| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

E

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

H

H

A| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

ebaketa. (corte) (Ik-entz.)

 

eBay. (Internet) Webgune honek enkanteak eta salerosketak bultzatzen ditu sarean mundu guztiko jendearen artean. Webgune orijinala AEBetan sortu zuen, baina baditu beste hogeita hamar, beste horrenbeste herrialdetan. eBay Inc. enpresarenak dira, halaber, PayPal, Skype, StubHub, Kijiji, eta beste hainbat negozio.

 

eduki. (contenido, content, ontenu)  (Ik-entz.) Irrati-telebistan, programa baten zein programazio-taula osoan jorratzen den gaia. Edukian, nola ez, osagarri formalak oso esanguratsuak dira, baina, edukiaz hitz egiten denean, gehienetan gaia da kontuan hartzen dena. Irrati-telebistan, edukiak generoka antolatzen dira: informazioa, kultura, musika, kirolak eta abar.

 

Edukiak Kudeatzeko Sistema. (Content Management System, CMS) (Internet) Sistema bat da kudeatzeko webgune bateko edukiak. Plone, adibidez, CMS bat da, software librearekin egina.

 

egokitzapen. (adaptación) (Ik-entz.) Gidoi bat, literatura lan batean oinarritua.

 

egokitzapen-taula. (carta de ajuste, aligment chart ) (Ik-entz.) Patroi bat telebista-hargailuan kanala behar bezala sintonizatuta dagoela eta koloreak, lerroak zein formak ondo erakusten dituela ziurtatzeko erabiltzen dena. Sarritan kanalaren izena eta okupatzen duen frekuentzia/kanala adierazten du. Lehen, emisio-orduetatik kanpo pantaila okupatzeko erabiltzen zen ajuste-taula, baina orain kanal gehienetan 24 ordutara zabaldu denez, emisioa gero eta gutxiago erabiltzen da, matxura kasuetan bakarrik.

 

egosurfing. (Internet) Norberaren izenaren gaineko bilaketa egitea sarean bilatzaileak erabiliz.

 

eguneroko. (Dok.) Ikus, egunkari.

 

egunkari. (diario/periódico, périodique, newspaper) (Dok.) Eguneroko aldizkako argitalpena, edizio bakarrekoa nahiz gehiagokoa eta informazioa orokorreko edukia duena.

 

EIZIE. (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) (Ik-entz.) EIZIEk itzulpengintzaren profesionalak biltzen ditu, euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari direnak. Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen, euskal itzultzaileen egoera eta prestakuntza hobetzeko.

 

ekipamendu. (equipamiento, equipment, équipement) (Ik-entz.) etxebizitza bakoitzean telebistaren zein irratiaren seinalea jaso eta ikus-entzun ahal izateko erabilgarri dauden azpiegitura tekniko eta tresna elektrikoen multzoa. Kontzeptu honen baitan, telebista- zein irrati-hargailuez gain, antena arrunta eta parabolikoa eta zuntza sartzen dira, baina baita ere intereneterako koneksioa, DVR, teletestua, teleagintea, Home Cinema, deskodifikagailu digitala eta abar.

 

ekoiztetxe. (productora) (Ik-entz.) Enpresa bat da, eta ikus-entzunezko proiektuak ekoizten ditu. 

 

Elebila. (Internet) Euskarazko bilatzaile bat da, 2007an Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak sortutakoa. Aproposa da sarean euskarazko testuak bilatzeko. Gaur egun, irudiak ere bilatzen ditu, baita euskarazko hitzen sinonimoak ere.    

 

elkarrizketa pertsonal. (aurrez aurrekoa) (entrevista personal, personal interview, interview/enquete en face à face) (Ik-entz.) Ikerketa, non inkestatua eta inkestatzailea aurrez aurre dauden eta azken horrek galderei emaniko erantzunak jasotzen dituen (paperean ala CAPIn).

 

emisio-ordu. (Ik-entz.) Irrati-telebistako emisora airean dagoen ordu-kopurua (egunean, astean, urtean...). Zehaztu beharra dago Ajuste-taula, Karrusela edota bestelako emisio automatizatu bidezkoak kontabilizatuak izan diren ala berezko programazioa bakarrik zenbatua izan den.

