| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • Stop wasting time looking for files and revisions! Dokkio, a new product from the PBworks team, integrates and organizes your Drive, Dropbox, Box, Slack and Gmail files. Sign up for free.

View
 

G

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 4 months ago

 | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

gadget. (Internet) Blog, webgune, sare sozialetan txertatu daitezkeen aplikazio txikiak, informazioa eransteko edo nabigazioa errazteko. Neurri txikiko gailu praktikoak dira eta adibidez, tamaina txikiko aparatu teknologikoak ere gadget bezala definitzen dira: mugikorrak, iPodak, PDAk, ... . Ikus, widget.

 

gag. (Ik-entz.) Txiste edo kontakizun barregarria; sarritan antzezpen laburra izaten du osagarri.

 

gainazal. (sobrecubierta, couvre-livre, book cover) (Dok.)  Liburua babesteko, hari itsatsi gabe jartzen den paperezko edo zernahi materialezko estalkia.

 

gaininpresio. (sobreimpresión, overprinting, surimpression) (Ik-entz.) Telebista pantailaren zatiren batean marka, produktu zein zerbitzu bat iragartzen duen publizitate-mota. Kirol-saioetan erabili izan da gehien, baina gero eta gehiago dira publizitate-mota hau erabiltzen duten programak eta generoak.

 

gainletratxo. (Tipogr.) Letra txiki bat da, eta jartzen da arrunt idatzitako letraren, zenbakiaren edo hitzaren goieneko saihetsean.

 

galdeketa polietapiko. (Ik-entz.) Inkestaldiaren lagina zatitu eta inkesta-multzo bakoitza momentu desberdin batean burutzen dena. EGMk, esaterako, urtean egiten dituen 45.000 inguru inkesta hiru multzo-tan banatu eta otsaila, apirila eta urria aldera egiten du zati bakoitza, urtearen ikuspegi osatuago eta orekatuagoa lortuz.

 

galdetegi. (questionario, questionnaire, questionnaire) (Ik-entz.) Lortu nahi den informazioa eskuratzeko galdera-zerrenda egituratua. Idatziz zein hitzez aurkez daitekeen galdetegia, norberak bete beharrekoa (self-completion; autoadministrado) ala inkestatzaileak luzaturikoa (interviewer administered) izan daiteke.

 

game show. (Ik-entz.) Abilezia, erresistentzia, arintasuna eta horrelako berezitasun fisikoetan oinarritutako lehiaketa-programa. Norgehiagoka jakiturian edota abilezia mentalean oinarritzen denean, Quiz show deitzen zaio.

 

gamer. (Bid. Jok.) Pertsona bat, sarri jokatzen duena bideo edo ordenagailu jokoetan. Dagoeneko belaunaldi bat badago joko horiekin hezi dena, eta deitzen zaio the gamer generation.

 

gamer generation. (Bid. jok.) 23 bat urteko neska-mutilak dira, eta Internet daramate zainetan: batez beste 5.000 ordu igaro dituzte Playstationarekin jolasten, trukatu dituzte 250.000 bat mezu elektroniko eta SMS, 10.000 bat ordu hitz egin dute sakaleko telefonoan eta 3.500 ordu ibili dira Interneten nabigatzen. Zuzendari petoak dira: arriskua maite dute, helburuetan pentsatzen dute, eta porrot egiten badute, beste partida bati ekiten diote; gogo handiak dituzte, taldea sortzen dute, erabakigarriak dira, eta uste dute mundua hobe daitekeela. The kids are alright liburuak deskribatu ditu bereziki.

 

GarageBand. (Inform.) Aplikazio bat da, Apple konpainiak sortua, eta erabiltzen da  mac ordenagailuetan musika eta podcastak sortzeko. Ordenagailua erosterakoan, instalatuta etortzen da, edo, bestela, iLife software paketean eros daiteke.

 

Gaussian lauso. (gaussian blur) (Inform.) Irazki bat da, filtro bat, eta erabiltzen du formula matematiko bat simulatzeko begiratzen duzula fokutik ateratako leiar batetik. Photoshop bezalako aplikazioetan erabiltzen da.

 

gehigarri. 1. (apéndice, appendice, appendix) (Dok.) a) Lan baten zatia, oro har bereiz argitaratutako eta lana eguneratzeko argitaratzen dena. b) Jatorrizko testua osatzen duen lan zatia. c) Egunkari edo aldizkari batek argitaratutako inprimakia, dagokion aleko testuarekiko independentea dena. 2. (extensión, add-on/plug-in) (Inform.) Programa informatiko bat da, txertatzen dena aplikazio nagusi batean, hala web nabigatzailea, nola posta elektronikoa, funtzio oso zehatzak eskaintzeko. Erabiltzen dira aplikazio nagusiak pertsonalizatu eta funtzionalitatez aberasteko. 

