| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

H

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

hacker. (Inform.) Aditu informatikoa, besteren sistemetan sartzen dena. Ez du izaten lapurtzeko edo kalte egiteko asmorik.

 

hamaboskari. (Kazet.) Argitalpen bat, hamabostean behin kaleratzen dena.

 

hamaka. (hamaca, hammocking, hamac): (Ik-entz.) Telebistako programazio-taulan, eguneko ordu-multzo desberdinetan, baita prime-timean ere, erabat sustraituak dauden eta arrakastatsuak diren bi programen artean jaio berri bat edota audientzia aldetik makalagoa den bat kokatzea da. Indartsuen artean egoteak audientziafluxua errazten du.

 

hardware. (Inform.) Aparatuak: ordenagailua, inprimagailua, pantaila...

 

Hari@. (Internet) Buletin elektroniko bat da, Sareko Argiak sortua, eta posta elektroniko bidez banatua harpidedunei. Hamar bat albiste banatzen ditu lanegunetan, jeneralean sarrera labur bat eta hainbat loturarekin.

 

harpidedun. (abonado, subscribed, abonnée)  (Ik-entz.) Ikus Harpidetza.

 

harpidetza. (abono, subscription, abonnement) (Ik-entz.) Telebista-kanalak, banaka ala multzoan, edo bestelako ikus-entzunezko zerbitzuak jaso ahal izateko ordaindu beharreko diru-kopurua. Satelite eta kable bidezko telebistari aplikatzen zaion kontzeptua da. Hori bai, kontuan hartu harpidedunak diren guztiak sarbidea dutela, baina ez alderantziz. Badira sarbidea etxebizitzaraino duten biztanleak baina ez direnak harpidetu eta, beraz, ezin izango dutenak kable/satelite bidezko seinalerik ikusi.

 

harraldi. (toma, shot, take) (Ik-entz.) 1. (shot) Film tarte bat, eta egiten da zerbait grabatzerakoan, rec botoiari sakatzetik grabazioa geratu bitartean. 2. (take) Film edo telesail batean, elkarrizketaren zati bakoitza. Horrela antolatzen da, bikoizlariek errazago egin dezaten lan. Hauek ikusi egiten dute harraldi bakoitza banan-banan, eta oharrak egiten dituzte, itzulpena grabatu aurretik. 3. (take) Zenbait herrialdetan, harraldia da unitate bat, kalkulatzeko zelan ordaindu bikoizlariei, hauek kobratzen baitute bikoiztutako harraldien arabera. 

 

hartzaile. (Kom.) Komunikazio ekintza batean, mezua jasotzen duena. Gizaki bat izan daiteke, talde bat, animalia bat edo tresna bat.

 

hashtag. (Internet) Etiketa mota bat da, aurretik (#) sinboloa du, eta erabiltzen da konbentzio gisa Twitter-en, gai baten inguruan hitz egiteko. Adibidez, 2009ko martxoaren 1ean hauteskundeak egin ziren EAEn, eta zenbait twitterlarik egun horretan erabili zituzten bi etiketa mota: #hautes eta #botoa09. Sartuz gero etiketa horiek Twitter Search bilatzailean, ikusi ahal izango dira Twitter-en zer esan ziren egun haietan.

 

hedagailu. (Ik-entz.) Trena horrek balio du telebista uhinak eta bestelakoak hedatzeko, zabaltzeko.

 

helbide elektroniko. (correo electrónico, adresse de courriel, e-mail address) (Internet) Karakter kate bat da, identifikatzeko posta elektronikoaren erabiltzailea. Erabiltzen da posta trukatzeko beste erabiltzaile batzuekin. Helbide elektronikoak hiru zati ditu: erabiltzailearen izena, edo horren ordezko karakter multzoa, a bildua eta domeinua: izena@domeinua. Adibidez: raduriz@euskalnet.net

 

herri kazetaritza. (periodismo ciudadano, journalisme citoyen, citizen journalism) (Internet) Herritarrek erabiltzen dituztenean Interneteko baliabideak (webguneak, blogak, foroak, wikiak…) edukiak sortzeko, dokumentatzeko eta informazioa jasotzeko. Herritarra ez da hartzaile hutsa, sortzailea ere baizik, eta medio bihurtzen da. Kazetaritza partehartzailea edo kazetaritza demokratikoa ere esaten zaio.

 

hipertestu. (hipertexto, hypertexte, hypertext) (Internet) Adierazten du testu mota bat, zeinak bideratzen baitu erabiltzailea beste testu batera, zerikusia duena aurrekoarekin. Jeneralean hipertestua bereiztu egiten da azpimarra edo kolore desberdina erabilita.

 

HIPPO. (Highest Paid Person´s Opinion) (Internet) Orain arte enpresetan erabaki asko hartu dira HIPPO direlakoen iritziak kontuan hartuta, enpresan bertan gehien kobratzen duten pertsonen iritzien arabera, nahiz eta pertsona horiek, askotan, jantziak ez izan Internet kontuetan. Gaur egun, berriz, dena neurtzea proposatzen da: jakin dezagun zer gertatzen den, gero egingo ditugu-eta aldaketak.

