| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

K

This version was saved 14 years, 11 months ago View current version     Page history
Saved by Gerardo Luzuriaga
on April 22, 2009 at 3:32:21 pm
 

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

360ª kontratu. (Ik.-entz.) Kontratu mota bat da, diskoetxeek artista hasi berriei ezartzen dietena, zeinaren bidez diskoetxeek komisioak kobratzen baitituzte, diskoen salmentarengatik ez ezik, baita artistaren gainerako jarduerengatik ere: kontzertuak, mertxandisin salmentak, publizitate kontratuak, abestien erabilera hots bandetan…

 

kable. (cable, câble) (Ik-entz.) Telebista, irratia zein bestelako telekomunikaziozerbitzuak garraiatzeko erabiltzen den euskarria. Bi motatako kableak daude: koaxiala eta zuntz optikoa.

 

kabletu (cableado/pasadocable, passed, erclé/raccordable/connecté) (Ik-entz.) Kable-instalazioa jarrita duten etxebizitzak. Sarbidea duten horietatik batzuk harpidetu egiten dira eta kable bidezko zerbitzuak jasotzen hasten dira. Sarbidedunen eta harpidedunen arteko erlazioak kablearen hedadura adierazten du.

 

kale. (Dis.) Bi zutabeen arteko hutsunea.

 

kalkulu orri. (hoja de cálculo, tableur, spreadsheet) (Inform.) Bulegotika programa bat da, eta aukera ematen du kalkulu konplexuak egiteko zenbakiak erabilita, hauek taulatan daudela, ilaratan eta zutabetan antolatuta. Kalkulu orrietan emaitzak grafikotan ere erakuts daitezke. Kalkulu orririk erabilienak izan dira Excel, Lotus 1-2-3 eta Calc, besteak beste.

 

kamera. (Ik-entz.) Tresna bat zinema edo telebista irudiak hartzeko. Baita argazkiak egiteko ere.

 

kamera subjektibo. (cámara subjetiva) (Ik-entz.) Teknika bat da historioak kontatzeko, eta beronen bidez kamerak erakusten du pertsonaiak ikusten duena.

 

kamerari. (cámara, cameraman) (Ik-entz.) Pertsona bat da, eta kamerarekin egiten du lan.

 

kamera anitz. (Ik-entz.)

 

kamera anitzeko errealizazio. (Ik-entz.)

 

kanal. (canal, channel, canal) (Ik-entz.) Kanala eta katea, hizkera arruntean sinonimo gisa erabiltzen diren arren, liburu honi dagokionez, esangura desberdina dute. Katea telebista-estazio gisa ulertuko dugu (France Télévision edo Euskal Telebista), eta kanala aireratzen duen programazio bakoitza (France 2 edo ETB1, ETB Sat...).

 

kanal tematiko. (canal temático, thematic channel, chaîne thématique) (Ik-entz.) Genero zehatz baten inguruan eratutako telebista-kanala; gehienak Fikzioa, Kirola eta Informazioa hartzen dute ardatz modura.

 

kanon. (canon/tasa, licence-fee; ; redevance) (Ik-entz.) Herrialde batzuetan, Estatu frantziarrean kasu, telebista-hargailua edukitzeagatik urtero ordaindu beharreko zerga.

 

kanpin-denda (tienda de campaña, tent poling; ) (Ik-entz.) Telebistako programa arrakatatsuek hasi aurretik eta amaitu eta gero ere audientzia erakartzeko duten ahalmenetik probetxua ateratzea, berriak edota hainbesteko audientzia ez duten saioen onerako.

 

kanpo-ekoizpen/kanpo-produkzio. (producción ajena, acquired production/acquisition, production extérieure) (Ik-entz.) Telebista-kanalak zein irrati-emisorak ekoiztetxe bati agindutakoa edota kanpoan erositako produkzioa.

 

kanpoko fokalizazio. (Ik-entz.)

 

karakter. (Tipogr.) Izan daiteke letra bat, puntu bat, zenbaki bat, takateko bat. Testu prozesadoreak agertu zirenetik, hainbat hedabidek karakterretan eskatzen dituzte artikuluak, berauek neurri jakin batera moldatu behar direnean.

 

kareta. (Ik-entz). Irratsaio bat aurkezteko edo agurtzeko erabiltzen den tarte laburra. Irratsaioaren sintoniari gehitu ohi zaio esaldi edo hitz bat kareta osatzeko. 1. Sarrera kareta: irratsaioaren hasieran. 2. Irteera-kareta: irratsaioa amaieran.

