| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

View
 

B

Page history last edited by Joxe Aranzabal 10 years, 2 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

B2B. (Business to Business) (Internet) Negozioak egiteko modua, enpresa bi edo gehiagoren artean, Internet bidez.

 

babesletza. (patrocinio, sponsoring, parrainage) (Ik-entz.) Telebistako edo irratiko programa osoak zein horien baitako tarteak erostea eta bertan mezu publizitarioak kokatzea, modu esklusiboan.    

 

backup. (Inform.) Segurtasun kopia. Dokumentuak, artxiboak edo fitxategiak kopiatzea sistemak huts egiten badu berreskuratzeko.

 

background. (Ik-entz.) Agertoki edo dekoratu baten atzealdea.

 

balio. (Dis. Ik-entz.) Kolorearen argitasun maila da. Kolore batek duen zuri edo beltz kantitate maila adierazten du. Zuri askorekin, pastel koloreak lortzen dira, beltz askorekin, ordea, kolore ilunak.

 

banda zabal. (banda ancha, broadband) (Internet) Konexio bizkorra Internetera; horregatik, zenbaitetan esaten zaio lastertasun handiko Internet. Gaur egun hainbat teknologia daude banda zabala eskaintzeko, hala nola kablea, satelitea eta ADSL.

 

banda zabalera. (ancho de banda, bandwidth) (Internet). Informazio kopurua da, une jakin batean transmititu daitekeena komunikazio kanal batetik bestera. Komunikazio bidea hodi bat balitz, beronen banda zabalera izango litzateke hodiaren zabalera, horrek baldintzatzen baitu zenbat informazio joan daitekeen une batean hodian barrena.

 

barne-ekoizpen/barne-produkzio (roducción propia, domestic production/In-house production/ own production, production propre/interne) (Ik-entz.)  Giza baliabide eta ekipamendu propioz baliatuz ekoitzitakoa. Kontrakoa zehazten ez den kasuetan, telebisten ala irratien koprodukzioak multzo honetan kokatzen dira.

 

barneko fokalizazio aldakor. (Focalización interna variable) (Ik-entz.)

 

barneko fokalizazio aniztun. (Focalización interna múltiple) (Ik-entz.)

 

barneko fokalizazio finko. (Focalización interna fija) (Ik-entz.)

 

barter/bartering: ikus Truke.

 

bat-bateko mezularitza. (mensajería instantánea, instant messaging) (Internet) Komunikazio mota bat, testu bidez hainbat lagunen artean egiten dena ordenagailuan, software berezi bat erabilita. Messenger da softwarerik erabiliena bat-bateko mezularitzan, batez ere gazteen artean.

 

batez besteko audientzia (audiencia media, rating,  audience moyenne): kanal/programa zehatz bat ikus-entzun dutenen ehunekoa, populazio osoa (edo honen baitan mugaturiko xede-talde bat) kontuan hartuta. Kopuru hori kalkulatzerakoan, irrati-telebista piztu ez dutenak ere kontuan hartzen dira eta, gainera, ikusentzuleen batez besteko kontsumoa erabiltzen da erreferentzia gisa. Hau da, denbo-ra-tarte batez (minutua erreferentzia gisa eta hortik gorakoak, eta baita programak, eguneko emisio-ordu guztiak...) telebista ikusi dutenen kopurua, kontuan hartuz zenbat denbora ikusi duten eta minutu desberdinetan gertatzen diren errepikapenak kontabilizatuz. Beste era batera esanda: programa baten minutu bakoitzeko batez besteko ikusle-kopurua.

 

batzaile. (agregador, agrégateur, aggregator) (Internet) Aplikazio bat da, biltzen du informazioa beste informazio iturrietatik RSSak erabilita, eta antolatzen du informazio hori, dena batera, leiho bakar batean, irakurleak joan behar izan ez dezan, derrigorrean, jatorrizko iturrietara. Sarean egon daiteke, edo off-line, norberaren ordenagailuan. Adibideak: Aurki.com, Bloglines, Google Reader eta PageFlakes, besteak beste.

 

BBS. (Bulletin Board System) (Internet) Mezularitza sistema, foro erako zerbitzuak eskaintzen dituena.

 

behaketa (observación, personal observation, observation) (Ik-entz.): Hedabideen kontsumoa gertatzen deneko baldintzetan, ondorioetan eta zergatietan sakontzea helburua izaten duen teknika kualitatiboa. Telebista edo irratia ikus-entzuten den toki berean eginiko ikerketa-mota da, hori dela eta, teknika zaila eta garestia da kontsumo hori, neurri handi batean ingurune pribatuetan egiten delako eta laborategian eginiko saiakeretan baldintzak ez direlako berberak izaten.

 

behe mutur. (descender) (Tipogr.) Zenbait letraren zatiak, x alturatik behera jaisten direnak, adibidez letra hauek: g, p, q, y.

