| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions! Dokkio, a new product from the PBworks team, integrates and organizes your Drive, Dropbox, Box, Slack and Gmail files. Sign up for free.

View
 

I

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

 

IBM. (International Business Machines) (Inform.) Urteetan, ordenagailu egilerik handiena. 50. hamarraldian mainfraim ordenagailuak saltzen zituen. 1981ean ordenagailu pertsonalen merkatuan sartu zen, baina ordenagailu klonikoen lehiak higatu egin zuen bere merkatua. 2005ean, Lenovo enpresa txinatarrari saldu zion ordenagailuen negozioa. Hala ere, 2007an, munduko software egilerik handiena zen.

 

ICANN. (Internet) Internet Corporation for Assigned Names and Numbers izenari dagokion akronimoa. IP helbideak esleitzeaz, domeinu-sistema kudeatzeaz eta inguruko beste arazo batzuez arduratzen den irabazasmorik gabeko erakundea da, esaterako, domeinu barrien eskaerak jasotzen ditu. 1998an sortu zen AEBetan eta hemeretzi kidek osatutako zuzendaritza du.

 

ifrentzu. (verso, verso, verso page) (Dok.)  Liburu, liburuxka edo koaderno batean, zabalik dagoela irakurlearen ezkerraldean geratzen den orria. Orrialdeak zenbakituta daudenean, orrialde bikoitiak. 

 

iGoogle. (Internet) Hasierako orri bat da, Googlek sortua, eta erabiltzaileak bere nahitara antola dezakeena, Googlen aplikazioak kontuan hartuta. Antzekoak dira Netvibes, Pageflakes, MyYahoo eta Windows Live Personalized Experience, bakoitza bere aplikazioak erabilita.

 

igorle. (Kom.) Komunikazio ekintza batean, mezua bidaltzen duena. Gizaki bat izan daiteke, talde bat, animalia bat edo tresna bat.

 

ikerkuntza kointzidental. (investigación coincidental, coincidental study, enquête coïncidentale) (Ik-entz.) irratia ala telebista ikus-entzuten den momentu berean eginiko ikerketaldia da. Telefono bidezko galdeketa eta audimetroa erabiltzen dituztenak dira arruntenak; izan ere, behaketa eta gela interaktiboa erabiltzen dutenak askoz ere garestiagoak eta zailagoak dira egiteko.

 

ikerketa monografiko, multimedia eta medien produktu-ikerketa. (estudios monográficos, multimedia y media-producto, media, multimedia eta media-product, monomédia, multi-média/plurimédia, media-produit) (Ik-entz.) Audientzia-ikerketa egiterakoan, hedabide bakarra (edo/eta bere baitako euskarri desberdinak), bat baino gehiago edo produktuen eta hedabideen arteko erlazioa helburu eta galdegai modura hartzea erabaki behar izaten da, horrela zedarriztatzen baita ikerketaren eremua.

 

ikerkuntza prediktibo. (investigación predictiva, predictive research) (Ik-entz.) Medio baten ikus-entzuleria nolakoa eta zenbatekoa izango den aldez aurretik jakin nahi duen metodologia da. Sarritan, inkestatuen erantzunetan oinarritzeaz gain, datu historikoetan eta bestelako aldagai kulturalak, ekonomikoak eta sozialak kontuan hartuko dituzten programa matematikoak erabiltzen dira.

 

ikono. (Inform.) Irudi txiki batzuk dira, aurkitzen dira irudi-erabiltzailearen interfazean, eta balio dute identifikatzeko komando bat, direktorio bat edo artxibo bat. Bertan klik eginez gero birritan, erabiltzaileak ireki egin dezake programa edo artxiboa, eta eramanez gero klik batekin, lekuz alda dezake.

 

IKT. (Kom.) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak dira, hala nola, irratia, mp3 musika entzungailua, arbela digitala, ordenagailua, sakelako telefonoa, agenda elektronikoa, etab.

