| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

F

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

Facebook. (Internet) Webgunea da, eta sare sozialez osatua dago. Mark Zuckerberg ikasleak sortu zuen, Harvard Unibertsitatean ikasten zuen bitartean. Edozeinek sor dezake kontu bat Facebooken, eta bertan saretan antolatu, hiri, lantoki, eskola edo herrialdeka. Berau erabil daiteke, halaber, lagunak egiteko, eta hauei mezuak bidaltzeko.

 

familia tipografiko. (Tipogr.) Biltzen ditu letratipoak, diseinu ezaugarri (eta izen) berdinak dituztenak. Adibidez, Garamond, Garamond Bold, Garamond Italic, Garamond Bold Italic, Garamond Condensed eta Garamond Ultra Condensed. Denak dira familia bateko kide.

 

fase. (Ik-entz.) Denbora-tarte zehatz batean uhinak duen angelua da (adierazpen matematikoan). Gradutan neurtzen da. Fase kontrajarrian dauden uhinen batura 0 da.

 

faszikulu. (fascículo, fascicule) (Dok.) Zatika argitaratutako lanen atal zenbakidunetako bakoitza edota argitalpen seriatuen atal zenbakidunetako bakoitza.

 

fax. (Kom.) Transmisio sistema elektroniko bat da, eta beronen bidez, dokumentu bat eskaneatu, bidali eta berregin daiteke hartzailearen makinan. Gaur egungo Interneten aitzindaria da, telefono haria erabiltzen baitu informazioa bidaltzeko. Berez, XIX. mendean sortu zen, baina ez zen jendarteratu hurrengo mendearen 80. hamarraldira arte.

 

fidelitaterik eza.(Ik-entz.)

 

feed. (Internet) Ikus jario.

 

feedback. (Kom.) Erantzuna, atzeraelikadura edo itzulerako informazioa. Mezu bat jaso ondoren hartzaileak ematen duen erantzuna da.

 

film labur. (Ik-entz.) Film bat, irauten duena 30 minutu baino gutxiago. “Laburra” ere esaten zaio. Aurrekontu txikiagoa dutenez, film laburrak erabiltzen dira gai minoritarioagoak lantzeko, eta berauetan egileak askatasun handiagoa izaten du. Zinegile hasiberri asko genero horretan hasten dira lehen urratsak egiten. Zenbait zuzendari ezagun ere, era horretako ekoizpenak egiten hasi ziren.

 

film luze. (Ik-entz.) Film bat, irauten duena 60 minutu baino gehiago. “Luzea” ere esaten zaio.

 

fidelitaterik eza.(Ik-entz.)

 

Firefox. (Internet) Web nabigatzaile hau kode irekian egina dago, eta Mozilla Application Suite delakoaren oinordekoa da, Mozilla korporazioak kudeatzen baitu nabigatzailea. 2008ko azaroan web nabigatzaileen %20 zuen Firefoxek, eta berau da munduko bigarren erabiliena, Internet Explorerren ondoren.

 

firmware. (Inform.) Software mota bat (programak edo datuak), idatzi dena ROM memorian, eta ezin dena aldatu. Sistema eragile jabedunak, adibidez, firmware dira. Baita argazki makinak, eskanerrak eta inprimagailuak zuzentzen dituztenak ere.

 

fitxategi. (Inform.) Informazioa gordetzeko balio digun izen baten barruan dagoen datu multzoa da. Fitxategi edo artxibo batek datuak eta programak eduki ditzake.

 

fitxategi erantsi. (archivo adjunto, fichier attaché, attached document) (Internet) Fitxategi bat da, atxikita bidaltzen dena posta elektroniko bidez, mezuarekin batera.

 

flash. (Ik-entz) Albiste baten aurrerapen laburtua; gertaera bati buruz ezagutzen diren lehenengo xehetasunen azalpena.

 

flashback. (Ik-entz.) Baliabide narratibo bat da, eta bere bitartez kontatzen dira gertatutako istorioak. Jauzi bat da atzera, denboran barrena.

 

flashforward. (Ik-entz.) Baliabide narratibo bat da, eta bere bitartez kontatzen dira gertakizun diren istorioak. Jauzi bat da aurrera, etorkizunean.

 

Flickr. (Internet) Zerbitzu hau pentsatuta dago argazkiak kudeatu eta partekatzeko sarean. 2002an sortu zuen Ludicorp enpresak Vancouverren, Kanadan. Hasieran sareko joko bat izan behar zena, gero webgune bihurtu zen argazkiak partekatzeko, sekulako arrakastarekin, hainbestekoa, non 2005ean Yahook erosi baitzuen.

