| 
View
 

FrontPage

Page history last edited by Joxe Aranzabal 15 years ago

 

 

 | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Ongi etorri wiki honetara. Glosategi bat da, Komunikazioaren gainean, Printzipioz, irakasle talde bat ari gara glosategia elikatzen, gero eta zabalagoa, baina Komunikazio alorreko profesionalak ere sartzen joango dira. Wikia editatzerakoan, kontuan hartu, mesedez:

  1. Ikuskera. Editoreek bi modutan ikus dezakete wiki hau: ikusteko modua (View) eta editatzekoa (edit). Azken hau erabiltzen da testua sartzeko eta aldaketak egiteko.
  2. Antolaketa. Wiki hau hiztegi moduan antolatuta dago, alfabeto hurrenkera duela. Aurkibide osoa ikusi nahi baduzu, egin klik “Glosategia” loturan, honen eskuinean, Sidebar izeneko laukian, eta hor ikusiko dituzu alfabetoaren letra guztiak. Baita testu honen goi aldean ere. Sartzeko, aukeratu zer hizkitan egin nahi duzun lan, eta egin klik letra horretan.
  3. Estiloa. Sarrerari dagokion izena beti jartzen dugu letra beltzez; testua, berriz, letra normalez. Izen propioak, zenbait hitz berezi (Internet, kasu) eta siglak, beti hasiko dira letra larriz. Izen arruntak, aldiz, letra xehez hasiko dira (alargun, adibidez).
  4. Izenak, mugagabean. Sarreran ez dugu jarriko “batzailea”, baizik eta “batzaile”, ohi denez euskal hiztegigintzan.
  5. Loturak. Estekak bi modutakoak izan daitezke: URL bat sartzeko edo beste orri batekin lotzeko, hau berau wikiaren barrukoa. Zeuk aukeratu zer komeni zaizun.
  6. Gorde testua .txt formatuan. Worden idazten baduzu, eta kopiatu-pegatu egiten baduzu, kontuz ibili, Wordek bere estiloak gordetzen dituenez, testua desitxuratu egingo zaizu-eta glosategian jartzerakoan. Hori saihesteko, onena duzu aurretik testua gordetzea .txt moduan testu huts moduan. Horrela, testuak ez du estilorik izango, eta ondo geratuko da hemen pegatzerakoan.
  7. Editatu ostean, gorde. Zerbait editatzen duzunean, amaieran “save” botoia sakatu, egindako lana gordetzeko.

 

Zalantzarik baldin baduzu, edo nahi baduzu iradokizun bat egin, idatzi mezu bat hemen behean, “Add a coment” atalean, edo jar zaitez harremanetan gurekin. Eskerrik asko.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.