 

berbaldi. (Kom.) Testuinguruaren arabera, testu hitzaren sinonimoa izan daiteke, eta baita ahozko jardunaldiarena ere.

 

bereizmen. (resolución, resolution) (Inform.) Ordenagailu edo inprimagailu baten bereizmena neurtzen da zenbat puntu dituen ontzako (Ikus, dpi). Zenbat eta puntu gehiago ontzako, hainbat eta bereizmen handiagoa.

 

berezko programazio. (Ik-entz.) Zuzeneko zein aurrez grabaturiko programez, publizitatez zein kontinuitate-elementuez osaturiko emisioa. Kontrara, Karrusela deiturikoak, emisio automatizatua erabiliz, amaierarik gabeko publizitatea, kontinuitateko elementuak eta kanalaren identifikagarriak aireratzen ditu.

 

bertikal. (vertical, block programming/blocking/stacking, verticale) (Ik-entz.) Xedetalde berberarentzako eraikitako telebista programa-multzoa. Aging the demos delakoan, bereziki kontuan hartzen da ikus-entzulegoaren adinak gora egiten duela berandutzen den neurrian eta hori kontuan hartu behar dela programen lerraketa erabakitzerakoan.

 

beta. (Inform.) Software edo hardware mota bat da, oraindik probatan dagoenean. Enpresa askok beta moduan plazaratzen dituzte aplikazioak, jendeak probatu eta erabil ditzan, behin betiko bertsioa egin aurretik.

 

bibliografia. (bibliografía, bibliographie, bibliography) (Dok.) a) Liburuen ezagutzaz eta deskribapenaz arduratzen den zientzia. b) Deskribapen bibliografikoak jasotzen dituen argitalpena. c) Halaber, gai baten inguruko argitalpenen multzoa edota egile batenak nahiz toki batekoak izendatzeko ere erabiltzen da.

 

bibliografia-ohar.(nota bibliográfica, note bibliographique, bibliographical data) (Dok.) Deskribapen bibliografikoa, zentzu hertsian hartuta, osatzeko, haren ondoren jartzen den azalpen osagarria.

 

bidaltzaile. (emisor, envoyer, sender) (Internet) Mezua bidaltzen duen erabiltzailea, komunikazio sistema bat erabilita: posta elektronikoa, telefono bidezko testu mezuak…

 

bide. (Kom.) Igorleak hartzaileari mezua bidaltzeko erabiltzen duen modua; mezua hitzez, idatziz, keinuz, ikus-entzunezko komunikabideren baten bidez… igor daiteke; kanala ere esaten zaio.

 

bideo blog. (vlog) (Internet) Blog mota bad da, eta hor bideoa da medio nagusia. Sarrerak era kronologikoan antolatzen dira, eta uztar ditzakete txertatutako bideoa edo lotura bat bideo batera, testu, irudi eta bestelako informazioarekin batera. Askotan banatzen dira harpidetza bidez, RSS edo Atom erabilita. Rocketboom eta Lost in Bilbao, adibidez, bideo blogak dira.

 

bideofono. (videófono, vidéophone, videophone) (Kom.) Telefono bat da, bideo kamera eta pantaila dituena. Ahotsa transmititzen du, eta aukera ematen die erabiltzaileei elkar ikusteko denbora errealean.

 

bideokonferentzia. (videoconferencia, vidéoconférence, video conference) (Internet) Telekonferentzia mota bat da, eta aukera ematen du partaideen artean irudia, testua eta datuak trukatzeko denbora errealean.

 

bigarren mailako kolore. (ik-entz) Sortzen dira oinarrizko koloreen nahasketaren ondorioz: laranja, morea eta berdea.

 

bikoizketa. (Ik-entz.) Bikoizketa ikus-entzunezko teknika bat da, erabiltzen da batez ere zineman eta telebistan, eta beronen bidez itzuli egiten dira hizkuntza batean esandakoak beste hizkuntza batera. Bikoztaileak aktoreak izan ohi dira, eta saiatu behar dira ahalik eta gehien egokitzen beren antzezpena originalera.

 

bikoiztasun. (duplicación, duplication, répétition/duplication) (Ik-entz.) Hedabide zein hauen baitako euskarri bat baino gehiago, ikustea, entzutea edo irakurtzea. Telebista-ikusleen artean, esaterako, irratia ere entzuten duen jendea dagoenez, bi medio horien arteko kontsumo-bikoiztasuna (inter media) dagoela diogu. Modu berean, adibide gisa, denbora-tarte batean irrati-emisora bat baino gehiago entzuten dutenengan ere bikoiztasuna (intra media) gertatzen da. Bikoiztasunak garrantzi handia izan dezake programen xede-taldea definitzerakoan, konpetentziarekiko bereizi nahi izaten denean, migrazioak aztertzen direnean edota produktu bat publizitatzerakoan (inpaktu-bikoizketa eta kanpainaren errentagarritasuna eta eraginkortasuna zenbatzerakoan).