 

emisio-tarte. (emisión, slot) (Ik-entz.) programa zein emisora baten emisioa noiz hasi eta noiz amaitu eta bien bitartekoaren luzera adierazten duen kontzeptua.

 

emotikoi. (Internet) Sinbolo bat da, testu batean txertatua, erakusteko idazlea zelan sentitzen den, pozik ala triste. “Emotional icon” hitzetik dator. Erabiliena da aurpegi irribarretsua, jeneralean zeharka erakusten dena: ;-)

 

eMule. (Internet) Programa bat da, askea eta Windows sisteman dabilena, artxiboak elkartrukatzeko P2P sistemarekin, eDonkey 2000 protokoloa eta Kad sarea erabilita. Jende askok berau erabiltzen du bideoak, filmak eta musika trukatzeko.

 

enkuadratze. (Ik-entz.)

 

entzungailu. (auricular, casque d´écout, headphone) (Inform.) Bozgorailu txiki bi izaten dira jeneralean, nahiz eta noiz edo behin bat izan daitekeen, sartzen dira belarrietan, eta konektatzen dira iturri batera, anplifikadore bat dela, irrati bat edo CD erreproduzigailua, audio artibo bat entzuteko, musika adibidez.

 

entzule-kaier (cuaderno de escucha, listening diary, carnet d’écoute) Panelkideek bete beharreko kaieran hedabideen eguneroko kontsumoa nolakoa izan den apuntatzen dute eta, ikerketaldiak markatzen duenean, igorri. Azken urteotan, medioen audientzia ikertzeko baino gehiago, produktuen kontsumo-portae-raren berri jakiteko erabilia izaten ari da.

 

EPG. (Electronic Programme Guide) (programazio-gida elektronikoa; guía electrónica de programación; TV Guide) (Ik-entz.) Kanal desberdinetan eskaintzen diren saioak, eta horien gaineko informazio gehigarria, ematen duen zerbitzua. Telebistagintza digitalaren ondorioz biderkatu den kanal-kopuruan nabigatzeko eta telebista bakoitzaren programazioa ezagutzeko eta, nahi izanez gero, grabatzeko oso baliagarria da.

 

EPS. (Encapsulated PostScript File) (Inform.) Formatu estandar bat, Adobe enpresak sortua, irudiak txertatzeko beste dokumentu batzuetan. Jeneralean izaten du bertsio bat, bereizmen apalekoa, dokumentua pantailan ikus dadin.

 

eranskin. (anexo, annexe, annex) (Dok.) Gaiari edo argitaldariari dagokionez beste baten menpekoa den argitalpena.

 

eremu. (Ik-entz.)

 

eremu sakonera. (Ik-entz.)

 

eremuz kanpo. (Ik-entz.)

 

errealizadore. (Ik-entz.) Ardura du iruditan moldatzea film bateko gidoiaren edukiak, edo telebista saio batekoak. Zinean zuzendariaren sinonimo da, baina ez telebistan, zeren telebistan zuzendaria edukiez arduratzen baita, eta ez baitu betetzen zine zuzendari baten lana.

 

erregistro. (registro, row) (Dok.) Dokumentazio-zerbitzuetan dokumentu berri bati sisteman sartzerakoan ematen zaion kodea.

 

erreka. (river) (Tipogr.) Letra arteko hutsune nabarmen eta itsusiak, agertzen dira ezker-eskuin lerrokatutako testuetan.

 

errepikapen. (Ik-entz.) ikus Multidifusio.

 

esaldi. (Kom.) Solas edo diskurtsoaren oinarrizko unitatea; bestela esanda, hitz multzo bat, komunikazio-mezu oso bat osatzen duena. Gramatika lanetan perpaus esaten zaio.

 

eskaintza multikanal. (oferta multicanal, multichannel TV, offre élargie) (Ik-entz.) Ohiko kanal hertziarrak ez diren beste guztiak izendatzeko erabiltzen den esamoldea. Estatu frantziarrean, kablearen zein satelitearen transmisio-sistemen bidezkoak edota emisio-eremu desberdinekoak, hau da, telebista lokalak, mugaz bestaldekoak eta abar kokatzen dira eskaintza multikanalaren barruan.