 

ikur. (Dis.) Markaren irudikatze grafikoa. Adibidez, Nike. Ikus, anagrama.

 

ikus-entzuleria. (Ik-entz.) ikus Audientzia

 

ikus-jarraitasun. (Ik-entz.)

 

ikusgarrigatasun. (visibilidad) (Internet) Bilatzaileen emaitzetan webguneak duten agerpen tokia edo posizionamendua. Bilaketen lehen postuetan agertuz gero, ikusgarritasun handiagoa. Ikus, PageRank.

 

iMac. (Inform.) Macintosh ordenagailu bat, Apple enpresak 1998an plazaratu zuena. Ordura arteko mac ordenagailuak baino dezente merkeagoa, hasi berriei begira egin zen. Hala ere, atentzioa eman zuen bere itxura arrauzkaragatik eta ez zeramalako zirrikiturik disketeak sartzeko.

 

indexatu. (indexar) (Inform.) Edukiak ordenatzea indizeen bidez. Datu-baseen kasuan, erregistroak ordenatzea indizeen bidez. Interneten berriz, formatua kontuan izan gabe, orrialde bat gehitzea bilatzaile baten emaitzetara.

 

Infosys TV. (Ik-entz.) programa informatikoa TN Sofres -ek audimetriaren bidez lorturiko datuen kudeaketa egiteko. Médiamétrie-renak Téléreport izena du.

 

infotainment. (Ik-entz.) Information eta entertainment hitzen nahasketatik sorturiko kontzeptua, informazioaren tratamendu arinagoa, azalekoagoa eta entretenigarriak diren saioetatik hurbilago dagoena adierazten du.

 

infoxikazio: (Internet) Egoera bat informazio betekadak eraginda, eta hor kaltetua blokeaturik geratzen da, ez dakiela zelan kudeatu informazioa.

 

inkesta. (encuesta, interview, enquête) (Ik-entz.) Inkestatuaren eta inkestatzailearen arteko informazio-trukaketa da. Galdetegia luzatzeko sistemarik arruntenak dira: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa, postala eta on-linea.

 

inkunable. (incunable, incunable, incunabulum) (Dok.) Inprimategien hasierako garaietan (1440tik 1500eko abenduaren 31 bitartean) erabiltzen ziren karaktere mugigarriez inprimatutako lana, XV. mendean inprimatutakoei bakarrik ematen zaie izen hori.

 

inprimaki. (impreso, imprimé, printed) (Dok.) Prozesu mekanikoen bidez egindako liburua, liburuxka edo orri soltea.

 

 

 

inprimaleku. (lugar de impresión, lieu d’impression, place of printing) (Dok.) Liburua, liburuxka edo orri soltea inprimatu den herri edo hiria.

 

 

input. (Inform.) Datuak sartzea ordenagailu batean, aparailu baten bidez, esate baterako, teklatu bat, eskaner bat, arratoi bat edo modem bat.

 

interfaze. (interfaz, interface) (Inform.) Irudi, ikono eta leiho multzo bat da, eta erabiltzen da ordenagailuetan, errazteko erabiltzailea eta ordenagailuaren arteko harremana.

 

internauta. (internauta, internaute, web user) (Internet) Sare telematiko baten erabiltzailea da. Oro har, Internet sarearen erabiltzaileari esaten zaio.

 

Internet. (Internet) Ordenagailu arteko komunikazio-sare erraldoia, mundu guztikoa, eta esaten zaio "sareen sarea".

 

Internet Explorer. (Internet) Web nabigatzailea da, IE bezala ere ezaguna, Microsoft enpresak 1995ean sortu zuena Windows sistema eragilean txertatuta. 1999a ezkero berau izan da web nabigatzailerik erabiliena. 2002 eta 2003 urteen artean merkatuaren %95 iritsi zuen, baina Mozilla Firefox agertuz gero, galtzen joan da merkatua, %70 izateraino.

