| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

J

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 5 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

jaitsi. (descargar, télécharger, download) (Internet) Fitxategiak ekartzea zerbitzari batetik edo beste ordenagailu batetik norberaren ordenagailura, sarea erabilita.

 

jarraibide. (instrucción, instruction, instruction) (Internet) Mezu bat da, pantailan agertzen dena, eta adierazten du zer egin behar den helburu bat lortzeko.

 

jarraikitasunezko programazio. (Ik-entz.) Orotariko irratigintzaren programazioari dagokion azpieredu honek, askotan, gaurkotasun handiko gai bat ala gertakari bat hartzen du ardatz modura, eta bere jarduna horren inguruan artikulatzen. Gertakari hori garatzeko, irrati-genero desberdinak jorratzen ditu, hala nola, elkarrizketak, entzuleen deiak, erreportajeak, albistegiak, etab.

 

jarraitutasun. (Ik-entz.)

 

jarraitutasuneko errealizazioa (Ik-entz.)

 

jario. (Internet) Feed ere deitzen zaio. XML artxibo bat da, izenburuak eta azalpenak ditu, eta erabiltzaileak jaso dezake bere batzailean, baldin eta aurretik harpidetu bada jario horretara. CodeSyntax enpresak Jarioa izena eman zion Aurki.com batzailearen proiektuari.

 

Java. (Inform.) Programazio hizkuntza bat, oso malgua, Sun Microsystems enpresak garatu zuena. Bere ezaugarriengatik, oso egokia da garatzeko aplikazioak Interneterako. Aukera ematen du, gainera, programak txertatzeko web orri batean, applet aplikazio txikiak landuta.

 

Javascript. (Internet) Programazio hizkuntza sinple bat da, Netscape enpresak sortua interaktibiate handiagoa lortzeko web orrietan. Java hizkuntzaren zenbait ezaugarri partekatzen ditu, baina independentea da.

 

jirafa/boom. (Ik-entz.) Euskarri teleskopiko bat da, eta erabiltzen da mikroari eusteko aktoreen gainean, hauek mugitu ahala, beren elkarrizketak grabatzeko. Nahiko goi kokatzen da aktoreen gainean, halako eran non kamerak ez duen filmatzen.

 

joko areto. (salón recreativo, salle d´arcade, arcade) (Bid. jok.) Areto bat da, bereziki prestatua denborapasarako, eta bertan egoten dira hainbat motatako joko makinak, zeinetan joka baitaiteke diruaren truk: bideo jokoak, mahai-futbola, billarra, azkonak, etab.

 

joko makina. (arcade, jeu d´arcade, arcade game) (Bid. jok.) Makina handi batzuk dira, egoten dira taberna, saltoki, jatetxe, bolatoki eta jolastokietan, eta erabiltzen dira bideo jokoetan aritzeko, txanponak erabilita.

 

josia (encadenamiento seamlessness; ) (Ik-entz.) Aurreko eta atzeko telebista-progra-men artean tarterik ez sortzea eta, beraz, jendeari kanalez aldatzeko aukerarik ez ematea lantzen duen teknika. Fluxua bere horretan garraiatzeko asmoa duen errekurtso honek publizitate-forma ez hain konbentzionalak behar izaten ditu bere inguruan.

 

joystick. (Inform.) Kontrol palanka bat, erabiltzen dena erabiltzailearen nahiak bideratzeko jolas aretoko jokoetan, bideo jokoetan eta diseinatzeko hainbat programatan. Jeneralean hainbat botoi ditu, tiro egiteko edo baloiari jotzeko. Bideo joko gehienek izaten dituzte kontrol palankak.

 

JPEG. (Joint Photographic Experts Group) (Inform.) Trinkotze teknika bat da kolorezko argazkientzat, eta txikitzen ditu irudien tamaina %5era. Hori dela-eta, kalitate apur bat galtzen da bidean.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.