| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

L

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

laburmetraia. (Ik-entz.) Hitz desegokia. Ikus Film labur.

 

lagin. (muestra, sample, échantillon) (Ik-entz.) Unibertsoaren azpimultzoa eta hark dituen osagarri sozio-demografikoetan edo portaeretan proportzionatua. Ikerketa soziologikoan, eta bereziki audientzia-ikerketan, beharrezkoa da unibertso osoarentzako estimazioak errazago eta merkeago lortzeko orduan.

 

laster-marka. (favorito, bookmark) (Internet) Firefox nabigatzailean, modu bat da gordetzeko zure gustuko URL edo helbideak.

 

laster-marka sozial. (Internet) Era horretako zerbitzuek (del.icio.us eta Furl, besteak beste) aukera ematen dute sarean gordetzeko norberaren webgunerik gogokoenak, eta berauek jende askorekin partekatzeko. Oso egokiak izan daitezke beste pertsona batzuk aurkitzeko, norberaren gustuak partekatzen dituztenak.

 

late night show (Ik-entz.) EABn sorturiko programa-mota honetan magazinarekin, elkarrizketa-saioekin, eta informazioarekin zerikusia daukaten edukiak konbinatzen dira modu ikusgarrian. Late night delako ordu-multzoa, gaueko hamabiak eta ordubi t’erdiak bitartekoa da Estatu espainiarrean.

 

lehen plano. (Ik-entz.) Plano mota bat da, eta eskaintzen ditu irudien xehetasunak. Oso hurbilekoa denean, harrapatzen ditu xehetasun batzuk begi normalak ikusten ez dituena.

 

leiho. (Dis.) (Kazet.) Testu nagusi batetik nabarmentzen den esaldi beregaina da; adibidez, protagonistaren batek esandako hitzak edo albistearen datu garrantzizkoren bat. Leihoetan letratipo handiagoa edo kolore desberdinak erabi ohi dira.

 

leku marka. (marcador, espace réseré, placeholder) (Internet) Google Maps edo beste mapa zerbitzuetan agertzen den irudi gorria, adierazteko non dagoen eskatutako lekua.

 

lerroarte. (Tipogr.) Tarte bat da, dagoena lerropeko marra nagusi batetik bestera. Lerroartea oso garrantzitsua da, beronen araberakoak izaten baitira letra alturak: bai letra xehearen altura (x altura), bai letra larrien altura, eta baita lerroarteko hutsuneak ere.

 

lerroarteko hutsune. (Tipogr.) Bi lerroren artean dagoen hutsunea. Lerroarte jakin bakoitzari lerroarteko hutsune jakin bat dagokio: berezkoa.

 

lerrokatu. (Tipogr.) Lerroen saihetsak antolatzea, goitik behera datorren ezkutuko marra baten arabera. Lau eratara lerroka daiteke testu bat: ezkerrean, eskuinean, erdian edo ezker-eskuin.

 

lerropeko marra. (línea de base, baseline) (Tipogr.) Ezkutuko marra bat da, eta horren gainean antolatzen dira letrak eta espazioak, lerro baten barruan.

 

letra. (Kom.) Zeinu grafikoa, erabiltzen da idatziz irudikatzeko hizkuntza baten hotsak. Letrek alfabetoa osatzen dute, eta larriak eta xeheak izan daitezke.

 

letra beltz. (black letter) (Tipogr.) “Gotikoa” ere esaten zaio, edo “letra beltz alemana”, herrialde hartan eutsi egin baitiote letratipo horri, nahiz eta irakurtzeko zailagoa izan.

 

letra etzan. (inclinada, slanted) (Tipogr.) Horrela deritzo ordenagailuak etzanarazitako letra normalari.

 

letra hustu. (Tipogr.) Bakarrik erakusten du letraren soslaia, barruan ezer ez duela. Gutxi erabiltzen da.