 

bilagailu. (busca, messageur, beeper) (Kom.) Sakelako hargailu txikia, erabiltzen dena eramailea ohartarazteko mezu laburrak edo soinu seinaleak bidalita.

 

bilatzaile. (Internet) Aplikazio bat, zeinaren bidez edukiak aurki baitaitezke sarean, hitz gakoak erabilita. Google, Yahoo Search eta Live bilatzaileak dira. Orobat, Aurki.com hasieran bilatzailea izan zen. 

 

bilbe. (trama, plot) (Ik-entz.) Kontakizun baten egitura, eta hor planifikatzen dira auziak eta tentsioak, gertaerek harrapatuta eduki ditzaten ikus-entzuleak.

 

bilduma. (colección, collection, collection) (Dok.) Egile baten edo batzuen lanak nahiz lan-zatiak biltzen dituen unitate bibliografiko edo dokumentala. Lanak edo lan-zatiak kidetasunen bat dutelako batera argitaratutakoak izaten dira, oro har edizioaren apailatzaile baten zuzendaritzapean, eta izenburu orokorra izan dezakete edo ez.

 

bilduma izun. (colección facticia, recueil factice) (Dok.) Bereizi argitaratutako hainbat lan batera azaleztatuz gero sortzen den liburukia.

 

bisore. (Ik-entz.)

 

Bit. (Binary digit) (Inform.) Ordenagailu batek erabil dezakeen informazio unitaterik txikiena. Digito bitarra da, eta bere balioa izan daiteke 0 edo 1.

 

bitela. (vitela, vélin, vellum) (Dok.) a) Txahal-larruz egindako pergamino mehea. b)  Bitelazko azalak dituen liburuaren azaleztatzea.

 

BitTorrent. (Internet) Metodo bat da artxiboak transferitzeko, gehienetan P2P banatze sistema erabilita. Diseinatuta dago datu kopuru handiak banatzeko, baina gehitu barik banda zabalera. Zenbaiten iritziz, BitTorrrent da Interneten gertatzen den trafiko guztiaren %35. BitTorrent programek bana dezaketa testua, audioa, bideoa eta eduki enkriptatua, besteak beste. Izugarri erabiltzen da musika eta filmeak jaisteko.

 

bizialdi. (ciclo de vida, life cycle, cycle de vie du produit) (Ik-entz.) Denbora tarte bat da, eta irauten du programa bat aireratzen dutenetik, programazio taulatik kentzen duten arte. Hainbat faktorek baldintzatzen dute programa baten bizialdia: audientzia, erakargarritasuna publizitate etxeentzat, formatuaren edo aurkezlearen freskotasuna, komenigarria ote den enpresa emisorearentzat, eta arrakasta.

 

biztanleria. (población, population, population) (Ik-entz.) Eremu geopolitiko batean bizi diren pertsonen multzoa. Hedabideen audientzia-ikerketak egiten direnean, biztanleria osoa hartu gabe horren baitako multzo bat besterik ez da kontuan hartua izaten (Médiamétrie-k 4 urtetik gorakoak eta CIESek 14tik gorakoak), eta azpimultzo horri unibertsoa deitzen zaio.

 

blockbuster. (Ik-entz.) Programa bereziak edo izen handiko filmak; sarritan programazio arrunta aldatu egiten da eta autopromozio-kanpainak erabiltzen dira.

 

blog. (Internet) Webgune mota bat da, aurretik txantilioietan prestatua, eta hor edukiak modu kronologikoan ordenatzen dira: berrienak goian eta zaharrenak beherago. Jendeak erantzun egin dezake bertan, eta beste batzuek horiei erantzun. Izan daitezke pertsonalak (Patxitrapero), taldekoak (Sustatu) edo tematikoak (Superbai). 

 

Blog korporatibo. (Internet) Blog mota bat da, eta erabiltzen da enpresetan, marketin erreminta gisa, barne komunikazioa indartzeko edo ezagutza hobeto kudeatzeko enpresaren barruan.

 

blog komunitate. (Internet) Blogari talde bat, biltzen dena erakunde baten aterpean, komunitate bat sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte komunitatearen arauak. Euskal Herrian hainbat daude: Eibar.org, Goiena.net, Uztarria.com, etab  

 

blog plataforma. (Internet) Tresna bat, zeinaren bidez edonork sor dezakeen blog bat, hiru pauso emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu txantilioi bat. Euskaraz, hainbat blog plataforma daude: Blogari.net, Blogak.com, Mundua.com, Nireblog eta Mahatsorriak. 

