako genero-sailkapen errazetik kanpo gelditzen zen programa-multzoa izendatzeko etiketa. TNSk magazinak, umorea, prentsa arrosa, zirkua eta abar bertan sailkatzen ditu. Gainontzeko generoetan kokatu ezinean dabiltzan programa/formatu berriak kokatzeko balio izaten du Miszelaneak.

 

MIT. (Inform.) Massachusetts-eko Teknologia Institutua. AEBetako hezkuntza erakunderik garrantzitsuenetako bat da, batik bat zientzian, ingeniaritzan eta ekonomian. Cambridgen dago, Massachusetts-en, eta hainbat Nobel saridun ditu bere irakasle eta ikasle ohien artean. MIT jotzen da munduko unibertsitate onenetakoa zientzian eta ingeniaritzan.

 

MIT OpenCourseWare. (Internet) Horrela deritzo Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak sortutako ekimenari, zeinaren bidez MIT jartzen ari baita bere irakaskuntzako material guztiak sarean, libre eta edonoren esku. Ekimen horri esker, beste erakunde batzuk ere hasi dira bere ikastaroetako materiala sarean jartzen, mundu guztiaren esku.

 

moblog. (Internet) Blog berezia da, zeren bertako mezuak bidali izan dira eskuko telefono batetik. Hortik izena ere: “mobile” eta “blog”.

 

mod. (modificación, modification) (Bid. jok.) Erabiltzaileak bideo edo ordenagailu joko batean egiten dituen aldaketak honen ingurua, pertsonaiak edo arauak moldatzeko. Zenbait kasutan, aldatzaileek joko erabat berria sor dezakete (total mod). Enpresak jokoan bertan eskaintzen ditu beharrezko erremintak aldaketak egiteko, edo bestela sarean jartzen ditu.

 

modem. (Inform.) Seinale elektrikoak (analogikoak edo digitalak) itzultzeko erabiltzen den unitate periferiko da eta ordenagailu barruan edo kanpoan egon daiteke. Ordenagailuen eta beste ekipo mota batzuen arteko komunikazioa errazteko erabiltzen dira. 

 

modulu. (Dis.) Orriaren mantxa neurri berdineko tamainan banatzen duen espazio unitatea. Adibidez, egunkariek, 5 modulu izaten dituzte zabaleran, garaieran, aldiz, 10; guztira, 50 modulu orriko. Modulu kopurua iragarkien tamaina adierazteko erabiltzen da.

 

modulazio. 1. (Ik-entz.) Soinu-informazioa uhin elektromagnetikoetan jarri eta transmititu. Modulazio-prozesuan informazioa uhin eramalean inprimatzen da, eta horren anplitudea, maiztasuna edota fasea aldatzen da.2. (Tipogr.) Letratipoaren forman, alde mehearen eta lodiaren arteko gorabehera. Letratipo kamutsek, apenas duten modulaziorik, letra zorrotzek, aldiz, oso modulazio handia izan dezkete.

 

monofonia. (Ik-entz.). Dimentsio bakarreko entzumen-esparrua, hau da, soinuen distantzia edo sakontasuna soilik bereiz daiteke: urrun edo hurbil dagoela, alegia.

 

monografia. (monografía, monographie, monograph) (Dok.) a) Zientzia-atal edo gai jakin baten inguruko azterlan berezia. b) Seriatua ez den argitalpena, alegia, liburuki bakarrean edota liburuki-kopuru mugatu batean testu oso bat edota ilustrazioak dituena.

 

mosaiko. (mosaico, mosaic, mosaïque) (Ik-entz.) Irratigintzaren lehen urteetako pro-gramazio-eredu honek irratsaioak bata bestearen segidan jartzen ditu, programen arteko loturari edota batasunari erreparatu gabe. Luzeran, edukian eta tratamenduan oso desberdinak diren irratsaioez osaturiko programazio-eredu hau orotariko irratigintzaren barruan kokatzen da.

