| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

N

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 4 months ago

| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z |

 

 

nabigatzaile. (Internet) Aplikazio bat da, software mota bat, eta aukera ematen dio edozein erabiltzaileri ikusteko eta eragiteko testuan, irudietan, bideoetan, musikan eta beste hainbat informaziotan, dagoena amaraunean edo sare lokal batean. Sarean testuek eta irudiek estekak izan ditzakete, beste webguneetako orriekin lotzeko. Lotura horien bidez, erabiltzaileak aukera du web orri eta webgune asko ikusteko. Nabigatzaileek HTML hizkuntza darabilte informazioa erakusteko, beraz, zer nabigatzaile erabiltzen den, baliteke zenbait web orri modu diferentean agertzea. Mosaic eta Netscape izan ziren hasierako nabigatzaile handiak. Gaur egun, berriz, nabigatzaile asko daude: Internet Explorer, Firefox, Safari, Opera, Google Chrome eta Flock, besteak beste.

 

Napster. Internet) Shawn Fanning ikasle amerikarrak sortu zuen 1999an, fitxategiak partekatzeko zerbitzari zentral baten bidez. Hala ere, erabateko iraultza ekarri zuen musikaren industrian, milioika lagunek erabili baitzuten teknologia hori MP3 fitxategiak jaitsi, trukatu eta partekatzeko. Musikaren industriak auzitara eraman zuen Napster, eta honek webgunea itxi behar izan zuen. Geroago, Roxio enpresak erosi zuen, eta 2008an Best Buy konpainiak. Zenbaiten ustez, Napster izan zen Web 2.0 fenomenoaren atzindiaria.

 

natibo digital. (digital native, natif numérique) (Internet) Pertsona bat hazi dena teknologia digitala erabiltzen, adibidez, ordenagailuak, Internet, eskuko telefonoak eta MP3. Marc Prensky idazleak erabili omen zuen lehen aldiz espresio hori. Ikus etorkin digital.

 

neoludita. (Internet) Pertsona bat bere egiten duena luditen filosofia Interneti buruz. Luditak langile ingelesak izan ziren, eta XIX. mendean apurtu egiten zituzten beren lantegietako makinak, beldur baitziren makina haiek arriskuan jarriko zituztela beren lanpostuak.

 

Net Generation. (Internet) Teknologiarekin batera hazi den gazteen belaunaldia. Ikus, natibo digital

 

netbook. (Inform.) Ordenagailu mota bat da, merkeagoa eta txikiagoa ohiko eramangarriak baino, eta erabiltzen da Interneten nabigatzeko, eta beronekin oinarrizko lanak egiteko, hala nola, idaztea, kalkuluak egitea, komunikatzea, etab. Zenbat eta aplikazio gehiago egon hodei informatikoan, zentzu handiagoa du ordenagailu merke honek. 325 € inguru balio dezake.

 

network. (Ik-entz.) AEBko telebista-kanal (owned and operated stations; O&Os) zein irrati-estazio independenteek (affiliates) katean aritzeko (besteak beste, saioak finantzatu, ekoitzi, programatu eta aldi berean emititu ahal izateko) antolaketasistema. ABC, NBC, CBS, PBS edota HBO dira network erraldoi horietariko batzuk. Estatu espainiarrari dagokionez, Localia Televisión network kontzeptutik hurbilen egon daitekeen antolaketa-sistema da.

 

Netflix. (Internet) Enpresa bat da, eta sareko filmak alokatzen ditu AEBetan, streaming bidez. Sistema horri esker, erabiltzailea has daiteke filma ikusten, berau jaisten ari den bitartean. Netflixek 8,2 milioi harpidedun ditu, zeinak aukera baitezakete 100.000 tituluren artean.

 

netiketa. Internet) Edo sareko etiketa. Arau sorta bat da, askotan idatzi gabea, gizalegea erakusteko sarean nabigatu bitartean. Esate baterako, LETRA LARRIZ IDAZTEA gaizki ikusita dago, jendeak oihutzat hartzen baitu. Aldiz, dena letra xehez idazteak alperkeria adieraz lezake.

 

Netvibes. (Internet) Hasierako orri eleaniztuna da, Pageflakes, My Yahoo!, iGoogle eta Microsoft Live bezalakoa. Fitxatan dago antolatuta, eta horietako bakoitzak du erabiltzaileak erabakitako edukia: RSS/Atom feed irakurgailua, eguraldiaren iragarpen lokalak, egutegi elektronikoa, oharrak, egiteko zerrendak, posta elektronikoa, del.icio.us, Flickr argazkiak, podcastak, etab. Erabiltzaileak berak pertsonaliza dezake hasierako orria, bai aurrez emandako gaiak erabilita, bai nork bere moduluak sortuta.

 

Netscape. Internet) Interneteko enpresa aitzindarietako bat, 1994an James Clark eta Marc Andreessen gazteak sortua, zeinak urte batzuk lehenago, Eric Binarekin batera sortu baitzuen Mosaic nabigatzailea Illinoiseko Unibertsitatean. Milioika lagunek erabili zuten Netscape nabigatzailea, baina Microsoftek txertatu zuenean Internet Explorer nabigatzailea Windows sistema eragilean, eta hasi zenean berau banatzen doan, Netscape ia desagertu egin zen. Geroago, AOL konpainiak erosi zuen.

 

newsgroup. (Internet) Foro birtual bat, sarean diharduena, gai jakin baten inguruan eztabaidatzeko. Ez nahastu posta zerrendarekin, azken hau posta elektroniko bidez egiten baita. Berri-talde ere esaten zaio.

 

netroots. (Internet) Aktibismo politiko antolatua, blogak, wikiak eta bestelako gizarte hedabideak erabilita.

 

Nireblog. (Internet) Blog plataforma bat, David Gonzalez eta Lorena Fernandez informatikariek sortua, hainbat hizkuntzatan.

 

Nysquit-en teorema. (Ik-entz.)

 

Nominalia. (Internet) ICANNek onartutako Interneteko domeinuen erregistroak egiten dituen enpresa bat da. Lege-aholkularitza eta ostatze eta segurtasun-zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

 

norberak bete beharreko metodo. (Ik-entz.) (metodo Autoadministrado, self-completion diary, questionaire auto-administré) Ikus Entzule-kaier.

 

Norton Utilities. (Internet) Programa sorta bat da, areagotzeko ordenagailuen segurtasuna eta eraginkortasuna. Peter Norton-ek sortu zuen, baina 1990ean Symantec enpresak erosi zuen.

 

Novell. Internet) Informatika enpresa bat da, Jack Davisek eta George Canovak sortua 1981ean. Gaur egun sistema eragileak egiten ditu sareak kudeatzeko.

 

NVOD. (Near Video On Demand) (ia eskatu ahalako bideoa, video casi bajo demanda, quasi-vidéo à la demande) (Ik-entz.) Bideo bat zein ordutegian ikus-entzungo duen erabakitzeko, bezeroari aukera ematen dion zerbitzua. Telebista-kanal desberdinen bidez, eta ordu laurdeneko/erdiko aldean emititzen hasiz, programa jakin berbera (filma, dokumentala edo dena delakoa) nahi denean, ikus-entzuteko modua eskaintzen dizu, normalean diru truk. Video On Demand delakotik hurbilen dagoen zerbitzua da.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.