 

letra italiko. (cursiva, italic) (Tipogr.) Eskuinera dago makurtuta, eta irudikatzen du eskuz idatzitako letra mota. Bereziki diseinatua da, eta ez du zerikusirik letra etzanaraziarekin.

 

letra kapitular. (initial cap) (Tipogr.) Letratzar bakarrari esaten zaio, atal baten hasieran erabiltzen dena. Dezente handiagoa da inguruko letrak baino.

 

letra larri. (capital) (Tipogr.) Esaldien eta izen berezien hasieran ipintzen da. Maiuskula ere esaten zaio.

 

letra larri motz. (versalita, small cap) (Tipogr.) Irudiz, letra larria da; baina letra xehearen alturakoa.

 

letra lodi. (negrita, bold) (Tipogr.) Marra lodiko letrari esaten zaio, eta erabiltzen da hitzak nabarmentzeko.

 

letra lodi samar. (demi bold) (Tipogr.) Lodia baino estuagoa.

 

letra mehe. (light) (Tipogr.) Marra mehekoari esaten zaio.

 

letra oso lodi. (extra bold) (Tipogr.) Lodia baino gizenagoa.

 

letra oso mehe. (Tipogr.) Mehea baino meheagoa. (extra light).

 

letra xehe. (Tipogr.) Tamaina txikiko letra. Minuskula.

 

letra zuzen. (roman) (Tipogr.) Letrakera normala.

 

letratarte. (Tipogr.) Letra bitartea. Letratipo bakoitzak era jakin batera antolatzen ditu letratarteak eta letren zabalerak. Courier letratipoak, esate baterako, espazio berdina ematen die letra guztiei, m izan ala i izan, idazmakinaren garaian bezala. Beste batzuek, berriz, Times kasu, letra bakoitzari antolatzen diote lekune bat, bere zabaleraren arabera. Hemen, i letrak halako hiru hartzen du m letrak. Lerroartea puntuka neurtzen da, eta letrak ere bai. Hamabi puntuko letra, esate baterako, da hamabi puntuko lerroarteari dagokion letra.

 

letratipo. (Tipogr.) Letra multzo bat, eta biltzen ditu ezaugarri tipografiko bereko letra guztiak.

 

letratipo kamuts. (sans serif) (Tipogr.) "Serif gabea" ere esaten zaio kategoria honi, letrak ez duelako ertzik, ez eta trantsiziorik loditik mehera. Letra mota honetan marra guztiek lodiera bera dute alde guztietan. Zenbait adibide: Helvetica, Arial eta Frutiger, besteak beste.

 

letratipo zorrotz. (serif) (Tipogr.) "Serifduna" ere esaten zaio kategoria honi, bertako letrak ertzak dituztelako bukaeran —serif horixe da, ertza—, eta beronen marrak lodi-mehe trantsizioak dituelako. Adibideak: Times, Garamond eta Baskerville, besteak beste.

 

library.  (programa-bilduma) (Ik-entz.) Telebista-kanal batek emisio-eskubide osoz dituen programen bilduma.

 

Librezale. (Inform.) Lantalde irekia da, eta helburua du euskara bultzatzea informatikaren esparruan. Software librea lehenesten du. Baita plataforma askotan dabiltzan programak ere. Horregatik, estandar eta formatu irekien alde egiten du. Librezale arduratzen da, besteak beste, Mozilla Firefox web nabigatzailearen eta WordPress blog plataformaren euskarazko bertsioez.

 

liburuxka. (folleto, brochure) (Dok.) Orrialde gutxiko inprimakia, betiere argitalpen seriatua ez dena. Oro har liburuxkatzat jotzen da honako hauek batera betetzen dituena: argitalpen bateratua izatea, liburu baten zati ez izatea, eta lau orrialde baino gehiago eta berrogeita hamar baino gutxiago izatea (743/1996 Dekretua, 3. artikulua)

 

ligatura. (ligature) (Tipogr.) Bi letra edo zeinu, batean. Sortzen dira konpontzeko espazio edo diseinu arazoak. Adibidez, “fi” eta “fl” bikoteen arazoak konpontzeko sortzen dira ligatura bereziak, eta hor letra biak modu dotorean uztatzen dira.