 

fokalizazio. (focalization) (Ik-entz.) Kontakizuna zein ikuspegitatik aurkezten den. Adibidez, narratzaile orojakileari dagokio kanpo fokalizazioa. Aldiz, kontakizuna antolatuta baldin badago pertsonaia baten ikuspegi subjektibotik, orduan barne fokalizazioaz hitz egiten dugu.

 

fokalizazio anizkun. (multiple focalization) (Ik-entz.) Horrelako kontakizun batek uztartzen ditu hainbat pertsonaia fokalen ikuspegiak.

 

fokatze. (enfocar) (Ik-entz.) Kameraren objektiboa doitzea filmagaiaren ahalik eta irudi garbiena sortzeko.

 

folksonomia (folcsonomía, folksonomy) (Internet) Etiketen bidez egiten diren sailkapen ez hierarkizatuak eta kolaboratiboak. Ikus, etiketa.

 

folletoi: ikus telenobela.

 

formatu. (formato, format) (Ik-entz.) Irrati-telebistan, programa baten zein programazio-taula osoaren egituraketa formala. Formatuen definizioan edukiak zeresana duen arren, garrantzi gehiago edukitzen dute, besteak beste, aurkezpenak, iraupenak eta ekoizpen-motak; barne-itxuraketa formalak, alegia.

 

formatu itxiko. (Ik-entz.) irratigintza: irratigintza espezializatuaren baitan, edukiaren egituraketan oinarritzen direnak bere eskaintzari nortasun propioa emateko. Formatu itxiko irratietan (musika edo informazioa izaten dira gai nagusitzat hartutakoak) eskaintzen den programazio-patroia maiztasun handiz errepikatzen da, ordu erdiro ala ordubetero. Errepikakorra den edukia eskaintzeko eredu horri irratiformula deitzen zaio.

 

foro. (foro, forum Internet, Internet forum) (Internet) Web aplikazioa da, eta erabiltzen da eztabaidatzeko eta erabiltzaileak sortutako edukiak argitaratzeko. Newsgroup ere esaten zaie, baita eztabaida taldeak ere.

 

Fotolog. (Internet) Webgune honetan fotoblogak partekatzen dira. 23 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta berau da gunerik zaharren eta handiena argazkiak partekatzeko fotoblogak erabilita. Azken aldi honetan berritu egin du leloa: “Partekatu zure mundua munduarekin”.

 

freelance. (Kom.) Bere kasa lan egiten duena. Jeneralean, kazetari, gidoilari, argazkilari eta diseinatzaileei esaten zaie.

 

freemium. (Internet) Bi hitz elkartzetik dator: free + premium, eta adierazten du negozio modelo bat, zabaltzen ari dena Web 2.0 ekonomian. Horren arabera, zerbitzu hornitzaileek eskaintzen dituzte zenbait zerbitzu doan (free), eta beste zenbait, sofistikatuagoak, ordainpekoak (premium). Flickr zerbitzuak, esate baterako, bi harpidetza mota eskaintzen ditu: doako bat, zenbait mugarekin, eta pro izeneko ordainpekoa, eskaintzen dituena aukera osatuagoak.

 

freeware. (Inform.) Sareko software bat da, eta doan jaits daiteke, nahiz eta egile eskubidea atxikia izan. Ikus shareware.

 

FTP. (File Transfer Protocol) (Internet) Protokolo bat da, artxibo osoak bizkor aldatzeko ordenagailu batetik bestera.

 

FUD. (Fear, uncertainty and doubt) (Kom.) Beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza esan nahi du. Erretorikaren taktika da, oso erabilia salmentetan, marketinean, harreman publikoetan, politikan eta propagandan, eragiteko jendearen pertzeptzioetan, informazio negatiboa zabalduta. Sarri erabiltzen da teknologia berriekin, berauen inguruan beldurra sortzeko.

 

Furl. (File Uniform Resource Locators) (Internet) Sareko laster-marka sozialen zerbitzu bat da, doakoa, eta aukera ematen die harpidedunei gordetzeko web orrien kopiak, eta partekatzeko beste batzuekin. Erabiltzaile bakoitzak 5 GBeko espazioa du hori egiteko. Mike Giles-ek sortu zuen 2003an, baina urtebete geroago LookSmart enpresak erosi zuen.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.