 

gela interaktibo. (sala interactiva, interactive room, système interactif) (Ik-entz.) Ikus-entzunezko produktuak testatzeko erabiltzen den aretoa da. 50 bat pertsonentzako lekua izaten du eta, jesarleku bakoitzean, momentuoro eskala baten arabera produktua (spota, filma, telesaiala, promoa...) ebaluatzeko modua eskaintzen zaio inkestatuari, joystick baten bidez. Sarritan, teknika kuantitatibo honi eztabaida-tal-dearena gehitzen zaio, bien arteko emaitzak oparoagoak direlakoan. Konbinazio horren bidez, jendearen erreakzioa, balorazioa eta erakarpen-maila jakiteaz gain, zergatiak jaso daitezke.

 

gertakizun. (Ik-entz.) Gai nagusia, film, opera edo literatura lan batean kontatzen dena.

 

gidoi. (Ik-entz.) Irrati-gidoia.

 

Gigabyte. (Inform.) Adierazten du memoria kopuru jakin bat. Gigabyte 1 dira 1.024 megabyte (1.073.741,824 byte). Laburtuta: GB

 

Gimp. (GNU Image Manipulation Program) (Inform.) Irudiak editatzeko programa da, Photoshopen antzekoa, baina doakoa eta software librean oinarritua. Linux, Windows eta Mac OS sistema eragileetan erabil daiteke, baita euskaraz ere.

 

gizarte-irrati. (radio comunitaria/asociativa, community radio, radio associative) (Ik-entz.) Berez, jabetza pribatukoak izanik ere, elkarteak, mugimendu sozialak edo kultura-taldeak izaten dituenez sustatzaile, ez dute beren helburuen artean izaten diru-etekinik egitea (batzuetan publizitatea erabiltzen dute), barne-antola-ketan irekiak izaten dira, eta helburu sozialak, kulturalak edota parte-hartzaileak izaten dituzte.

 

Gmail. (Internet) Googlen posta zerbitzua. 2004an sortu zen, eta izugarri zabaldu da, hasieran gonbita bidez. Plazaratu zenean, moldeak hautsi zituen, doakoa baitzen eta 1GB gordetzeko kapazitatea eskaintzen baitzuen.

 

goiburu. (cabecera, en-tête de message, header) (Internet) Posta elektronikoan, mezuaren goialdean agertu ohi den zatia. Biltzen du mezuari buruzko informazio orokorra, beharrezkoa dena helburuko helbidera heltzeko: bidaltzailearen eta hartzailearen helbide elektronikoak, mezuaren gaia, data, lehentasun maila, etab.

 

goi mutur. (ascender) (Tipogr.) Zenbait letraren zatiak, x alturatik gora daudenak, adibidez letra hauek: b, d, h, l, t.

 

Goiena. (Ik-entz.) Goiena Komunikazio Zerbitzuak  Koop. E. 2000an sortu zen. Talde multimedia bat da, eta osatu zen Debagoiena ibarrean zeuden herri hedabide guztiak batuta. Goienkaria argitaratzen du, doako astekari bat, 20.000 aleko tiradarekin. Asteleheneko Goienkaria, berriz, ordainpekoa da, 5.000 aleko tiradarekin. Horrezaz gain, Goiena Telebista du, zein iristen baita bailarako etxe guztietara uhin bidez eta ikus baitaiteke EAEn Euskaltelen 11. katean. Goienaren sareko kuttuna Goiena.net, da, atari sendo bat, erabiltzen dituena elementu multimedia ugari. Danbaka.com eta Merkatua.net ere baditu, bi blog komunitaterekin batera. Bestalde, Goienak Arrasate Irratia kudeatzen du.

 

Google Alerts. (Internet) Posta elektroniko bidezko ohartarazpen zerbitzu bat da, zeinak abisatzen digu guk aukeratutako bilaketak emaitzak dituen bakoitzean. Adibidez, sortzen badugu alerta bat "Mondragon" hitzarekin, zerbitzu horrek email bat bidaliko digu sarean zerbait aurkitzen duen bakoitzean hitz horrekin.

 

Google Analytics. (Internet) Doako zerbitzu bat da, eta neurtzen du webguneek zer trafiko duten. Oso zerbitzu interesgarria da exekutibo, marketin arduradun eta webmasterrentzat, berorren bidez, askoz hobeto programa daitezke-eta publizitate kanpainak sarean.

 

Google Apps. (Internet) Googlen zerbitzu bat da, hainbat web aplikazio eskaintzen dituena, ofimatikarako aukerekin, hala nola, Gmail, Google Calendar, Talk, Docs eta Sites. Zerbitzu horiek guztiak erabil daitezke norberaren irudi korporatiboarekin. Doan banatzen da norbanakoentzat eta unibertsitateentzat. Hala ere, badu bertsio bat enpresentzat, ordainpekoa.

 

Google Calendar. (Internet) Googlen web aplikazio bat da, doakoa, kontaktuak eta egutegia kudeatzeko. Aukera ematen die erabiltzaileei Gmail kontaktuak sareko egutegi batekin sinkronizatzeko. 2006an sortu zen, eta berau erabiltzeko Gmail kontu bat izan behar da.

