| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

C

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

cache. (Internet) Nabigatzaileetan, "cache" deritzo eremu bati non gordetzen diren zuk bisitaturiko web orriak. "Atzera" egiten duzunean nabigatzailean, berriro ikusteko lehen ikusitako dokumentu bat, nabigatzaileak lehendabizi begiratuko du ea ezer gorderik dagoen cache memorian, eta, baldin badago, hor dagoen bertsioa bistaratuko du, bizkorragoa delako zerbitzaritik ekartzea baino.

 

CAPI (Computer Assisted Personal Interviewing) (Ik-entz.) Ordenagailua baliatuz egiten den inkesta pertsonalaren sistema. Erantzundegi itxikoetan, galdetegi osoa eskaintzeaz gain, lagungarri izan daitezkeen argazkiak, kanal-identifikagarriak, markak erakusteko irudiak edo audio-klipak erabiltzeko aukera ematen du. Datubilketa eta hustuketa-lana asko errazten eta arintzen du.

 

casting. (Ik-entz.) Hautaproba. Proba bat aktoreak eta modeloak bilatzeko eta hautatzeko, film batean parte har dezaten.

 

CATI. (Computer Assisted Telephone Interviewing) (Ik-entz.) Ordenagailua baliatuz egiten den telefono bidezko inkesta-sistema. Galdetegia, eta erantzundegi itxikoetan, osoa pantailaratzen duenez, datu bilketa- eta hustuketa-lana asko errazten eta arintzen du.

 

CD. (Compact disk). (Ik-entz.) Disko bat da, polikarbonatoz egina, metalezko geruza bat baino gehiagorekin batzuetan, gai direnak informazioa gordetzeko, formatu digitalean. Izugarri erabili dira musikan eta informatikan.

 

CERN. (Conseil Europeen pour le Recherche Nucleaire) (Internet) Ikerkuntza gune handi bat, Suitzan dagoena, Genevan. Bertako ikertzaileen arteko informazio-trukea areagotzeko, Tim Bernes-Lee ikertzaile britainiarrak HTML eta World Wide Web sarea asmatu zituen.

 

Cluetrain manifestu. (Internet) Aldarrikapen hau 1999an idatzi zuten Rick Levine, Christopher Locke, Doc Searls eta David Weinberger-ek. Berez, 95 tesitan oinarritzen da, horietako lehenak dioela merkatuak elkarrizketa direla, baina, ikusita zer arrakasta izan zuen, geroago egileek liburu bat argitaratu zuten, izen berarekin, The Cluetrain Manifesto, hainbat hizkuntzatara itzulia. 2009ko urtarrilean, CodeSyntax enpresak euskaratu egin zuen jatorrizko manifestua.

 

codec. (Inform.) Teknologia bat da, datuak konprimitu edo deskonprimitzeko. MPEG, Indeo eta Cinepak, esate baterako, codec ezagunak dira bideogintzan. Audiorako, berriz, MP3 eta mp3PRO erabiltzen dira, besteak beste.

 

CodeSyntax. (Internet) Enpresa bat, Eibarren sortua 2000. urtean. Web aplikazioak egiten ditu. Bere produkturik ezagunena nazioartean Tagzania da, aplikazio bat sareko mapak sailkatzeko. Euskal Herrian, berriz, Sustatu izango da beren kumerik ezagunena, blog bat 2001eko azaroan sortua, Goiena Komunikazio Taldearekin batera.

 

CMYK. (Dis.) Cyan, Magenta, Yellow eta Black, alegia, zian, magenta, horia eta beltza koloreen siglak. Inprentako lanetan erabiltzen den kolore sistema da. Ikus, kuatrikromia.

 

Control tekla. (Ctrl) (Inform.) Windows sistema eragilean asko erabiltzen da tekla hori zenbait agindu tekla bidez emateko; kopiatzeko, adibidez (Ctrl + C).

 

cookie. (Inform.) Informazio zati bat da, eta gordetzen da webgune bat bisitatu duen edonoren disko gogorrean, haren zerbitzariak eskatuta. Zerbitzariak berreskura dezake informazio hori geroan egindako bisitetan. Besteak beste, erabiltzen da gogoratzeko erabiltzailearen izen-deiturak eta pasahitzak.

 

Copyright. (Copyright) (Dok.)  Jabetza literarioa, kopiatzeko eskubidea edo jabetza erreserbatua adierazten duten ingelesezko hitzak. Hedaduraz, eskubide edo jabetza hura adierazten duen zeinua. 

 

cracker. (Inform.) Besteren informatika sistemetan sartzen dena, lapurtzeko edo kalte egiteko.

 

crowdsourcing. (Internet) Adierazten du elkarlanaren beste eredu bat, oinarritua boluntarioen partehartze jendetsuan, autoeraketaren printzipioak aplikatuta. Jeff Howe kazetariak sortu zuen termino hori 2006an, Wired aldizkarian.

 

CSS. (Cascading Style Sheets / (Inform.) Estilo Orriak Kaskadan). Hizkuntza bat da, eta zehazten du HTML dokumentu bat zelan formateatu beharko litzatekeen.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.