 

Blogak.com (Internet) Blog plataforma bat, CodeSyntax enpresak sortua 2006ko martxoan.

 

blogari. (Internet) Pertsona bat da, blog bat eduki eta elikatzen duena. Nerabe bat izan daiteke, edo enpresa handi bateko arduradun bat, eta edozertaz idatz dezake. Blogariak dira, esaterako, Luistxo Fernandez, Patxitrapero eta Jabi Zabala, besteak beste.

 

Blogari.net (Internet) Blog plataforma bat, Elurnet enpresak sortua 2005eko azaroan.

 

Blogger. (Internet) Blog plataforma bat, aitzindaria, Pyra Labs enpresak sortua eta ondoren Googlek erosia. Bertan edonork sor dezake blog bat, hiru urrats eginda. Hainbat hizkuntzatara dago itzulia.  

 

Bloglines. (Internet) Batzailerik ezagunena. Sarean dago, eta aukera ematen du informazioa biltzeko beste informazio iturrietatik, erabiltzaileak leiho bakar batean kontsulta dezan jasotakoa.

 

blogrroll. (Internet) Zerrenda bat da, agertzen da blog baten albo zutabe batean, eta loturak eskaintzen ditu gomendaturiko zenbait blogen izenekin. Jeneralean lotura horiek jartzen dira blog horiek antzeko gaiak lantzen dituztelako edo egilearen lagunek eginak direlako.

 

blogosfera. (Internet) Blog guztiak, blogak komunitate moduan ulertuta. Hortaz, euskal blogosfera da euskaraz idatzitako blogen multzoa.

 

Blu-ray disko. (Inform.) Disko optiko bat da, informazioa gordetzeko. Batez ere erabiltzen da gordetzeko bereizmen handiko bideoak eta datuak. DVD eta CDen neurri berdinak ditu. Blu-ray edo BD ere esaten zaio.

 

Bluetooth. (Inform.) Teknologia hau Ericsson, Intel, Nokia, Toshiba eta IBM enpresek sortu zuten, elkarren artean haririk gabe konektatzeko eskuko telefonoak, ordenagailu eramangarriak, PDAk eta beste zenbait aparailu.

 

book trailer. (Ik.-entz.) Bideo iragarkia da, liburu bat iragartzeko egina dago, eta erabiltzen ditu zineko trailerren antzeko teknikak. Telebistan eta sarean erakusten dira, hainbat formatutan. Iban del Campo zinegile euskaldunak, adibidez, trailer horietako bat egin zuen Harkaitz Cano idazlearen liburu bat iragartzeko, Zinea eta Literatura.

 

bola. (bullet) (Tipogr.) Biribil handi honi esaten zaio bola: • eta erabiltzen da informazioa sailkatzeko, zenbakiak bezala.

 

bolada. (ik-entz.) Gortina musikala antzekoa, laburragoa izaten da (5 seg.) . Irratsaioa osatzen duten tarteak bereizteko erabiltzen da. Izan ere, oso erabilia izaten da albistegietan albiste-blokeak edo atalak sailkatzeko. Aparteko puntuaren balioaz, irrati-diskurtsoaren erritmoa eta jarraitutasuna ezartzen du.

 

boteprontoan. (variación imprevista/falsa contraprogramación, stunting) (Ik-entz.) Iragarritako telebista-programazioa aldatu eta audientzia gehiago eskuratzeko eskaintzan oinarritzen da teknika hau. Autopromozio-kanpaina gogorra behar izaten du. Epe laburrera errentagarria izan badaiteke ere, hortik aurrera kalte-ordain handiak ditu. Jendeak gaizki ikusia izateaz gain, programaziogintzari buruzko arautegiak ez ditu errespetatzen.

 

buffer. (memoria intermedia, mémoire intermédiaire, buffer) (Inform.) Behin-behineko datu biltegia, erabiltzen dena informazioa trukatzeko abiadura desberdineko bi gailuren artean.

 

bug. (bug, bogue, bug) (Inform.) Software errorea. Diseinu edo errealizazioko akatsa, funtzionamenduan anomaliak sorrarazten dituenak.

 

bulegotika-suit. (suite ofimática, bureautique, office suite) (Inform.) Aplikazio bilduma bat da, bulegoetan eta eremu profesionaletan erabiltzeko. Produktibitate bildumak ere esaten zaie, eta, gehienetan, hiru aplikazio izaten dituzte: testu prozesadorea, kalkulu-orria eta aurkezpenak egitekoa. Bulegotika bildumarik erabilienak izan dira Microsoft Office eta OpenOffice. Gaur egun, berriz, hodei informatikoan ere erabiltzen dira, Google Docs eta Zoho, esate baterako.

 

bus. (Inform.) Eroale multzoa, datuak eta helbideak bideratzen dituena ordenagailu baten unitateen artean.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.