 

Google Chrome. (Internet) Nabigatzaile bat da, kode irekikoa eta doakoa, Googlek kaleratu zuena 2008ko irailean. Bizkorra da, eta modulutan dago eratuta. URL barra bilaketa barra bihurtu da. Horregatik, omnibar esaten zaio.

 

Google Coop. (Internet) Google-ren tresna bat da, bilatzaile pertsonalizatuak egiteko. Hori baliatuta, CodeSyntaxek euskara hutsezko bilatzailea ipini zion Aurki.com euskarazko bilatzaileari.

 

Google Docs. (Internet) Googlen ofimatika zerbitzua da, eta eskaintzen ditu testu prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpenak eta aplikazio bat galdetegiak egiteko, denak sarean eta doan. Denek aukera ematen dute dokumentuak sarean editatu eta partekatzeko. Berau erabiltzeko Gmail kontu bat izan behar da.

 

Google Earth. (Internet) Hiru dimentsioko Lurraren globo birtuala, zeinak erabiltzen baititu satelite bidezko irudiak, hegazkinetik ateratako argazkiak eta geografiaren gaineko informazio sistemak. Keyhole izeneko enpresa batek sortua da, berez, baina 2004an Googlek erosi zuen. Hainbat sistema eragiletan erabil daiteke: Windows, MacOS, Linux..., eta orain baita iPhone telefonoan ere.

 

Google Gears. (Internet) Nabigatzailearen plugin bat da, eta berorren bidez, zenbait aplikaziorekin off line egin daiteke lan, sarera konektatuta egon gabe. Adibidez, Googlen bertan YouTube, Docs, Reader, eta Picasa. MySpace (Mail Search), Zoho (Writer), Remember the Milk eta Buxfer.

 

Google Inc. (Internet) Enpresa amerikar bat da, Google markaren jabea, zeinaren produkturik garrantzitsuena baita izen bereko bilatzailea. Larry Page eta Sergey Brin Stanford Unibertsitateko bi ikaslek sortu zuten 1998an. Gaur egun zerbitzu asko eskaintzen ditu: bilatzailea, publizitatea, posta elektronikoa, sareko mapak, ofimatika aplikazioak, sare sozialak eta bideoak, besteak beste. Googlen zentrala, Googleplex, Mountain Viewn dago, Kalifornian. 2008ko irailean 20.123 langile zituen.

 

Google Maps. (Internet) Sareko zerbitzu kartografiko bat da, doakoa, eta aukera ematen du errepideak ikusteko eta nondik norakoak markatzeko bidaia batean. Mapa moduan ikus daiteke, edo sateliteko argazki gisa. Zenbait herrialdetan kaleko ikuspegia eskaintzen du, eta horren bidez kaleen argazkiak ikus daitezke, kalean bertan aterata, 360ºtan.

 

Google News. (Internet) Google enpresaren zerbitzu bat, hainbat hizkuntzatan emana; eskaintzen ditu saretik jasotako albisteak, taldetan antolatuta.

 

Google Notebook. (Internet) Ohar liburu bat da, Googlek sarean sortu du, eta edonondik irakur daiteke, nabigatzaile baten laguntzarekin. Bertan jende askok egitekoak idazten ditu, oharrak, web orrien zatiak, etab.

 

Google Reader. (Internet) Googlen informazio batzailea da. Bertan, mezuak barik, jasotzen dira artikuluak, aurretik norberak aukeratuak gustuko webguneetan. Artikulu guztiak leiho bakar batean eskaintzen ditu.

 

Google Scholar. (Internet) Bilatzaile bat da, espezializatua zientzia aldizkarietako artikuluetan. Akademikoentzat da bereziki, eta azpian du datu base bat, non jasotzen baita zientzia ikerkuntzako lan piloa, diziplina eta formatu askotan.

 

Google Sites. (Internet) Erreminta bat da, doakoa, webguneak sortzeko. Gizabanakoek zein enpresek erabil dezakete.

 

Google Talk. (Internet) Sareko aplikazio bat da, eta eskaintzen du Internet bidezko telefonia eta bat-bateko mezularitza. 2005ean plazaratu zen lehen beta bertsioa.

 

Google Translate. (Internet) Sareko hiztegi bat, aukera ematen duena esaldi osoak, web orriak eta hitz solteak itzultzeko 20 hizkuntzatara.

 

gortina musikala (Ik-entz). Irratsaio baten sekuentziak, edukiak edo atalak bereizten dituen tema musikal laburra da (5 eta 15 segundo arteko iraupena duena. Tarte batetik bestera trantsizioak egiteko balio du.

 

GRP (Gross Rating Point) (Ik-entz.) Insertzio-kopuru baten bidez kanpainak lortzen duen kontaktu-kopurua, ehunekotan. Kanpainaren presioa adierazten du.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.