| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

D

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

DAB (Digital Audio Broadcasting). (Ik-entz.

 

dagerrotipo. (daguerrotipo, daguerréotype, daguerreotype) (Dok.) Lehen prozesu fotografiko eraginkorra, 1839an argazkilaritza ezagutzera eman zuena. Prozesua honako honetan datza: kobrezko xafla bat, zilar leunduzko geruza batez estalia, iodo-lurrunez sentikortzen da; ondoren, kamera ilun batean eraginpean jartzen da eta, azkenik, merkurio-lurrunez errebelatzen da. Irudi bakarra ateratzen da.

 

DAHS (Digital Audio Stationary Heads) (Ik-entz.) Buru finkoak dituen audio-zinta digitala.

 

DAMS (Digital Audio Mass Storage) (Ik-entz.) Soinua grabatu eta gordetzeko sistema digitala.

 

DAT (Digital Audio Tape) (Ik-entz.) Kaset itxurako bi kanaleko grabaketa-sistema digitala.

 

data center. (Inform.) Eraikinak dira, eta bertan kokatuta daude web zerbitzari eta komunikazio baliabideak. Hodei informatikoaren oinarrizko azpiegitura osatzen dute, backup eta segurtasun sistema eta guzti.

 

datu base. (base de datos, base de donées, database) (Inform.) Datu multzo bat da, testuinguru berekoa, eta era sistematikoan gordea noizbait erabiltzeko. Gaur egun datu baseak euskarri informatikoetan gordetzen dira. Zenbait aplikazio sortu dira, gainera, datu base horiek kudeatzeko, hala nola Microsoft Acces, MySQL eta FileMaker, besteak beste.

 

day-time. (Ik-entz.) Goizaldeko ordu txikiak kenduta, non telebista kontsumoa ia hutsaren hurrengoa den, eta prime-time heldu bitartean gelditzen den ordu-multzoa. Estatu espainiarrean 07:00-20:30, gutxi gorabehera.

 

DCC (Digital Compact Cassette) (Ik-entz.) Phipips enpresak sortutako kasetee digitala da.

 

deathcast. (Internet) Baten batek transmititzen duenean bere heriotza zuzenean, sarea erabilita. 2008ko azaroaren 19an, Abraham Biggs Floridako gazte batek bere buruaz beste egin zuen, bere ordenagailuko web kamera grabatzen ari zela, eta zuzenean emititzen Interneten.

 

del.icio.us. (Internet) Sareko laster-marka sozial zerbitzurik erabilienetako bat da, eta balio du gogoko webguneen laster-markak bilatu, gorde eta partekatzeko. Joshua Schachter-ek sortu zuen 2003an, baina 2005ean Yahook erosi zuen. Bost milioi erabiltzaile baino gehiago eta 150 milioi URL ditu gordeta.

 

Delphi. (Ik-entz.)  Ikerketa kualitatiboen artean kokatutako metodologia hau gai batean adituak diren pertsonak bildu eta sakoneko elkarrizketaren bidez gaur egungo egoeraz edo etorkizunera begira hartu beharreko erabakiei buruzko informazioa biltzeko erabiltzen da.

 

de facto estandar. (Inform.) Protokolo bat oso erabilia eta estandar bihurtu dena, jende gehienak onartzen duelako.

 

Dell. (Inform.) Munduko ordenagailu enpresarik handienetako bat, 1984an Michael Dell-ek sortua, AEBetan.

 

demo. (Inform.) Aplikazio bateko bertsio bat da, egileak utzi duena jendeak proba dezan, musutruk. Zenbaitetan demoak falta izango ditu zenbait ezaugarri, aplikazioaren behin betiko bertsioak eramango dituenak. Beste batzuetan, berriz, demoak aplikazio osoa erakutsiko du, baina aldi mugatu baterako erabili ahal izango da. Demoak erabiltzen dira erabiltzaileen arreta erakartzeko zenbait produktutara, eta haien feedbacka jasotzeko, behin betiko aplikazioan erabiltze aldera.