 

Mozilla. (Internet) Mozilla Fundazioa erakunde bat da, irabaz asmorik bakoa, eta software librea egiten du. Bere helburua da aukera eta berrikuntza bizirik eustea Interneten. Edozeinek lagun dezake Mozilla proiektuan, dela kodea ekarrita, dela produktuak probatzen. Bere produkturik ezagunenak dira Firefox nabigatzailea, Thunderbird posta programa eta Camino nabigatzailea, besteak beste.

 

MP3. 1. (Internet) Formatu digitala, musika gordetzeko. 2. (Internet) Euskarri digitala, musika entzuteko.

 

multidifusio. (multidifusión, multidifusion/rerun,multidiffusion) (Ik-entz.) Telebistazein irrati-programa bera ordu ala egun gutxiko epean birremititzea. Errepikapena, orokorrean, emisio-ordu desberdinean ematen da, kanal zein irrati-emisoraren beste audientzia-zatietara heldu nahian.

 

multimedia. (Kom.) Komunikazio mota bat da, eta uztartzen ditu testua, grafikoak, animazioa, audioa eta bideoa.

 

multimodal. (Internet) Sareagatik esaten da, bertan audioa eta bideoa aurkitu eta hitz egin daitekeelako.

 

multiplex. (canal múltiple, multiplex) (Ik-entz.) Lau eta sei telebista digitalen seinalea sartzeko aukera eskaintzen duen irrati-maitztasuneko kanala. Lehen, telebista analogiko bakarra zegoen frekuentzian; gaur egun, mux edo kanal multiplea deiturikoek, konpresio-tekniken bidez, laukoiztu egiten dute telebista-kanalen kopurua, eta bestelako zerbitzu digitalak (datuak, internet) sartzeko aukera ematen dute.

 

Multitasking Generation. (Internet) Natibo digitalak izanik, hainbat gauza batera egiten dituzten gazteak. (Esaterako, Interneten nabigatzen ari direla, musika entzun eta telefonoz hitz egin.) Ikus, Net Generation

 

multzokako irrati. (de bloques, block format ) (Ik-entz.) Orotariko progra-mazio-ereduen barruan kokatzen den Multzakako edo Kontainer izenekoa eduki bakarra, iraupen mugatua eta aurreko eta atzeko programekin zerikusirik ez duten programen kontrakoa da. Multzokako irratigintzan paradigmatikoa den magazinak esatari orokorraren eta irratsaioaren indentifikagarri bakarraren zuzendaritzapean osatzen den makrosaioaz identifika daiteke, non oso desberdinak izan daitezkeen edukiak bateratu eta nolabaiteko homogenotasun programatiboa lortzen duten. Esatari-izar horiek eta beren kontainerrak hiruzpalau orduko programazio-tartea bete dezakete goizez, bazkalostez ala gauez.

 

muntatze paralelo. (Ik-entz.)

 

musika-muntatzaile. (Ik-entz.) Irratsaioaren girotze musikalaz arduratzen den pertsona.

 

musika-programatzaile. (Ik-entz.) Irratsaioa osatzen duen musika aukeratzen duen pertsona.

 

MySpace. (Internet) Webgune hau sare sozial handia da, eta hor erabiltzaileek sortzen dituzte beren profilak. Baliabide asko ditu: lagun sareak, taldeak, blogak, argazkiak, bideoak eta musika. Baita barneko mezularitza sistema bat, zeinaren bidez erabiltzaileak harremanetan jar baitaitezke batzuk besteekin, eta barne bilatzaile bat. Tom Andersonek sortu zuen, baina gero News Corporation enpresak egin zuen bere. 300 langile ditu, eta 200.623.371 erabiltzaile (2007ko irailean). Egunean, berriz, 230.000 erabiltzaile irabazten ditu, batez beste. Alexaren arabera, MySpace da zazpigarren webgunerik bisitatueta munduan.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.