 

hirugarren mailako kolore. (ik-entz) Bigarren mailako koloreak nahastuta sortzen dira. Adibidez, marroia.

 

hitz. (Kom.) Hizkuntza-zeinua; bi aurpegi ditu: adierazia (esanahia) eta adierazlea (hots edo letra multzoa).

 

hizketaren ezagutza. (reconocimiento de voz, reconnaissance vocale, speech recognition) (Inform) Adimen artifizialaren atal bat da, helburu duena gizakiek eta ordenagailuek elkar komunikatzea hizketa bidez.

 

hodei informatiko. (computación en nube, informatique dans les nuages, cloud computing) (Internet) Adierazten du jarduera informatiko bat, Interneten (“hodeian”) oinarritua. Kasu honetan hodeia metafora bat da, eta esan nahi du gure jarduera digitala Interneten gertatzen dela, edozein gailu darabilgula ere, dela ordenagailua, dela Blackberry bat, dela kontsola bat edo dela sakelako telefono bat. Honako enpresa hauek ari dira hodei informatikoa bultzatzen: Amazon, Google, Salesforce, Yahoo!, Microsoft, Apple eta IBM, besteak beste. Aplikazioei dagokienez, Gmail, Hotmail, Facebook, Flckr eta YouTube, besteak beste, hodei informatikoari dagozkio, denak zerbitzarietan daudelako, ez norberaren ordenagailuan.

 

Home Media Center. (Ik-entz.) Etxebizitzara heltzen diren ikus-entzunezko seinale desberdinak kudeatzeko balio duen tramankulua da. Konbergentzia teknologikoaren oinordea izanik, internet, ordenagailu, satelite, kable eta lurreko telebistagintza bateratzen dituen tresna elektrikoa da. Set-top box garatu bat da.

 

horizontal. (tira/horizontal, stripping/across-the-board, horizontale)  (Ik-entz.) Programa bat ikustea ohitura bilakatu nahi duen telebistako programazio-teknika. Egunero, ordutegi berean, programak kokatuz ezaguna egiten da, nolabaiteko hitzordu kolektiboa bilakatuz. Epe luzera edo ertainera emaitza hobeak ematen du programazio horizontalak.

 

hosting. (Internet) Sareko zerbitzuak (web zerbitzariak, abiadura handiko konexioak, posta elektronikoko kontuak, ...) eskuragarri egon daitezen azpiegitura eskaintzen duen zerbitzua.

 

hot-clock. (Ik-entz) Gidoiaren aurreko eskema edo aurregidoia dugu hau. Itxura biribila du eta zatitan banatzen da -tarta edo gazta baten antzera-. Irratsaio bat osatzen duen soinu-masa banatzen da bertan: albisteak, elkarrizketak, publizitate-tarteak, sarrerak, musika, e.a.

 

hot clock. (Erloju-diagrama)  (Ik-entz.) Formatu itxiko irratigintzan erabiltzen den emisio-formula. Ordu erdi ala ordubeteko emisio-tartea errepresentatzen duen diagraman, eduki bakoitzak betetzen dituen minutuak zehazten ditu, gero, egun osoan patroi berbera behin eta berriro errepikatuz.

 

hots banda. (banda sonora, soundtrack) (Ik-entz.) 1. Film batean, hots bandak biltzen du hotsari dagokion guztia, eta jasotzen da hots pista guztiak editatuta, alegia, elkarrizketak, hotsak eta musika. 2. Musikaren ikuspegitik, hots banda da film batentzat sortu den musika, bai ahozkoa eta baita instrumentala ere.

 

HTML. (HyperText Markup Language) (Internet) Programazio hizkuntza bat da, eta berau erabiltzen da webguneak sortzeko. Halaber, hizkuntza hori erabiltzen da dokumentuak www amaraunean bistara daitezen. SGML hizkuntzan oinarrituta dago. HTML erabilita erabaki dezakegu dokumentu batek zer itxura izango duen: letra motak, loturak, zerrendak, elementu grafikoak, etab.

 

HTTP. (Hypertext Transfer Protocol.) (Internet) Metodo estandarra da datuak aldatzeko web zerbitzari batetik web nabigatzaile batera.

 

hurbil-hurbileko lehen plano. (Ik-entz.)

 

hutsune soil. (Tipogr.) Une huts bat da, hitz bitartekoa. Hutsune soilari takateko bakarra dagokio.

 

hutsune zatiezin. (Tipogr.) Hutsune berezi bat da, esaldi batean loturik beharko lukeen osagairen bat bi lerrotan ez apurtzeko. Ordenagailu askotan, hutsune zatiezina, neurriz, izaten da takateko bakarreko hutsune soila baino zabalagoa, eta bi takatekoz sortutako hutsunea baino estuagoa.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.