 

diapositiba. (diapositiva, diapositive, slide) (Dok.) Euskarri gardena duen irudi fotografiko positiboa, pantaila baten proiektatuta ikustekoa.

 

diegesi. (Ik-entz.) Kontatutako historiari dagokion guztia, film baten fikzioak proposatutako munduari. Adibide bat: film batean, ondoz ondoko bi sekuentziak irudika ditzakete bi sekuentzia, zeinak, diegesian, tarte luze batek banatzen baititu.

 

digerati. (Inform.) Jende mota bat da, asko ekarri diona informatikaren eta Interneten garapenari. Bill Gates, Steve Jobs, Tim Bernes-Lee, Linus Torvald dira horietako zenbait.

 

Digg. (Internet) Webgune bat da, oinarritua  komunitatearen partehartzean. 2004an sortu zen eta bertan albisteak argitaratzen dira izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak. Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez, boto bidez goratu ditzakete albisteak webguneko azalera.

 

digital. (Inform.) Informazioa era bitarikoan irudikatzea, zeroak eta batak erabilita. Gaur egun ordenagailuak digitalak dira, digito bitariko finkoak erabiltzen baitituzte informazioa irudikatzeko. Industria oso bat sortu da teknologia horren gainean.

 

direktorio. (Internet) Bilatzaile mota bat da, zeinak sailkatzen dituen webguneak mailatan eta azpimailatan. Datu berriak eskuz sartzen zaizkio.

 

Dmoz.org. (Internet) Ezaguna da Open Directory Project bezala, edukien direktorio eleaniztun eta irekia, Time Warnerena, baina boluntarioek eraikia eta elikatua. Aurki.com bilatzailea izan zen proiektu horren euskal ispilua.

 

domeinu. (dominio, nom de domaine, domain name) (Internet) Izen bat da, zenbait ordenagailu edo sistema bateratzeko, eta jartzen da IP helbide baten ordez, helbide baten bukaeran, puntuaren ostean. Domeinuak dira, adibidez, .edu (irakaskuntza), .org (erakundeak) eta .coop (kooperatibak).

 

DPI. (Dots Per Inch) (Inform.) Adierazten du bereizmena pantailan, inprimagailuan edo eskaner batean. Ordenagailuen pantaila gehienek 72dpi dituzte, laser inprimagailuek 300 edo 600dpi eta PostScript paper fotosentiberak 1.200dpi. Zenbat eta bereizmen handiagoa —alegia, zenbat eta puntu gehiago ontzako—, irudiak hobeto ikusi eta inprimatuko dira.

 

DRM. (Sistema de gestión de derechos, Gestion des droits numériques, Digital rights management) (Inform.) Eskubide Digitalen Kudeaketa izen generikoa da, eta adierazten ditu zenbait teknologia, hainbat argitaratzailek eta egile eskubideen jabek darabiltena mugatzeko zenbait medio edo gailu digitalen erabilera. Bestela esanda, sistema antikopia bat da, zeinaren bidez, musikan adibidez, diskoetxeek kontrola dezaketen zelan, non eta zenbat aldiz entzun daitekeen abesti bat.

 

DRM (Digital Radio Mondiale) (Ik-entz.)

 

driver. (Inform.) Software zati bat, zeinak aginduak baititu ordenagailua komunikatzeko beste zenbait aparailurekin, hala nola inprimagailua, argazki makina edo eskuko telefonoa.

 

duplex (duplex, back to back, duplex) Telebistako programa beraren bi atal desberdinak emititu eta bata bestearen arrimuan audientzia-maila mantentzea ala hobetzea du helburu. Estreinako bat eta zaharrago bat tartekatu egiten dira programaren arrakastatik probetxua ateratzeko. Fikziozkoak ez diren saioetan, programaren iraupena luzatzea da erabiltzen den errekurtso merkea, produkzio aldetik erraza eta arrakastatsua lortzeko.

 

DVD (Digital Versatile Disc) (Ik-entz.)

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.