 

eskaleta. (outline) (Ik-entz.) Gidoiaren hezurdura da, bertan zehazten dira eszena guztiak eta argitzen da berauek errodatuko ote diren kanpoan edo barruan, egunez edo gauez, eta zein tokitan gertatzen den gertakizuna (protagonistaren logelan, esate baterako). Behin eskaleta eginda, elkarrizketak gehitzen zaizkio.

 

eskaner. (escaner, scanneur, scanner) (Inform.) Aparailu bat da, argazkiak hartzen dituena irudi edo testu batekoak, eta gordetzen dituena formatu digitalean, ordenagailuan erabiltzeko.

 

 

eskubide-orrialde.(créditos de autor) (Dok.) Atariaren ifrentzua, besteak beste lanaren eskubideak, argitaraldi-kopurua, inprimategi-zigilua, baimenak etab. ageri dituelarik.

 

eskuizkribu (manuscrito, manuscrit, manuscript) (Dok.) a) Eskuz idatzita dagoen paper nahiz liburua. b) Inprimatzekoa den testu baten jatorrizkoa nahiz kopia, eskuz idatzita egon zein ez.

 

espektro entzungarri. (Ik-entz.)

 

estalketa. (Ik-entz.) Soinu batek beste soinu ahulago bat estaltzen duenean gertatzen da soinuaren estalketa, biak aldi berean baina maiztasun ezberdinetan bibratzen dutelarik

 

esteka. (hiperenlace, hyperlien, hyperlink) (Internet) Dokumentu elektroniko bateko elementu bat da, lotura egiten duena beste baliabide batekin, dela dokumentu bat, dela webgune bat. Lotura ere esaten zaio.

 

estradiegetiko. (Ik-entz.) Ez dagokiona diegesiari. Adibidez, musika estradiegetikoa da musika bat soilik ikuslearentzat dagoena; ez da sortu ez entzun kontakizunean.

 

estranet. (extranet, extranet, extranet) (Internet) Sare informatiko bat da, hainbat intranetek osatua, denak ere konektatuta web zerbitzari baten bidez, sarbide mugatukoa. Batez ere erabiltzen da hainbat enpresa elkarrekin komunikatzeko, baliabideak partekatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko.

 

estrategia. (estrategia, Strategy, stratégie) (Ik-entz.) Irrati-telebista batek dituen helburuak, horiek lortzeko bideak eta tresnak, sekuentziak eta epeak osatutako plangintza orokorra. Estrategiaren ikuspegi zabalean kokatzen da bera baino helburu, epe eta tresna zehatzagoak dituen taktika. Ikus Programatika.

 

eten digital. (brecha digital, digital divide) (Internet) Herrialde aberatsen eta pobreen artean gertatzen ari den etenari deitzen zaio horrela, lehenek baliabide asko eta onak dituzten neurrian (banda zabala, ordenagailuak, softwarea…), bigarrenek oso urriak eta esakasak baitituzte.

 

Ethernet. (Inform.) Teknologia estandar bat ordenagailuak konektatzeko laneko sare lokaletan. Xerox enpresak sortu zuen.

 

etiketa. (etiqueta, tag) (Internet) Informazio batekin  (argazki bat, artikulu bat, webgune bat edo bideo bat) lotuta dagoen hitz esanguratsua eta informazioa deskribatzeko baliagarria dena. Jeneralean, item bakoitzak etiketa bat baino gehiago izaten ditu, erabiltzaileak berak aukeratuta.

 

etorkin digital. (digital immigrant, immigrant numérique) (Internet) Pertsona bat hazi dena teknologia digitalik gabe, eta geroago bereganatu duena. Marc Prensky idazleak dio etorkin digitalok "azentuak" izaten ditugula, igarri egiten zaigu-eta ez garela natibo digitalak. Adibidez, nahiago dugunean dokumentu digital bat paperean irakurri, pantailan baino. Ikus natibo digital.

 

etxekoandre. (ama de casa, housewife/housekeeper, ménagère) (Ik-entz.) Etxebizitzaz arduratzen den pertsona izendatzeko erabiltzen den etiketa sozio-demografikoa.

 

Eurofiction. (Ik-entz.) Telebistaz eskaintzen den fikzio europarraren behategia da. 1995ean sortu zen Ikus-entzunezko Europar Behategia delakoak finantzaturik eta Estatu espainiarrak eta frantziarrak, Alemaniak, Erresuma Batuak eta Italiak osatuta. Partaide dituen bost herrialdeen telebistetan pantailaratzen diren barneekoizpenaren eta europar jatorria duen fikzioaren jarraipena egiten du.