 

Internet ikusezin. (Internet invisible, deep web) (Internet) Bilatzaileek indexatzen ez duten informazio multzoa. Formulario bidez informazioa kaleratzen duten webguneak osatzen dute Interneteko alde ezkutua. Besteak beste, datu-baseak, liburutegietako katalogoak, artxiboak eta pasahitza behar duten webguneak. Ikus, query.

 

Intranet. (Inform.) Enpresa edo erakunde baten barruan erabiltzeko prestatzen den TCP/IP protokoloan oinarritutako sare informatiko pribatua.

 

intonazio. (Kom.) Tonu aldaketen kurba melodikoa, silaba baino handiago diren hizkuntza unitateei ahozko jardunean dagokiena.

 

IP helbidea. (dirección IP, IP address) (Internet) Ordenagailuaren nortasun txartela. Zenbaki bat da, eta lau zati ditu. Adibidez, 165.113.245.2 Internetara lotuta dauden ordenagailu guztiek dute IP helbide bat. Ez badute, seinale ez daudela konektatuta Internetera.

 

iragarki. (Anuncio, advertisement/advert, message publicitaire) (Ik-entz.) Edozein produkturen zein zerbitzuren kontsumoa areagotu nahian plazaratutako mezua. Ira-garki-mota arruntenak dira: spota, publierreportajea, babesletza eta gaininpresioa.

 

iragarkigintza. (publicidad, advertising, publicité) (Ik-entz.) Produktuen zein zerbitzuen kontsumoa areagotu nahiaren zeregina.

 

iragarle. (Annonceur/Advertiser; Anunciante; Annonceur) (Ik-entz.) Produktu edo zerbitzu baten publizitatea egiteko mezu bat edo kanpaina oso bat antolatu, egin edota hedabideen bidez zabaltzeko agindua ematen duen pertsona edota enpresa.

 

irakurgarritasun. (legibility) (Tipogr.) Letrakeraren bereizmen maila. Alegia, erraz ala zail egiten zaigun letrakerak bereiztea, adibidez, "n" eta "h".

 

irakurerraztasun. (readability) (Tipogr.) Bloke tipografikoari dagokio. Irakurtzerakoan, bloke tipografikoak erakusten duen erraztasun maila. Ezaugarri desberdinekin zerikusia du, hala nola Tipoaren beraren irakurgarritasuna, lerroartea, errokatze modua, lerroaren luzera, letratipoaren kolorea eta kontrastea eta atzealdearen kolorea.

 

irekian. (en abierto/gratuito, free-to-view/free-to-air, en clair/gratuit) (Ik-entz.) Ikus-entzuleari doan eskaintzen zaizkion irrati- edo telebista-kanalak zein bestelako zerbitzuak. Ordainpeko irratiaren edo telebistaren kontrakoa.

 

Irisgarritasun. (Internet) Webgune bateko bidea mundu guztiari erraztea da, baita pertsona ezinduei ere. Kontuan hartzekoa izaten da webgune bat diseinatzeko orduan, bertan nabigatzea erraz egin dakion mundu guztiari.

 

irispen-indize. (penetración, penetration, pénétration) (Ik-entz.) Kablea etxeko ateraino jarria dutenen (ikus sarbidedun) eta harpidetza-kontratua sinatu dutenen (ikus harpidedun) arteko erlazioa adierazten duen koefizientea da.

 

irudi korporatibo. (Kom. korp.) 1. Jendeak zer ideia duen erakunde baten gainean, haren produktu, jarduera eta jarrerei buruz. 2. Enpresa bateko material inprimatu guztien diseinu grafikoa. 3. Enpresa baten irudia.

 

irrati. (Kom.). Haririk Gabeko Telefonia izendatu zuten aurrekariek 1897an Guglielmo Marconi-k patentatu zuen komunikabidea.

 

irrati aske. (Kom.) Helburu komertzialik ez duen eta emititzeko baimen administratiboei uko egiten dien irrati-mota.