 

karrusel. (Ik-entz.) 1. Emisio automatizatua erabiliz, amaierarik gabeko publizitatea, kontinuitateko elementuak eta kanalaren identifikagarriak aireratzen ditu, behin eta berriro. Berezko programazioa baino elementu gutxiago baliatzen ditu, beti aurrez grabaturikoak, eta, hainbat kanaletan, emisioa 24 orduz zabaltzeko errekurtso erraz gisa erabiltzen da. 2. Irratian, irratsaio-mota bati deritzo. Karruselean, kirol-lehiaketa batzuen inguruko zuzeneko informazioa eskaintzeaz gain, kronika-egileek hainbat kirol-agertokitako gertaeren berri ematend ute txandaka, gurpil eran. Emaitzek, elkarrizketek eta publizitate-aipamenek osatzen dute irratsaioa. Espainiar Estatuan oso ezaguna da SER irrati-katearen "Carrusel Deportivo".

 

katalogo. (catálogo, catalogue) (Dok.) Liburutegietako dokumentuen erreferentzi bibliografikoak jasotzen dituzten dokumentuak.

 

kate. (cadena, chain/network, chaîne) (Ik-entz.) Katea eta kanala, kaleko hizkeran sinonimizatuta dauden arren, liburu honetan bereiziko ditugu. Katea telebistaestazio gisa ulertuko dugu (France Télévision edo Euskal Telebista), eta kanala aireratzen duen programazio bakoitza (France 2 edo ETB1, ETB Sat...). AEBko network-a katearen antolaketa-mota bat da. Irratiari dagokionez ere, emisora desberdinak biltzen dituen eraketa-mota da. Irrati-estazioak modu desberdinetan egon daitezke kateaturik, programazio bera emitituz, akzioak erosiz eta jabetza osoa edukiz, besteak beste.

 

kazeta. (Dok) a) Ikus, argitalpen seriatu. b) Ikus, egunkari.

 

kazetaritza digital. (Kazet.) Interneten egiten den kazetaritza, blog, webgune eta wikietan adibidez. Ikus ziberkazetaritza.

 

kerning. (Tipogr.) Letren arteko espazioa ajustatzea, letrartekoa kontsistentea ager dadin. Hori egin behar izaten da batez ere izenburuetan, "Ta" edo "Vo" letra multzoetan, adibidez, berez tarte handiegia dutelako letren artean.

 

killer format. (Ik-entz.) Arrakasta gaindiezina lortu duen programa/formatua. Konpetentzia erreakzio-tresnarik gabe uzten duena audientzia-kopuruan, itzal sozialean, gainontzeko programetako edukietan eta programazio-taularen eraketan eraginez.

 

Kindle. (Kom.) Aparailu bat da, 2007an Amazon liburu saltzaile birtualak sortua, liburu elektronikoak irakurtzeko. Paper elektronikoa erabiltzen du, Kindle (AZW) formatu jabeduna, eta erabil daiteke ordenagailu barik. Oraingoz AEBetan soilik eros daiteke.

 

klimax. (Ik-entz.) Sekuentzia baten goren unea, gailurra; film batean, interes handieneko unea, batez ere askaera aurretik sortzen da, tonu dramatiko edo ikusgarria duela.

 

klon. (Inform.) Software edo hardware mota bat, lan egiten duena berdin-berdin, marka ezagunekoenek bezala, baina askoz ere prezio merkeagoan.

 

know how. (Kom. korp.) Jakintza, esperientzia eta teknikak, pertsona edo erakunde batek urteen poderioz metatu dituena. Hitzez hitz, “egiten jakitea”.

 

kobertura. (cobertura, reach, couverture) (Ik-entz.) Denbora-tarte batean, populazioaren zenbatek telebista edo irratia gutxieneko minutu-kopuru batez ikus-entzun duen adierazten du.

 

kode. (Kom.) Zeinuen eta arauen bilduma bat, mezuak bidaltzeko erabiltzen duguna. Kode horrek igorlearen eta hartzailearen gogoan behar du. Glosategi honetan darabilgun kodea euskara da.

 

kode ireki. (código abierto, open source) (Inform.) Adierazten du software mota bat, modu irekian garatu eta banatzen dena. Lehen aldiz, 1998an erabili zen hitz hori, software librearen komunitateko zenbait jenderen ahotan, software askea terminoaren ordez.

 

kodifikatu, programa/emanaldi. (programa codificado, encrypted programme, programme cryptée) (Ik-entz.) Ikusia izateko deskodifikagailua beharrezkoa duen telebista-kanala edo emanaldia.

 

koherentzia. (Kom.) Testu propietate bat da, testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan ematekoa. Koherentzia semantikoa esanda ere ulertzen da, hau da, esanahiaren mailako segida eta logika.

 

kohesio. (Kom.) Testuko elementuek (hitzek, sintagmek, perpausek…) izan behar duten lotura sintaktiko egokia eta zuzena. Perpaus mailako eta testu mailako kohesioaz ere hitz egin daiteke.