 

Euromonitor. (Ik-entz.) 1989an Europako telebistagintzaren egoera eta etorkizuneko joera nagusienak aztertzeko sortu zen ikerketa-behategi iraunkorra da. Estatu espainiarraz eta frantziarrak ez ezik, Italiako, Erresuma Batuko eta Alemaniako ikerketa-taldeek osatzen dute Euromonitor. Helburu berberekin, AEBn, eta Euromonitoren lanean ari diren ikertzaile batzuen laguntzarekin, Usamonitor delakoa sortu zen 1997an.

 

Euskalbar. (Internet) Mozilla Firefox web nabigatzailearen gehigarria da, eta hainbat web baliabide eskaintzen ditu, hiztegiak eta bestelakoak, denak euskararekin lotutakoak. Euskalbarri esker, hitzak euskaratik ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara itzul daitezke, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara. Baliabide horiek guztiak, 21, nabigatzailearen barra batean agertzen dira, eta bide erosoa eskaintzen dute bilaketak egiteko.

 

euskal blogosfera. (Internet) Euskaraz idatzitako blogen multzoa. 2008ko ekainaren amaieran 7.500 blog zeuden euskaraz. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen zuen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Kasu horretan, esan beharko genuke 4.137 blog inguru daudela bizirik. Aurki.com batzaileak jasotzen du euskal blogosferaren argazkirik osoena, etengabe jasotzen baitu euskarazko blog esanguratsuenen produkzioa.

 

EuskalGNU. (Inform.) Elkarte hau arduratzen da hainbat proiektu informatiko euskaratzen, hala nola OpenOffice, Gimp, etab., denak ere software librearekin lotuak.

 

Euskaltube. (Internet) Webgune bat da bideoak partekatzeko. Haritz Rodriguezek sortu zuen, 2007ko irailean, eta bertan erabiltzaileak ikusi eta partekatu egin ditzake bideoklipak. YouTuben antzera egiten du lan, alegia, Adobe Flash Video teknologia erabilita. Hala ere, Euskaltube euskaraz dago, euskara bultzatu nahi duelako.

 

euskarri. 1(soporte, suport, support) (Dok.) Lan bat egiteko erabiltzen den gainazalaren gaia edo materia (pergaminoa, papera, zinta etab.). 2. (soporte, suport, support) (Ik-entz.) Irrati- eta telebista-hedabideen baitan aurki daitezkeen kanal eta emisorak.

 

euskarri fisiko (Hardware) (Dok.) Datuak prozesatzeko makinak edota makina horien osagai mekanikoak, magnetikoak nahiz elektronikoak. Makina horiek erabiltzeko programek eta bestelako bitarteko abstraktuek osatzen duten multzoari kontrajartzen zaio.

 

euskarri fisiko osagarri (soporte físico auxiliar)(Dok.) Datuak, soinuak, irudiak etab. bildu ditzakeen bitarteko fisikoa. Material-mota batzuk gordetzeko euskarri fisikoa (adibidez, zinta, filma etab.) plastikozko, metalezko edo bestelako bilgarri baten barruan egoten da. Halakoak izaten dira, esaterako, kaseteak edo kartutxoak, argitalpen informatikoaren osagai baitira.

 

euskarri logiko Ik. Programa. 

 

 

exergaming. (Bid. Jok.) Bideo joko mota bat da, aukera eskaintzen duena, jokatzeaz batera, ariketa fisikoa egiteko. Hitza sortu da "exercise" eta "gaming" batuta, ariketa fisikoa eta jokoa. Wii bideo jokoak zabaldu du bideo joko mota hau.

 

ez diegetiko. (Ik-entz.)

 

eztabaida-talde. (grupo de discusión, discussion/focus group, reunion/en-tretien de group) (Ik-entz.) Ikertu nahi den gai baten inguruan hitz egiteko jende-multzo bat biltzea dago ikuspegi kualitatiboa duen ikerketa-mota honen oinarrian. Berriketaldiaren parte-hartzaile desberdinen iritziak mahaigaineratu eta gaiaren alderdi desberdinak ikutuko direla baino ez du zihurtatu behar izaten moderatzaileak.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.