 

 irrati periferikoak. (Stations périphériques) (Ik-entz.) Estatu frantziarrean, irratigintzaren monopolioak iraun zuen bitartean, inguruko herrialdeetatik (Alemania, Monako eta Andorra) aritzen ziren irrati komertzialak. Besteak beste, Europe 1, RTL, RMC eta Sud Radio.

 

irrati-formula. (Ik-entz.) Formatu itxiko irratiek edukien egituraketa, erealizazioa eta aurkezpen-estiloa oso definitua dute. Askotan ordubeteko eredua (hot clock) erabiltzen dute, non edukiak eta iraupenak erabakitzen dituzten, eta, gero, eredu hori eguneko ordu guztietan errepikatzen dute. Oso ezagunak dira musikari edo informazioari emanak direnak.

 

irrati-gidoi. (Ik-entz.)Irratsaio baten idatzizko azalpena. Bertan, soinuak hitzen bidez adierazten dira, agertuko diren ordenean ez ezik, ondo bereizita zein den alde literarioa (esango dena) eta teknikoa (parte hartzen duten soinu-iturrien zehaztapena). 1. Irrati-bidearen ezaugarriak kontuan hartuta, irratsaio baten edukien eta kontakizunaren azalpen osoa (J. Muñoz eta C. Gil, 1988). 2. Hezurdura bat da, irratsaio bat osaten duten ideiaren, kontzeptuen eta adierazpen-sistemaren azalpen idatzia (M. Cebrian, 1994).

 

irrati pirata. (Kom.) Helburu komertziala izanda, baimen administratiborik gabe emititzen duen irrati-mota.

 

irratigintza espezializatu. (radio especializada, generic radio, radio thématique/spécifique) (Ik-entz.) Orotariko irratigintzaren kontrara, espezializatua den honetan, xede-talde zehatza bilatzen da, eta segmentu sozial horri zuzenduriko eduki zehatzak eskaintzen dira. Irrati-programazio honetan bi azpieredu daude: tematikoa eta irrati-formatua.

 

irratigintza tematiko. (radio temática, thematic radio, radio thématique) (Ik-entz.) Irratigintza espezializatuaren barruan gaia duena elementu definigarri. Musika, informazioa, ekonomia edota kirola monografikoki lantzen duten irrati hauetan, programa-mota desberdinak jorratzen dituzte (elkarrizketak, erreportajeak, musika, albistegiak...), baina beti ere esparru tematiko berberaren barruan.

 

ISBD. (Dok.) 1977an sortutako International Standard Bibliographic Description. Deskribapen bibliografikoa egiteko nazioarteko araua da, baliagarria edozein dokumentu-mota deskribatzeko. ISBD(G) deskripzio orokorra egiteko landutako ezaugarriak biltzen ditu; ISBD (M) monografikoak deskribatzeko; ISBD(S) aldizkako argitalpenak; ISBD(CM) mapak; ISBD (CP) publikazioen zatiak.

 

ISBN. (Dok.) International Standard Book Number. Liburuak identifikatzeko hamairu karakterez osatutako zenbakia. Lau multzotan banatzen dira zenbakiak: 1. herrialdea adierazten du; 2. argitaletxea; 3. argitaletxearen saila eta 4. kontrolezko zenbakia.

 

ISSN. (Dok.) International Standard Serial Number. Aldizkako argitalpenak bereizteko erabiltzen den nazioarteko zenbakia.

 

itzal digital. (sombra digital) (Internet) Erabiltzaileak norberari buruz sareratu ez dituen datuak eta Interneten aurkitzen direnak. Informazio hau artxiboetatik, zerrendetatik, posta bidalketetatik ateratzen da.

 

Itzulpen automatiko. (Internet) Sareko itzulpen zerbitzua da. Erabiltzaileak sartzen du testu bat hizkuntza batean, eta zerbitzuak itzultzen dio eskatutako hizkuntzara. Google Translate eta OpenTrad era horretako zerbitzuak dira, itzulpen automatikoak.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.