 

LinkedIn. (Internet) Webgune hau sare sozial gisa antolatuta dago, baina negozioetara bideratuta. 2003ko maiatzean plazaratu zen. 2007ko abenduan 3,2 milioi bisitari zituen hileko, %485 gehiago 2006ko abenduan baino. 2008ko urrian 30 milioi erabiltzaile zituen izena emanda, 150 industriatakoak.

 

Linux. (Internet) Sistema eragile bat da, Unix eratakoa, eta banatzen da GNU lizentziarekin. Software librearen adibiderik entzutetsuenetako bat da. Bere izena dator Linuxen muinetik, Linus Torvalds programatzaile norvegiarrak sortu zuena 1991ean. Oso erabilia da zerbitzarietan eta superkonputagailuetan, eta enpresa handi askok babeste dute, hala nola, Dell, Hewlett-Packard, IBM, Novell, Oracle, Red Hat eta Sun Microsystems. Linuxen hainbat bertsio sortu dira, premien arabera programatuak: Debian, OpenSuSE, “SuSE”, Mandriva, Fedora Core eta Red Hat, besteak beste.

 

logotipo. 1. (Dis.) Ikurra, marka eta kolorea osatutako multzo grafikoa. 2. (Kom. korp) Enpresa baten marka, identifikatzen duena erakundea.

 

lokalizazio. (Ik-entz.) Zenbait aukeraren artean hautatutako tokia, film bat edo argazki saio bat girotzeko.

 

lokalizazio. (localización, localisation, localization) (Inform.) Software edo webgunea beste hizkuntza batzuetara egokitzea. Softwarearen kasuan, ez da soilik itzulpen teknikoa egitea (eskuliburuak, laguntzak...), leiho eta pantailak, menu eta mezuak ere itzultzen dira.

 

lokomotora. (punta de lanza, lead-in; ) (Ik-entz.) Telebistako programazioan dauden ordu-multzo garrantzitsuenetan programa indartsuenak lekutzea jendea erakarriz eta hortik aurrera audientzia-fluxuaren gainontzeko teknikak erabiltzea.

 

Lost in Bilbao. (Internet) Bideo blog bat da, eta astero egiten da, euskaraz eta gaztelaniaz, jakinarazteko Bilbok zer kultura eskaintza duen asteburuetan. Bost laguneko talde batek egiten du: Ruben Sanchez, Libe Otegi, Cristina Fernandez, Garazi Rodriguez eta Aiora Kintana.

 

lotura. (hiperenlace, hyperlien, hyperlink) (Internet) Dokumentu elektroniko bateko elementu bat da, lotzen duena beste baliabide batekin, dela dokumentu bat, dela webgune bat. Esteka ere esaten zaio.

 

LTD. (Televisión Digital Terrestre, Télévision Numérique Terrestre, Digital Terrestrial Television) (Ik-entz.) Lurreko Telebista Digitalean edukiak transmititzen dira teknologia digital berriekin, horretarako ohiko antenak (aire bidezkoak), kable konexioak edo sateliteak erabilita.

 

lurking. (Internet) Teknologia berrien aurrean azaltzen den pasibotasuna. Interneteko erabiltzaileen partaidetza pasiboa. Informazioa jasotzen dute baina ez dute foroetan, blogetan, ... erantzuten, parte hartzen.

 

luzemetraia. (Ik-entz.) Hitz desegokia. Ikus Film luze. 1985ean Bernardo Atxagak horrela idatzi duen, adar soinuan, Akademia Sekretuaren Egutegian: “tanto tiempo para aprender a decir flim y ahora resulta que le llaman luzemetralla”.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.