 

kolofoi.  (colofón, colophon, colophon) (Dok.) Liburuen azkenean ageri den oharpena, inprimategia, inprimalekua eta inprimatze-data, edota horietako daturen bat azaltzen duena.

 

kolore bero. (ik-entz) Magenta koloretik horirainokoak dira. Oinarrian horia, laranja, arrosa eta gorria. Eguzki argiarekin eta suarekin lotzen dira.

 

kolore hotz.(ik-entz) Urdin-moretik berderainokoak dira. Oinarrian berdea, urdina eta morea. Urari eta ilargiaren argiari lotuta daude.

 

kolore neutro. (ik-entz) Zuria, grisa eta beltza dira. Kolore hauek errazak dira konbinatzeko.

 

kolore osagarri. (ik-entz) Zirkulu kromatikoan parean dauden kolore bikoteak dira. Elkarren artean kontraste handia dute. Adibidez, gorria eta berdea.

 

kolore osagarrien teoria. (ik-entz) Teoria horren arabera, kolore bat, esate baterako, gorria, askoz biziago bihurtzen da bere osagarriaren, berdearen, alboan jartzerakoan.

 

kolpe musikal. (Ik-entz) Oso musika-tarte laburra da (bi edo hiru akorde soilik, gehienetan), eta gorantz doan tonu-modulazioan oinarritzen da. Bolada antzekoa, ezberdintasun nagusia azpimarratzeko duen balioan datza, hau da, tarteak banatu ez ezik, azken esaldia azpimarratzen du kolpe musikalak.

 

koltxoi musikal edo hondoko musika. (Ik-entz) Lehenengo planoan dauden soinu-baliabideak -ahotsa gehienetan- lagunduz entzuten den musika dugu. Laguntzen edo bigarren plano batean kokatuta, baxuago entzuten da, hondo moduan. Irrati-diskurtsoaren erritmoa markatzeaz gain, giroa edo atmosfera sortzeko balio du.

 

konektatu. (Internet) Lotura egitea Internetekin, bertan hainbat betebehar egiteko: informazioa jaso, idatzi, salerosketak egin, bideoak ikusi, etab.

 

kontakizun. (narración) (Ik-entz.) Historia edo gertakizun baten azalpena. Zentzu estuan, kontakizuna diskurtso bat da, eta kontrajartzen zaio historiari (diegesia), zeina baita diskurtsoaren objektua. Horrela, film batean bereiztu beharrekoak dira kontakizunaren iraupena (bi ordu, batezbeste) eta iraupen diegetikoa (zenbait ordutatik hainbat urtetara).

 

kontakizun heterodiegetiko. (Ik-entz.) Kontakizun mota bat da, beste baten barruan doana, baina hor bigarren kontakizunak proposatzen du beste diegesi bat, kontatzen du historia bat, erabat bestelakoa.

 

kontakizun homodiegetiko. (Ik-entz.) Kontakizun mota bat da, beste baten barruan doana, zeinak aurkezten baitu lehenengoaren diegesi berbera (kontatutakoa da historia beraren zati bat).

 

kontrara. (a la contra/contraprogramación, counterprogramming, contreprogramation) (Ik-entz.) Telebistako konpetentziak lortzen ez duen audientzia helburutzat hartzen duen teknika. Eskaintza berria alternatiboa izan behar du gaiari, tratamenduari edota xede-talde gisa duenari dagokienez.

 

koska. (sangría, indent) (Tipogr.) Hutsune berezia da, eta joaten da lerrokadaren hasieran, letra larriaren aurrean. Puntu eta aparte bakoitzaren ondoren, hurrengo lerroan atera behar da koska, lerro hasieran. Berez, ez da hutsune ortografikoa, hutsune tipografikoa baizik.

 

koska frantses. (Tipogr.) Alderantzizkoa ere esaten zaio. Koska frantsesa ateratako lerrokadan, lehenengo lerroa izaten da beti luzeena. Zenbait kasutan, oso erabilgarria izan daiteke.

 

kreditu. (títulos de crédito, credits) (Ik-entz.) Idazkunak dira, agertzen dira film baten hasieran eta amaieran, adierazten dituzte bertan lan egin duten aktoreen eta beste profesionalen izen-deiturak, eta ematen dute informazio osagarria filmaren gainean.

 

kuatrikromia. (Dis.) Inprentan koloreak erreproduzitzeko erabiltzen den sistema. Sintesi sustraktiboa da. Tinta ziana, magenta, horia eta beltza erabiltzen dira kolore gama zabala lortzeko. Ikus, CMYK.

 

kuota. (cuota, share, part de marché/part d’audience/part de volume d’écoute) (Ik-entz.) Irratia edo telebista kontsumitu dutenen artean kanal/programa bakoitza ikus-entzun dutenen zenbatekoa, ehunekotan.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.